Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Martin, Jon" Pertsona: Lujanbio, MaialenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4385
2022-04-22 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unaik tatuaje bat egin nahi zuen pandemia garaian. Eta egin zion Maialenek. Orain urte eta erdi geroago bueltan dator kendu egin nahi duela esanez. Maialenek gomendatuta “Honetatik hobeak aterako gara” jartzen duen testua tatuatu zuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzen den zerbait da baina ez da beti norbere esku egoten. Donostiako Udalak ezingo omen du Loiolako kuartel militarra bota Vox-ek jarritako helegitearen harira. Udalaren asmoa kuartela bota eta 2.000 etxebizitza egitekoa zen. Orain ondaretzat jotzen omen dute leku hori. Zuek Loiolako bi gazte zarete. Unai etxe okupatu batean bizi dena eta Maialen unibertsitaterako kuartel horretan gertatua ikertzen ari den gaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Coachen premiarik / ba al duzu benetan?
Puntua: Beste hauek entzunda / urduritu al zara?
Puntua: “Mil colorau!” kantatzen / dute zure alde
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 70 urtean lehendabiziko aldiz dentistarengana joan da Maialen. Aitor dentistak esan dio urtero joan beharra dagoela dentistara errebisioa egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko txikia (hg) / Zortzi puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Txapeldunaren bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Denda duzue elkarrekin itsasertzean. Klima aldaketaren ondorioak geroz eta nabarmenagoak dira zuenean. Zuk, Alaia, denda lekuz aldatu nahi duzu. Zuk, Maialen, bertan jarraitu nahi duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bazkaltzera joan diren bi lagun zarete. Maialen, Beñatek jaten hasi aurretik plater guztiei argazkia ateratzeko ohitura du. Postrea jaten hasi zaretenean, Beñatek kargu hartu dizu postrea jaten hasi zarelako berak argazkia atera aurretik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Gabonetako argiak
Puntua: Hilabete aurretik / argiak piztuta
Puntua: Batzuk haserre eta / besteak gustura
Puntua: Eta zure etxean / piztuta al daude?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek lehen, garai batean, elkarri gutun erromantikoak idazten zenizkioten. Gaur, hor zaudete sofako punta banatan, elkarri whatsappak bidaltzen.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo Donostian zineten biok, paseoan. Kaleak jendez lepo zeuden: kabalgata. Hor, kale kantoitik zindoaztela ikusi dituzue ume batzuk pozik, irribarretsu. Halako batean, bazen hor bat, izkinan, eskean. Ume bat geratu zaie, eskuan zituen goxoki guztiak hartu, eta poltsara bota dizkio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote gazte bat zarete, guraso izan berriak. Zuen ume txikiarekin ezinean zabiltzate: ez dizue bularra nahi bezala hartzen, lo ere maiz baina gutxi egiten dizue, eta aldiro negar batean dabilkizue; ez dakizue umea nola lokartu eta nola isilik mantendu. Ea honek laguntzen dizuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Eskola mailako futbol entrenatzailea zara. Negarrez ari den zortzi urteko umetxo bati botak eranzten laguntzen ari zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Medikua zara, Maialen. Minbizia duten ume bi ikusten dituzu ospitaleko korridoreetan gurpil-aulkiekin lasterketak egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-04-01 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek elkarren berri badakizue ondo eta tortura ezazue pixka bat elkar, bertsotan noski, neurritik pasatu gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenen etxean mobil bat utzi du Olentzerok, alboan idatzi batekin: "Maite zaitut, deitu eta jakingo duzu nor naizen". Deitu du eta Jonek erantzun dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-17 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek elkar asko ezagutzen omen duzue. Beraz, tenta ezazue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendi edo harkaitz handi baten alde banatan zaudete. Elkar topatu nahian, zuen arma, zuen irudimen, alde banatatik hasi zarete zulatzen; elkar entzuten duzue, baina ez duzue elkar ikusten. Zu, Maialen, Euskal Herria zara, eta zu, Amets, independentzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehengo batean omenaldia egin zitzaion Santi Brouardi, duela urte batzuk "bateren batek" hil zuen gizona. Hantxe elkartu zarete Unai, Edurne Brouard, Santiren alaba, eta Maialen, Kristina Sagarzazu, ETAk hildako Montxo Doral ertzainaren alarguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Astebete da ia Xabier Lete joan zitzaigula. Berak idatzitako zenbait abestiren hasiera emango dizuegu gai gisa, bertso bana kantatzeko.
Lehenengoa Maialenentzat: "Amaren bularra, haurraren janari / haurraren negarra beti hunkigarri".
Bigarrena Unairentzat: Langile baten semea naiz / aita bezala langile".
Amets, zuretzat: "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea".
Eta Andoni, zuretzat: "Aurrean papera ta / atzean papera / periodikoa leituz / ilustratzen gera".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa