Búsqueda general
Nueva búsqueda Bertsolari: "Egaña, Andoni" Persona: Arzallus, AmetsConcretar búsqueda
Resultados: 3334
2019-02-17 Astigarraga Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, txikiaren moldekoa, 5 puntuz (hg) / Bost puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: LIBREAN. Ametsek hiru pertsonaiaren irudia azaltzen zuen niki bat zeukan soinean. Bertan, Xalbador bertsolaria, amerikar indigena bat eta beltz bat ageri ziren, “black power” irudi ezagunaren antzekotasunean. Handik abiatu ziren librean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Komunikazioa, oso orokorretik jota, informazioa trukatzeko prozesu soziala da. Hizkuntza omen da gizakiak komunikatzeko asmatu duen metodorik osoena. Badaude ikerketa batzuk diotenak %10a komunikatzen dela hitzen bidez eta %50a gorputz adierazpenen bidez; eta gainontzekoa, ahotsaren tonua, erritmoa, musikaltasuna eta abarren bidez. Gai izango al zinateke zuen ondoan dagoen bertsolariak gorputz keinuarekin zer esan nahi duen asmatzeko? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-13 Suhuskune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Nerea Elustondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Nerea, ze aurreiritzi dituzu Iparraldeari buruz? Amets, saiatuko zara gu defenditzen, aurreiritzi horiek guztiak hausten edo aztertzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Kartzelatik aterako diren bi azken euskal presoak zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Txapeldun izanak zarete zuek. Sebastian 1986an eta 2009an* Amets. Zer izan zen zuentzat hura? Eta, gaur egun nola bizi duzue?
*Gai-emailea dataz nahastu da, A. Arzallusek ez baitzuen 2009ko Bertsolari Txapelketa nagusia irabazi.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-03 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 2006an etorri zineten lehenengoz hona. Orduko Barakaldoko olatu hori hasi eta geroztik, urtearen hasierako zita hauxe duzue Amurrio. Aurten 20. aldia, datorren urtean 21. aldia… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Amets Arzallus, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Amets, aitona eta Aroa, amona Beste askotan bezala, Julio iloba txikia zaintzen utzi dituzte aitona-amonak. Jolasean dabiltzala baloia zuhaitz batean trabatuta geratu zaie. Geroztik ez da bakerik etxean. Iloba petralduta erreguka ari zaie baloia zuhaitzetik behera bota dezaten. Aitona-amonek dagoeneko ez dakite zer egin. Zuhaitz azpian jarri dituzte eskailera, soka, erratza… Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-17 Sara Plaza librea [Bertsoa] / Unax Aizpurua, Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-01 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jone Uria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Andoni, Jagoba Arrasateren paperean jarriko haut, Euskal Herriko futbol taldearen hautatzaile rolean. Euskal Herria – Palestina partida jokatuko duk datorren azaroaren 15ean, Bilbon. Azaroaren 14a da gaur, eta deialdiko jokalari asko gripeak jota omen zeudek. Zaleen artean boluntarioak eskatu eta atzeko bostak agertu dituk; horiekin osatu beharko duk taldea. Ea ba, zer ezaugarri ikusten diok bakoitzari? Bakoitza non kokatu behar duk zelaian? Eta zuek, ados al zaudete Arrasatek emandako postuarekin? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-15 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen bizilagunen haurraren negarrak esnatu zaituzte gauean. Leihora atera, eta bakarrik ikusi duzue etxeko balkoian. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Amets, diskoteka bateko jabea zara. Unai kontratatu duzu gogó lanetarako. Gaur, lehenengo eguna du. Hor dago plataforma gainean. Pare bat ordu pasatu dira, eta konturatu zara enbor guztia mugitzen duela, eta nekez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Mendi edo harkaitz handi baten alde banatan zaudete. Elkar topatu nahian, zuen arma, zuen irudimen, alde banatatik hasi zarete zulatzen; elkar entzuten duzue, baina ez duzue elkar ikusten. Zu, Maialen, Euskal Herria zara, eta zu, Amets, independentzia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Igor, legeak lege, hiyaba buruan duzula azaldu zara gaur eskolara, eta gelako sarreran Amets, eskolako zuzendaria, daukazu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda puntutan Tema propuesto: Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-13 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Uranga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gazteak zineten eta gazteak zarete. Urteak daramatzazue etorkizuna zuen esku dagoela entzuten. Zer dago zuen esku, eta zer ez? Etorkizuna iritsi da. Oraina da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-29 Ahetze Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri luzekoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Zaharragoek errepikatzen dizuegun leloa da "gazteok etorkizuna ate joka duzue", baina zuok gazteok nola ikusten duzue etorkizun hori? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-07 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gu baino pobreagoak diren leku askotan ibili zara munduan barrena. Bidaia horietan argazkiak atera dituzu, eta argazkietan ume guztiak irribarretsu agertzen dira. Gure ingurura begiratu eta ume gutxi ikusten dituzu irribarrez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
