Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Elustondo, Nerea" Urtea: 2022Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1681
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, Tinder bidez ezagutu duzu norbait eta astebetez egun eta gau hitz egiten aritu ostean, gogotsu bezain urduri abiatu zara gaur Zarautzetik Donostiarantz. Izan ere, San Telmo museoan dagoen “Baginen bagara” erakusketa bisitatzea erabaki zenuten zuen lehenengo zitan. Bertan ezagutuko duzue elkar aurrez aurre. Errepidean zoazela baina, bide bazterrean auto bat ikusi duzu geldi. Eta kanpoan eskuak altxa eta laguntza eskatzen ari den norbait. Autoa gelditu duzu bide bazterrean eta autotik irten bezain laster ohartu zara Saioa ezagutzen duzula, eskuak altxatzen ari dena. 15 urtetik 30 urtera arte zure bikotekidea izan zen Saioa. Beste gauza askoren artean astuna, intentsoa eta oso erromantikoa zelako utzi zenuen. Berarengana gerturatu zarenean, honela esan dizu Saioak. “Joe, merezi izan du autoarekin bazterra jotzeak, horrek zu berriz ikustea esan nahi badu”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-06 Getxo Berezia [Bertsoa] / Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken urteetan etxeetan lapurtzea izan da zure ogibidea. Aurrez ikusi eta zaintzen dituzu jendearen ohiturak. Hori egin, eta Algorta inguruko itxura oneko familia baten etxera lapurtzea erabaki duzu. Sartu zara haien etxera, baina zure sorpresarako aberatsetik gutxi du familia honek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-11 Portugalete Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Etxahun, Euskal Herrian barrena etenik gabeko lasterketa bat egitea otu zitzaion AEK kide hura zara. Zu, Miren, AEKko buru nagusia zara, eta hor datorkizu inuzente hau, horrelako ibilera hori proposatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Giza gorputzak 30 milioi milioi zelula ditu. 3-a aurretik eta 13 zero atzetik. Inork agindu beharrik gabe, zelula horiek guztiak elkarrekin koordinatuta bizi dira. Ikastetxera joan gabe, funtzio ezberdinetan espezializatzen jakin dute. Lehendakaririk gabe, programarik gabe, dotrinarik gabe, ahalduntze eskolarik gabe, badakite elkarlanean jarduten, taldearen mesedetan. Eta euren izaera indibiduala alde batera utzita, elkarrekin egindako lan horretatik zerbait handia sortzen da: bizitza. Gure gorputzean, ordea, gizartean bezalaxe, badira egoistak diren zelulak ere. Superzelulak dira, euren hazkuntza eta ugaltze indibiduala soilik bilatzen dutenak. Mutur-muturreraino bilatu eta baita aurkitu ere. Azken garaipenera arte bizi dute gorputza, euren burua anikilatzera iritsi arte.
Gorputzean guztioi ari zaizkigu etengabe zelula egoista hauek sortzen. Baina gure 30 milioi milioi zelula enpatikoek hainbat mekanismo dituzte zelula berekoiak desagerrarazteko. Batzuetan, ordea, gure gorputzaren babes-estrategia hauek ez dute behar bezala funtzionatzen, eta zelula alfa horiek gailendu egiten dira, eta neurrigabe ugaltzen eta zabaltzen, eta biderkatzen hasten dira gure gorputzean zehar. Lurralde eta territorio berrien konkistan: horixe da MINBIZIA. Nago gure gorputz barruan naturalki gertatzen den fenomeno honek argi uzten digula bizitza enpatiatik, zaintzatik, eta desberdinen arteko elkarlanetik bakarrik sortu eta mantendu daitekeela; interdependienteak garela ahazten dugun momentutik, konturatu gabe, heriotzarako bidea aukeratu dugula sinetsita gaude. NIESSENen gaude. Hasieran ni ez zen. Gu izatean hasi zen ni ez zen hura izaten. Ni ez zen hemen egongo gu ez bageunde. Ni ezen negoen eta gu baien. Ni izan ezen gu alferrik da. Ni esentziala naiz gu horretan, gu hori nigan den bezala. Ni-essen, Gu-asen! Hitz egingo dugu taldeaz, kolektiboaz, ahizpatasunaz... Ni bat aski da gu bat izorratzeko, eta gu bat bada izorratuta dagoen ni bat goxatzeko gai. Bizitzako zein momentutan sentitu duzue ni eta ni eta ni ez dela gu? Baina gu badela ni askoren batura?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da. 80ko eta 90ko hamarkadetan olatuaren gailurrean ibili hintzen Sebastian. Hiru mikrofono ditiagu eta bakoitzetik bertso bana kantatzea eskatuko diat. Lehenengotik garai hura nola bizitu huen erranen diguk; bigarrengotik txapelketa eta bertso kideen lana nola bizi dituan kontatzeko eskatuko diat; eta hirugarrengotik, txapelketei buruz gazte bati zer aholku emango hiokeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, ertainaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aner Peritz, Andoni Rekondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Farmaziako ilaran egin duzue topo. Andoni, eskuetan kondoi kaxa bat duzu; Aner, hurrengo eguneko pilularen kaxa duzu eskuetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Gorka Pagonabarraga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizu bukaera gertu dela. Luzatu egin nahi zenuke. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-14 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta"
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Gaur ezagutu zaitut / ta sorpresa ona.
Puntua: Nire adinerako / hartuko zaituzte
Puntua: Zu ere joan zaitezke / First Dates horretara.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Haizea Arana
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Zuk Haizea, lehenengo aldiz probatu nahi zenuen bidente batengana joateko esperientzia; horretarako Irati bidente ospetsuarekin hartu zenuen hitzordua. Orain dela gutxi hasi duzue sesioa, baina oraingoz ez dirudi bidentearen ospea justifikatua dagoenik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-08 Errenteria Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bere aurrean eutsi badiozu ere, joan denean ezin izan diozu eutsi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-07 Senpere Sariketa [Bertsoa] / Josu Txoperena Iribarren, Ekhiñe Zapiain
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kolpez iratzarri zarete. Ekhiñe, amets goxo baten egiten ari zinen, baina, Josu, amesgaiztoa zen zurea. Zuen abenturak elkarri kontatzen hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-04 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Uxue Fernandez Lasa, Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Erika Lagoma, Aner Peritz, Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aner eta Ane, publikoan gaurko finalari begira zaudeten bi hetero, gizon, bertsolari, zarete. Nola ikusten dituzue bertsolariak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen herrian bizitzeko etxe bila dabilen bikotea zarete. Alokairuak oso garesti daude. Maialenek ondoko herrira joatea proposatu dio Aneri. Anek, berriz, herritik kanpo joan baino nahiago du gurasoen etxera itzuli. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen begiradak berriz gurutzatu, eta gorputzak dar-dar egin dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-24 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / June Aiestaran, Haira Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Haira, gaur Berritxu Saria irabazi duzu; eta ospatzeko zure lagun Junerekin joan zara juergan ospatzen, baina etxera saria galduta iritsi zara. Biharamunean joan zara Juneren etxera bisitan, eta hara non ikusten duzun zure saria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-04-23 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aner Peritz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Muga Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-04-23 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Bidea Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-04-23 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Oihana Arana
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Bidea Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-04-23 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Ane Zuazubiskar
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Bidea Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
