General search
New search Place: "Mutriku" Year: 2013Refine your search
Found results: 2553
2013-04-05 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Herri askotan aurkitzen ditugu arazoak. Andonik aipatu du Hondarribiko alardea; egin genezake ezikusiarena ere, baina Zumaian sartzean ikusiko zenituzten zabor poltsak balkoietatik zintzilik. Iristen gara herrietara, eta herri askotan daude bertsolariak arazo baten, liskar baten aurrean. Horren aurrean ez da erraza bertsolari baten papera. Gaur ere hemen denetarik egongo zarete, zabor poltsak zintzilikatu dituztenak eta zintzilikatu ez dituztenak. Ez da erraza bertsolariaren ofizio hori, zer egin horrelakoen aurrean. Horri buruz kantatzeko eskatuko nizueke. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-11 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urte dexentean zabiltzate plazaz plaza bertso onak eginaz. Beraz, esan liteke bertsolari osoak zaretela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercise:
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-03 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Atzeko laurek Facebooka daukate, egungo gazte ia guztiek eta zenbait helduk bezala, eta esaten dute erabiltzen dutela ideiak zabaltzeko, gustatzen zaizkien artikuluak aipatzeko, musika, bideoak, baina gezurra da; ligatzeko erabiltzen dute, beste gehienek bezala. Hasi dira elkarrekin hizketan, eta konturatu dira laurak elkarren artean ligatzen ari direla. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-04 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Muñoa
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Semblante Andaluzeko Amigos del Sur (musika) eta Zambra (dantzariak) taldeek herrimina adierazten zuen kanta bat kantatu eta dantzatu zuten, "Pero estoy contento" esanez amaitzen zena.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Aitor aitona, Sustrai aita eta Amaia alaba zarete. Aitona Gerra Zibilean gorriak ikusitakoa, Sustrai bere garaian kartzelan egona, eta Amaia Donostiako Boulebarrean egon da duela astebete, kanpatuta, herri harresian. Telebistari begira zaudete, elkarri zehar-begiratuak eginez. Elkarrekin asko eztabaidatzen duzue, eta entzungo genuke elkarrizketa horietako bat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Adanek eta Evak izan zuten aukera paradisuan bizitzeko, baina dena izorratu zuten. Paradisuaz asko hitz egin da, apaizek, filosofoek… Bakoitzak bere bertsioa du. Hiri zer iruditzen zaik? Existitzen da? Non dagoen badakik? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Garaiak aldatzen omen doaz, baina askotan gizona izatea zer den galdetu izan denetan, etxera soldata ekartzen duena, etxeko nagusia, aginte makila daramana, gizonezkoek ez dute sekula negarrik egin behar eta horrelako gauzak entzuten ziren. Zuk, Andoni, duela pare bat urte maiz samar entzun behar izan zenuen neska bati nola utzi zenion txapela irabazten. Zuk, Amets, futbol zelaietan askotan entzuten duzu "Neskatilak dirudizue horrela jokatzen". Horrelakoak entzuten dituzuenean, zer pasatzen da zuen barrutik edo zer egosten da zuen buruan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Igandea da, irailaren 8a. Estropadak ikustera Donostiara hurbildu zara, Zumaiako kamiseta gorria soinean duzula. Gustura zoaz, baina iritsi orduko, pare bat mutil gaztek barrezka hartu zaituzte: "Gu bai, zuek... Eskerrak gu gauden gure kostan". Orioko kamiseta daramate soinean: "Ez Zarautz, ez Getaria, ez Zumaia, Orio bai". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur zen entsegu orokorra. Gaur elkartu zarete milaka lagun, ia laurehun kilometrotan zehar giza-kate bat eginez, Mediterraneo iparraldeko lurralde horretan, Katalunian, alegia. Zuek biok zarete azkeneko bi katebegiak, giza-kateko bi muturretan zaudetenak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen haurraren lehen eskola eguna da gaur. Esnatu orduko ja negarrez zegoen, eskolara joan behar zuelako. Bidean negarrez joan da, gelan negarrez dago. Negarrez utzi duzue gelan. Atea itxi duzue, eta joan egin zarete, umea negarrez utzita. Elkarri begiratu diozue, eta zuen begiak ere bustita daude. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: 2020rako Madrilek plan batzuk bazituen, Olinpiadak, hain zuzen ere. Atzo jakin genuen, ordea, ez direla Madrilen izango, Tokion baino. Ana Botella, Jone, ezetza jakin eta gero, kopetilun itzuli da etxera. Zain dauka etxean Jon senarra, Jose Maria Aznar. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Denok ezagutuko duzue Jon bertsolaria. Zinemagilea ere bada, dokumental bat edo beste egin du, eta laster estreinatuko du beste dokumental bat. Baina dena prest duzunean, zati batzuk ezingo dituzu argitaratu, zentsuratu egin dituzte.
2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Denok ezagutuko duzue Jon bertsolaria. Zinemagilea ere bada, dokumental bat edo beste egin du, eta laster estreinatuko du beste dokumental bat. Baina dena prest duzunean, zati batzuk ezingo dituzu argitaratu, zentsuratu egin dituzte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-21 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Erika Lagoma
[Extempore verse]Stanza name: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Kostata ireki dituzu begiak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bertso-saio honetarako kartelak jartzen ari ginela bi komentario iritsi zitzaizkigun belarrietara. Batek esaten zuen hauxe: “Zergatik beti emakume bat?”. Eta besteak: “Eta zergatik aurten emakume bakarra?” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Alaiak mutilak aipatu ditu, eta nik bi mutil, bi gizon, nahi ditut hemen mikrofono aurrean. Aurreko gaiari tiratuz, emakumeak badabiltza plazaz plaza. Elkarrekin gauzak konpartitzeko guneak ere sortu dituzte. Duela gutxi 45 emakume, 45 bertsolari, elkartu dira asteburu bat elkarrekin pasatzeko. Ametsek pentsatu du gizonek ere jarraitzeko moduko eredua izan litekeela hori, eta beste inorekin komentatu baino lehen Jonekin hitz egitea pentsatu du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Julio argazkilaria etorri da Japon aldetik Sanferminetara. Txupinazo garaian, argazkia ateratzeko unean, Sebastianek eta Ikerrek ikurrina handi bat jarri dute. Ez dakit kartzelan sartuko dituzten, ez dituzten... Orain jakingo dugu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zoriontsua izateko zer behar da? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-07 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Aimar Karrika
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Irakasle dabiltza egunean zehar Aimar eta Odei. Ikasleen aurrean beti itxurak mantentzen saiatzen dira. Berri on bat: hemen ez dago haurrik; hemen ez duzue itxura mantendu beharrik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa