Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Lasarte, Manuel" Pertsona: Elortza, IgorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2627
2009-04-25 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Cegasa enpresako beharginak zarete. Zuen lan egoera txarra dela eta, erabaki duzue ibilaldi bat egitea Oñatitik Gasteizera. Gasteizen bizi da Cegasako nagusia. Hartu dituzue behar dituzuen gauza guztiak eta ekin diozue bideari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizakion arteko harreman eta maitasun kontuetan mila teoria, ikuspegi eta praktika daude, noski. Dena den, asko kostatzen omen zaigu, zu eta ni izateari utzi eta gu izatera pasatzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabier Legarreta "Arano"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok talde bereko txirrindulariak zarete, Igor Amstrong eta Xabier Contador. Bi oilar oilategi berean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Asier Azpiroz, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Areto honetan ere ezin da erre. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-06 Hernani Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Iker, urte asko kotizatu dituzu, eta urte gehiago kotizatu beharko dituzu jubilazioa lortzeko. Igorrek, berriz, lau urte Parlamentuan egon, eta jubilazioa bermatuta dauka. Eta Igor izan da jubilazioa hirurogeita zazpi urtera atzeratzea erabaki duen parlamentarioetako bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jesus Maria ere atzean utzi eta Igor Magdalenaren aurrean jarri da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-02-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Zuk Sarasua atzeko bertsolariak mozorrotu behar dituzu eta haiek erantzun egingo dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igorrek burua galdu du maitasunaren erruz eta lanean ez dabil ondo. Juan Mayor nagusiak deitu dio gaur bere bulegora kargu hartzeko asmoz. Ez daki, noski, bere alaba Magdalena eta Igor elkarrekin maiteminduta daudela, dagoeneko prestatua baitu Magdalenaren eta Jesus Maria aberaskumearen arteko ezkontza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok txerrikumeak zarete. San Martin laster den beldurrez zu, Bittor, zeure dieta erdira jaisten hasi zara. Igorrek berdin jaten jarraitzen du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Diruaren morrontzan / bizi da pertsona
2. puntua: Asko daukana beti / gehiagoren bila
3. puntua: Guztioi sobratuko / zaigu azkenean
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Puenting egiteko asmotan etorri zarete biok Ibarrako zubira. Zubitik behera begira zaudete. Zortziko txikian puntuka zortzi bertso osatu arte Igor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete, eta aspaldian biok nahiko larri zabiltzate. Zu, Igor, diruz zabiltza larri, eta larritasun hori apur bat leundu guran, ohitura hartu duzu gasolindegietara zoazenean depositua bete eta ospa egiteko. Mirenek gasolindegi batean egiten du behar, eta aspaldion Igorren jokabide berdina hainbatek duenez, lanpostu barik geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Demagun, hirurok oso izaera markatu duzuela. Igor izango da sumindua, ernegatua. Xabier gibel-handia, pasota, eta Beñat politikoki polita, politikoki zuzena.
Hiru egoera emango dizkizuet, eta bakoitzak erantzun nola erreakzionatuko zenuketen egoera bakoitzean.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka lehen puntua-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Puntua: Lizaso kanta ezak / indar haundiakin!
Puntua: Hogeita batzuk gehiago
Puntua: Gero ta gazteago zaude
Puntua: Zu bezelako batentzat / zer dira ba hogei urte!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok itxaropena zarete. Zu, Sustrai, txiroen itxaropena zara, eta Igor aberatsen itxaropena da. Hiruna bertso, sei puntuko motzean, Sustrai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zientziak aurkikuntza garrantzitsuak egin ditu azkenaldian. Hemendik aurrera posible izango omen da bizitzaren iraupena luzatzea. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-04 Elorrio Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Igor, hamabi urteko haurra zara, eta Unai zure aita. Orain dela urtebete hil zitzaizun ama, Igor. Gaur, Unai, aita, emazte batekin etorri da etxera "gurekin biziko da" esanez. Hiruna bertso, hamarreko handian, Igor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-18 Markina-Xemein Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela hilabete ezkondu zineten bikotea zarete. Zuk, Igor, emazteak, ezkondu aurreko koadrilarekin ateratzen jarraitu nahi duzu. Aitor senarrak jada sasoi hori pasa dela dio. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Igor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona-bilobak zarete. Herriko jaiak berehala datoz, eta zu, Jexus Mari, biloba, egun horiek noiz iritsiko zain, ilusioz beteta zaude. Igor, aitona, berriz, jaiak heltzeko beldurrez. Hiruna bertso, zortziko handian, Jexus Mari hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
