General search
New search Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 4270
2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jarraitu dezagun aurreko ildotik. Barkatuko didazue horrela esatea baina? Zuek garai honetakoak bai, baina aurreko garaikoak ere bazarete. Konta iezaguzue garai hura ezagutu ez genuenoi, lehen nola ziren gauzak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka eskertzea Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-15 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aspaldi igarri duzue etxean amaren burua ez doala ondo. Medikuarekin egon zarete eta esan dizuete alzheimerra daukala. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Mugaz ari gara eta askotan muga izan daiteke zubia. Alaia, zuk egiten duzu irratian Artzen Letonarekin batera Zubia izeneko irrati saio bat. Zubiak hitza, esan izan duzue, “zu” eta “biak”en batura izan daitekeela. Banatuta dauden zein “zu” eta “biak” batu nahi lituzke Alaiak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Ipuin zahar bat berridaztea eskatuko dizut. Izena da “Mila eta bat gau”. (Egun horretan 1001 egun betetzen zituzten Altsasuko gazteek kartzelan) Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Traineru mundura joango gara. Izaro Lestayoren paperean kantatuko duzu. Getariako patroia. Urte osoan gizonezko trainerua gidatzen aritu eta gero, ez duzu parte hartzerik izan Kontxako estropadan. Lehorrean geratu zara Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Atzoko albistea da Julio. Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du onartu Mendigorriko haurrak aurten D ereduan has daitezen. D eredua jartzearen alde auzibidea hasi zuten uztailean gurasoek, eta kautelazko neurri gisa eskatu zuten ikasturte honetan haurrek D ereduan hasteko aukera izan zezatela. Baina auzitegiak ez du eskaera onartu. Gurasoen nahi eta borondatearen aurka, Mendigorriko A ereduan edo Garesko D ereduan hasi beharko dute haurrek ikasturtea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-30 Durango Jaialdia 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bihar egingo da Plateruenean azken ekitaldia. Bermuta izango da eta kitto! Itxi egingo da. Agurtzeko hiru bertso bota behar dituzu, bakoitza sentimendu batetik. Zeuk aukeratu nondik kantatu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-07 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bertso saio batera joan zara eta antolatzaileak hala esan dizu: “Ze ilusioa zu etortzea! Egañari deitu genion eta ezetz esan zigun; zure aitari, eta hark ere ezetz; gero Peñari, eta ezetz; Millani ere deitu diot eta hark ere ezin zuela. Ez dakizu ze poza ematen digun zu hemen izateak!” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Askotan joaten zara itsasertzetik paseatzera badakizulako ur gaziak min asko sendatzen dituela. Izerdiak, malkoek, itsasurak... Burua lasaitzera eta barruak hustutzera etorri zara, baina buruhaustea egokitu zaizu, ur izkinan giltza solte hau topatu duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Irakaslea zara. Azkenaldian kezkatuta zaude ikasle batekin. Arropa aldatu gabe, garbitu gabeko ilea, eskolako lanak egin gabe... Gaur, beregana hurbildu eta esku ahurrez bizkarra ukitu diozunean sekulako saltoa eman du “Ez ikutu! Ez ikutu!” hasi zaizu oihuka. Aulkitik altxa eta iskin batean eseri da; burua belaun buruetan sartu du eta negarrez hasi da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zure lagun baten mezua jaso duzu, datorren hilabetean elizan ezkonduko dela eta gonbidatuta zaudela esanez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-05 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Aitor Bizkarra
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Pertsona biren alde bana zarete. Frantzian poliziak gazte bat tiroz hil berri du eta protesta handiak izan dira. Batek etsipenetik kantatuko du. Besteak, aurre egiteko jarreratik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Iruñeko Herriko tabernak San Ferminetarako urtero prestatu ohi du egitarau bat. Aurten prestatua zuen egitaraua bertan behera utzi behar izan du. Izan ere, uztailaren 5ean jakinarazi zion Iruñeko Udalak Herriko Tabernari, ostatu parean oholtza antolatu eta bertan ekitaldirik gauzatuz gero, ekitaldi bakoitzarengatik 6.000 eta 60.000 arteko isuna ezarriko ziola. Iruindar bezala nola bizi duzu egoera? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Bada jende asko, zortean, patuan eta destinoan sinisten duena. Hasita dago konstelazio familiarrak, eskua irakurri, astrologiako kartak... Eñautek sinisten al du guzti horretan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Badira esaldi mota batzuk, askotan entzun arren mingarri izaten direnak: “Hezur eta azal hago motel!”, “Kilo batzuk galduta guapago egongo zinateke”, “Zaintzen hasi beharko duzu ba”, “Pena! Aurpegiz polita da ba!” eta horrelakoak. Zuk sumatu duzu zure inguruan horrelako komentarioak ugaritzen ari direla; mundu erdiak duela beste erdiaren gorputzez iritzi bat eta hura emateko beharra gainera. Orain arte isilik entzun dituzu horrelako komentario guztiak, baina aspertu zara; gaur erantzun egingo diezu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Orainaldian eta norberarengan zentratuko gara. Alaia, badakizu genealogia pertsonalek badutela kolektibotik eta alderantziz. Ezin gaurko zu, atzoko zu gabe ulertu. Noraino luzatzen dira zure sustraiak eta zu nola iritsi zara orain zauden lekuraino? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-29 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Alaia oraintxe iritsi zara etxera. Lehertuta zaude. Gaur ere logelak garbitzen, txukuntzen, gelditu gabe aritu zara egun osoan. Maria Cristina hotel entzutetsuan. Etxera iritsi zarenean gaur ere telebista piztu eta gaur ere Zinemaldia. Dena glamourra eta alfonbra gorria. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-19 Tolosa Jaialdia [Bertsoa]
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Batek galdetu dit saio aurreko egun hauetako batean: “Aurten kartela flojo, ezta? Bertsolariak ondo, baina Haritz delako horrek bertsotan egiten al din?” . Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
