Búsqueda general
Nueva búsqueda Año: 2025 Lugar: "Euskal Herria"Concretar búsqueda
Resultados: 1071
2025-01-10 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga, Ane Zuazubiskar
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Kopla handia Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Herriko ekimen guztietan parte hartzen duzuen bi gazte zarete. Santa Agedara ere apuntatu zarete, baina zuen dohaina ez da afinatzea. Kantuan hasi zarete eta korokoak begira dituzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-11 Baigorri Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Miren Artetxe
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Laukoa, ertainaren moldekoa, 2 puntuz (hg) / Bi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Basaizeako kideak zarete. Gaurko afaria prestatzeko IKEAra joan zarete falta zenuten materialaren erostera. Rakleta egiteko makina, ordezkatu behar diren bi aulki, eta anpula pare baten bila zabiltzate. Dendako panelak segitzen hasi zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-25 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Nola definituko / zenuke Lesaka?
Puntua: Zubiak eraikiz da / herriaren lema
Puntua: Herri ttikia sarri / infernu handia
Puntua: Euskarak arnasgune / haundia du hemen
Puntua: Gaurkoan bihurtu da / bertsoaren kabi
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maria Luisa Erdozio duela 100 urte hil zen bertsolaria da. Azkaingo Herriko Etxeak herriko gune bati jarri dio bere izena. Ane, zuk Txakur Gorri kolektiboarekin beste lankidetza batekin Orainmenean idatzi zenuen, bertsolaritzaren genealogia feminista. Plazida Otañori buruzko liburua idatzi zenuen zuk, Oihana. Zuentzat zer dira aitortza hauek? Zergatik da garrantzitsua plazara ateratzea? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-06 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka, Josu Sanjurjo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bost urte dira Zaldibarko zabortegiko hondamendia gertatu zela. Bi langile hil ziren: Alberto Soroluze eta Joakin Beltran. Soroluzeren gorpuzkinak urte eta erdi geroago aurkitu zituzten. Beltranenak oraindik ez dituzte aurkitu. Zabortegi hartako bi langile zarete eta zabortegi azpitik ari zarete pasatzen A-8tik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-14 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Izaro Bilbao
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak eta pisukideak zarete. Bizitza kolektiboan egingo zenutela zin egin zenioten elkarri. Izaro, gaur erabaki duzu Iruneri kontatuko diozula bikotea duzula eta bikotearekin bizitzera joango zarela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-15 Lekaroz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Urko Gartzia, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hemen bazen kaputxinoen eraikin bat, ikastetxea zena, eta duela urte batzuk eraitsi izan zena. Beti entzun da Gipuzkoa aldeko erreboltari guztiak bidaltzen zituztela Lekarozera nonbait zuzendu nahian. Aitor, zure nahiaren kontra ikastetxera bidalitako gazte bat izango zara. Eta Urko, zu garai horretan zorrotzena zen kaputxino horietako bat izango zara. Ikastetxeko urteak eta gero, hamabortz-hogei urte pasatu dira eta kanpoan egin duzue topo; Urko, zu ja zure malda beheiti, zure azken urteetan, eta Aitor, zu hor nonbait, zuzendu zinen zerbait ere. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-22 Errigoiti Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Arkaitz Estiballes
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Rekondo, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Lagunak zarete. Biek duzue kontzientzia handia Saharako errefuxiatu kanpamenduan gertatzen denaz. Eta biak saiatzen zarete ahal den neurrian laguntzen. Aitor, urtero ekartzen du zure familiak Saharako haur bat uda pasatzera. Horretaz gain, elkartasun ekintzetan ere parte hartzen duzu eta aktiboki antolatzen dituzu elikagai bilketak zure herrian. Andoni, zure familiak ere urtero hartzen du Saharako haur bat etxean, eta Hurria-Sahara elkarteko kidea zara. Baina elikagai bilketetan parte hartzeari uko egiten diozu, apurrak ematea dela sentitzen duzu, pobreak pobreagoari laguntzen jartzea.
Sahararen aldeko bertso saioaren amaieran topo egin duzue eta eztabaidan hasi zarete.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-14 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Orain mutil gazte dotore eta lerdena bazara ere, nola irudikatzen duzu zure zahartzaroa? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal "Potto"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Badira esaldi mota batzuk, askotan entzun arren mingarri izaten direnak: “Hezur eta azal hago motel!”, “Kilo batzuk galduta guapago egongo zinateke”, “Zaintzen hasi beharko duzu ba”, “Pena! Aurpegiz polita da ba!” eta horrelakoak. Zuk sumatu duzu zure inguruan horrelako komentarioak ugaritzen ari direla; mundu erdiak duela beste erdiaren gorputzez iritzi bat eta hura emateko beharra gainera. Orain arte isilik entzun dituzu horrelako komentario guztiak, baina aspertu zara; gaur erantzun egingo diezu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-28 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Naia Arrizabalaga, Mikel Etxezarreta, Aratz Igartzabal "Potto", Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda besteak bati Tema propuesto: Eneko Aita Santua da. Esan dutenez Vatikanon denetik probatu dute zu sendatzeko, munduko mediku ta tratamendu mota guztiak. Antza denez ez dute emaitzarik eman. Azken saiakera egiteko azken bost petrikiloak ekarri dituzte; metodo kuriosoak omen dituzte baina munduko onenak omen dira. Bakoitzak konta dezala nola sendatuko lukeen Aita Santua. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Itsasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bizenta Mogel idazlearen irakurketa baten ondoren, zuk zenioen artikulu batean emakume batek euskaraz argitaratutako lehen liburua izan zela Bizenta Mogelena, eta seguruenik barkamena eskatzen hasten zen lehena. Zuk zertan eskatu izan duzu barkamena hasi aurretik? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-26 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Kattin Madariaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Berriatuara iritsi berria den etorkina zara. Zure lehen eguna da herrian; paseoan diharduzu herria ezagutuz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Janire Arrizabalaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gurasoak zarete, zuen 9 urteko umeari kurtsoa errepikatzea komeni zaiola esan dizue irakasleak. Azken hitza ordea zuena dela dio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-17 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Etxahun Lekue
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Amona biloba zarete; Etxahun amona eta Maddalen biloba. Azkenaldian, harrituta zaude biloba zenbat aldiz datorkizun baserrira bisitan eta zein goxo hitz egiten dizun. Gaur ea lotan geratu daitekeen galdetu dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-25 Amendüze Sariketa [Bertsoa] / Elixabet Etxandi, Peio Minhondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi urepeldar zahar zarete. Harrituta zarete hurbiltzen ari den jendearekin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jubilatuak zarete Eneritz eta Julio. Astelehenero elkartzen zarete, izan Ordizia, Lazkao edo Beasain, tokatzen den lekuan, pentsio duinak eskatzeko. Eneritz, zuri iruditzen zaizu pentsionisten aldeko kartel eta aldarrikapenez gain, ez dagoela sobera bestelako aldarrikapenak ere bertan adieraztea, izan bandera, kartel edo oihu forman. Juliori iruditzen zaio pentsionisten elkarretaratzeetan motibo horren alde bakarrik azaldu behar zenuketela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-22 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi, Aner Peritz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aner eta Maider, askotan entzuten ditugun bi hitz dira berdintasuna eta parekidetasuna. Baina ez dira gauza bera, are gehiago, berdintasuna versus parekidetasuna proposatu nahi dizuet. Azaltzerik edukiko al zenigukete ze diferentzia dagoen berdintasunaren eta parekidetasunaren artean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
