General search
New search Name of person: "Barroso, Odei" Name of person: Ibarzabal, NereaRefine your search
Found results: 1252
2025-03-30 Itsasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-11 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Umetan ezkutaketan jolastea gustatzen zitzaizuen. Orain ere eguneroko gauzetatik ezkutatuko zinatekete, baina helduak zarete eta ezin duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Atsedenaldian dago derbia. Zelaian jokoa gertatu bitartean, harmailetan beste zerbait ari da gertatzen. Igor, kuadrillako beste bost horiekin etorri haiz. Denek ekarri ditek zeozer afaltzeko baina hiri, Igor, jo eta ahaztu! Eta begira ari haiz, ea bakoitzak zer ekarri duen, eta pentsatzen ari haiz zeini eskatuko dioan mokadu bat. Hori bai, eskatzea libre duk eta ematea ere bai; ea zer erantzuten diaten besteek. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: [1990-91 futbol denboraldiko argazkiak dituen bideo bat erakutsi da; orduko Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen futbol taldeak agertu dira]. Oiartzun eta Añorgako Kirol Elkarteak aitzindariak izan ziren emakumeen futbolean, Espainiako Estatuko Ligan parte hartuta. 1990/91 denboraldiko liga Oiartzungo emakumeek irabazi zuten. Lehenago ordea, 1986-87 ta 1987-88 denboraldietan Erreginaren kopa irabazia zuten. Talde irabazle haien erretratuak dira ikusi ditugunak. Zuek hiruak, hain juxtu, argazki horietan agertutako hiru jokalari zarete. 30 urte pasatu dira dagoeneko. Aldatu al dira kontuak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-11 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Irune ligatzeko aplikazioan zabiltzala, hiru pertsonek arreta deitu eta like eman diezu. Zer du bakoitzak? Zer diote? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Josu Sanjurjo, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Uztailaren 7a, San Fermin izateaz gain Kondorraren Nazioarteko Eguna ere bada. Hemen bakoitzak baditu bere sinismenak, hil ondotik zer gertatzen denari buruz adibidez, anitzek hil ondotik animali batean berraragiztatuko garela uste dute. Andoni, zure ustez beste laurak ze animaliatan berraragiztatuko dira? Eta besteok erran ezazue zuen patua gustukoa duzuen ala ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-19 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Lau puntuko berdina, 8 silabaz Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aspaldi ikusi gabeko lagun batek esan zidan: “Berriro ere libre, bikote harremanik gabe”. Zer pentsatua eman zidan, eta zuri galdetuko dizut: bikote harreman batean posible al da libre izatea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-25 Arano Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aitor Mendiluze, Andoni Rekondo Izagirre, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Taldeko gazteena zara, Andoni, baina bazoaz zahartzen. Besteak zahartzen ari direla ikustea errazagoa da norbera zahartzen doala ikustea baino. Beste hirurak zahartzen ari direla ohartuta zaude, izan liteke fisikoki askotan ikusten ez dituzulako edo… Konta ezazu zergatik ikusten dituzun zahartzen. Eta besteok esan ezazue nola ikusten duzuen zuen burua. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-12 Markina-Xemein Berezia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ama beti egon da gure artean. Bere ahotsa izan zen lehen entzun genuena. Haren berotasuna lehen babesa. Urtez urte hezi gintuen, beldurrik gabe maitatuz, isilik, tinko. Denborak ordea, bere aztarnak utzi zituen. Eta ni urrunean bizi nintzela, pixkanaka ikusi nuen nola itzaltzen zen haren argia. Azken aldietan ondoan egon nintzen, baina egun batean agur esan behar izan nion eta bihotzean kolore biziak itzaltzen sentituta itzuli nintzen eguneroko huts batera. Gaur agurra bihurtu zait otoitz eta esker oneko hitz ixil. Ez baitut bizitzan, ama baino gehiago zor diodan inor. Zer geratzen da ama joan eta gero, egunerokoan? Zertan bihurtzen da esker ona berari ezin entzunarazita? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Aissa, ETBn, Linbo programan esan zenuen hil ondoren zure hileta epikoa izatea nahi zenuela. Hil zara, kaxa barruan zaude eta beste hirurak etorri dira zure hiletara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bizenta Mogel idazlearen irakurketa baten ondoren, zuk zenioen artikulu batean emakume batek euskaraz argitaratutako lehen liburua izan zela Bizenta Mogelena, eta seguruenik barkamena eskatzen hasten zen lehena. Zuk zertan eskatu izan duzu barkamena hasi aurretik? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-19 Legutio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete eta zuen alaba munduan zehar dabil motxila hartuta. Igor, kezkatuta zaude, eta hala adierazi diozu Nereari. Honek hala kantatu dizu: “Hegoak ebaki banizkio, nerea izango zen, ez zuen alde egingo...”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Aitor Urbieta Aizpurua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Proposed topic: Aitor Sarriegi, atzeko bost lagunak bost mendi desberdinetan, bost testuinguru desberdinetan aurkitu dituzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sebastiani hedabide ezezagun batetik deitu dio Nereak, Euskararen Eguna dela-eta elkarrizketa bat egiteko intentzioarekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Nerea eta Sustrai, duela zenbait aste, zuen auzoko etxean lapurrak sartu ziren. Geroztik zaintza kameren eta alarma sistemen iragarkiak heldu zaizkizue gutunontzira. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Nerea eta Maddalen bikotea zarete. Duela gutxi etxalde batean bizitzen hasi zineten, eta zuen kontsumorako abere batzuk haztea erabaki zenuten. Nerea, unea iritsi denean Maddalenek abereak ez hiltzea proposatu dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Nerea eta Unai Baionako karriketan saltoki txiki bana duzue. Nerea, Unaik erran dizu salmentek bere horretan segituz gero, bere saltokia itxiko duela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Seaskako ikasleak zarete. Azken urte duzue Lizeoan. Azterketak euskaraz egiteko trabak egon arren, borrokan segitzen duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Eñaut Martikorena Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Eñaut eta Nerea umoregileak zarete. Eñaut, Nereari elkarrekin emanaldi bat sortzea proposatu zenion, eta segidan erran zizun baietz. Eñaut, gaur da lehen lan saioa, eta Nereak hasi orduko trabak besterik ez dizkizu jartzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Bihar da egun handia. Ez joatea erabaki duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
