Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Mendea: XX Lana: Binaka gaia-emanda Lekua: AzkoitiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 22
1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok senar-emazteak zarete, Joxe senarra eta Xabier emaztea. Joxe aspaldi honetan elbarrituta zaude, azkeneko hamar urteok aulkian ezin mugiturik eserita eman dituzu eta gaur emazteari hiltzen laguntzeko eskatu diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe, aspaldiko partez, aurten santa eskean ibili da. Dirua biltzen zenuten poltsan kartazal huts bat agertu da eta Peñak botatakoa ote den du errezeloa Joxek. Egin ezazue koplatan saiotxo bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek senar-emazteak zerate, Lizaso senarra eta Agirre emaztea. Zuen etxean orain arte erosketak andreak egin izan ditu baina gaur senarra eskuan poltsa handi bat duela sartu da sukaldean eta halaxe esan dio emazteari: "Denda berri bat zabaldu dute Azkoitian eta hara zer ekarri dizudan: esne litroa 65 pezetan, olio litroa 370ean, jogurtak 19na pezetan eta komuneko papera bost duroan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ostegun gauetan Gasteizko kaleetan ibili ohi zarete, ikasle asko bezala. Joan den astean goizeko ordubietan "txokolate" edo "porro"rik gabe gelditu zineten. Zer egin zenuten? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-17 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Lizaso, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zerate. Zu Xabier, sekretu baten jabe zera gainera, gaur bertan jakin dezu sendagileak hala esan dizulako minbizia dela medio bizpahiru hilabeteko bizia geratzen zaiola aitari, Joxeri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-11-07 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian bere puruarekin hor dago, erretzaile amorratua da. Euzkitze, berriz, ez dugu erretzailea. Galdetu nahi diet ze eritzi duten erretzeari buruz Frantzian indarrean jarri berria duten legeaz eta nola ikusiko lukete lege hori Euskal Herrian jarriko balute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1974-06-15 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Manuel Lasarte, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lasarte aita zara, eta Lazkano semea. Zure seme pordil hori ez da elizara joaten. Zure kejarekin hasi, semeari eraso, eta semeak jakingo du nola defenditu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-13 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Etxeberria "Ministro", Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendiluzek urte asko daramatza hezkuntza arautuan bertsoa irakasten; Ministro ere ari da, hezkuntza araututik kanpo, eta baditu galdera batzuk Aitorrentzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-02 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Mikel Iturriotz Etxaniz
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek biok bikotea zarete, elkarrekin urte dexente daramazuen bikotea. Gaur, ordea, Mikelek Amaiari esan dio zerbait egin beharko lukeela bere itxura aldatzeko.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-06-14 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maxixatzen herri aldizkariko kideak zarete. Zuk, Amets, azkoitiarrez idatzi behar dela diozu. Egaña, zu, aldiz, batuan idaztearen aldekoa zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ander Lizarralde Jimeno
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arropa konpontzeko negozio bat daukazue elkarrekin. Geroz eta lan gehiago daukazue azkenaldian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kamioilariak zarete, eta sarri bidaiatzen duzue Marokora. Beñat, irabaziak gutxitu zaizkizuela eta, Marokotik haxixa ekartzea proposatu dizu Anek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok telebista-produktora bat duzue. Zuk, Maialen, uste duzu programetara etortzen diren gonbidatuei ordaindu egin behar zaiela. Anek, ordea, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Ane, gidatzen zoazenean, trafiko arau guztiak zintzo betetzen dituzu beti. Beñatek ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-02-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euzkitze, hiru bertso kantatu behar diek Azkoitiarrez kapaz baldin bahaiz bertan daudenei. Gero Peñagarikanok erantzuten dio eta Euzkitzek jarraitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu:
B. Lizaso: Mikrofonoa
O. Perea: Isiltasuna
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-10 Azkoitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Ugartetxea, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Bakoitzari hitz bat eman eta hura defendatu, argudiatu… behar du, eta besterena gainditu.
Jokin: Malkoa
Beñat: Begirada
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-03-10 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bata hogeita hamaseiko gerraren garaikoa da, eta bestea intsumisioaren garaikoa. Zuek nola ikusten duzue Euskal Herriko bakea? Zer aholku emango zeniekete egunotan Bilbon Elkarrik antolatutako konferentzietan bilduta daudenei? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Madonna, Lujanbio, bere lan baterako jende bila Espainiara joan omen zen toreroak ikustera. Nola ez dakigula, Euskal Herrian bertsolariak duten arrakastaren berri izan du eta bertara etortzea pentsatu du. Guapoena, Irazu, aukeratu du Madonnak bere showa egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-05-09 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue bihar Retegi eta Arretxe neurtuko direla eta bi hauek, afal garaian apustu gogor bat egin dute. Agirrek Arretxeren alde, eta Lazkanok Retegiren alde. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa