Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Narbaiza, Juan Mari" Urtea: 2020Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1462
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko ertaina (hg) / Bi puntuko ertaina (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Uxue, Lesbos uhartean Moria errefuxiatuen kanpalekuan bizi den neska bat zaitugu eta zu, Ane, zure borondatez laguntzera joan den mediku gaztea. Hiru mila pertsonarentzako lekua duen lurrean hamahiru mila errefuxiatu bizi dira eta ezin da inor kanpamendutik atera. Ez daukate osasun zerbitzurik, garbiketa arazo larriak... Ane, atzo Uxue gaztea etorri zitzaizun antsietateak jota bere onetik aterata ezin duela gehiago esanez. Gaur gauean sutea piztu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Irati Majuelo
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Onintza, duela 60 urte baserrira ezkondu zinen. Bizitza osoan zure senarraren gurasoak ez bazen, zure senarraren osaba, zure senar defuntua, gero zuen seme-alabak, zaintzen aritu izan zara. Gainera, baratza landu eta ganadua gobernatzen. Gaur zure seme-alabek zaintzarako eta konpainiarako ondoan jarri dizuten neska gazteari halaxe esan diozu: “Irati, badakizu zer? Nire etxekoek uste dutena baino askoz hobeto nago, baina nazkatu naiz beste denak zaintzen
eta trukean muturrak ikusten. Nahiago ohean irratia entzuten besteen purrustadak aguantatzen baino. Zuk ez esan inori, baina gaur bazkaltzera kanpora joango gara. Ireki armarioa eta aspaldi jantzi ez dudan soineko urdina hurbilduko didazu mesedez?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-19 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, eskulturagilea haiz. Eskultura berezi batzuk egin ditun mendian, natura erdian. Xabat abeltzainaren abereak ibiltzen direneko inguruetan jarri ditun eskulturak. Kontua dun, Xabaten abereek hazka egiteko erabili dituztela hire eskulturak eta bat baino gehiago erorita eta apurtuta agertu direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru hitzetan hauxe duzue gaia: ahoa, begiak eta belarriak Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao Txikik ongietorria eman digu gaur, eta zuek orain duzue berarekin hitz egiteko unea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabonak egun zailak izaten dira familia askorentzat. Eserleku hutsek eragiten duten samina eta hutsunea areagotu egiten da ospakizun garaiotan eta familian elkartzeko aitzakia diren egunotan. Preso daudelako izan daiteke, baina baita hilda daudelako ere. Eta zuk ere badakizu zerbait horri buruz. Edo zerbait baino gehiago segur aski. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Aramaio Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Ane Zuazubiskar
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hirurok koinatuak zarete. Eta gaur lehenengo aldiz Aramaiora etorri zarete, bainuetxera, eta hortxe zaudete baineraren aurrean. Andoni, bainujantzi estu-estu batekin, slip horietako bat; Oihana, zu, neoprenoarekin etorri zara, eta zu, Ane biluzik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Aramaio Lagun-artekoa Zabola [Bertsoa] / Ane Labaka, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-19 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur eguneko presakako bizimodu honetan, alde batetik bestera korrika gabiltzan honetan askotan nekatuta egon ohi gara. Zuek, kontaiguzue, oharkabean zein lekutan edo non hartu duzuen lo noizbait? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Genero gatazka bertsolaritzara ekarrita
[Prentsa]2020-01-30. Diario de Noticias de Gipuzkoa [Egunkaria] Fitxa ikusi
'Puntu puntuan' irabazle Bergarako bertsolari txapelketa herrikoian
[Prentsa]2020-01-03. Goiena [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Tiobad hil dute Veracruzen frackingari eta aginte ustelei aurre egiten zien koblakaria
[Prentsa]2020-02-02. Argia [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Urtarrilaren 31n hasiko da Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa
[Prentsa]2020-01-25. Berria [Egunkaria] Fitxa ikusi
