Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Data: "1989-09-24T00:00:00Z" Urtea: 1994Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 941
1994-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru bertso botatzeko gai hau jarri zion aurrerago U.Agirreri: Gauean festa eginda eguerdiko hamaiketan iritsi zara etxera eta atea ireki orduko amaren aurpegiarekin egin duzu topo. Honela esan dizu: " gaur ere ardoz lepo eginda zaude, seme! ". Agirreren bertsoen ondoren honela galdetu zion gaijartzaileak Irazuri: Amak zer dio erantzuna entzutean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-10-12 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaurko egunkarietako berria da, Zapatistek esan dute Mejikon gauzak aldatu ez direnez tregua hautsi eta berriro armak hartuko dituztela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-27 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hara hemen bi gazte. Mendizabal neska eta Sarasua mutila. Beste asko bezala oporretan maitemindu egin dira. Neskak, Mendizabalek, erlazio hori oso serio hartu du. Sarasuak, berriz, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-19 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ezer baino lehen zorionak! Titulu bat falta zuen Agirrek, aitonarena, eta eskuratu berria du. Zure bilobatxo jaio berri horri kanta iezaizkiozu pare bat edo hiru bertso. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen daude Bizkaiko eta Gipuzkoako txapeldunak. Txapelketaren ondoren izan dira esamesak, era guztietakoak. Eta probintzietako txapeldunek zer diote? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan, hilaren 9an, 100 urte bete ditu Manuel Lekuonak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zarautzen bizi diren ilustreen zerrenda begiratzen hasi naiz eta konturatu naiz gehienak kanpotarrak direla. Eta jakin dudanez Zarauzko udala seme kuttun nor izendatuko hiru hauen artean zalantzan omen dabil, eta horretarako jakin nahi luke zeinek egin duen gehiago Zarautzen alde. Hauetako nork famatu duen gehien Zarautz kanpo aldean: Argiñanok (Peñagarikano), Toshack-ek (J.Enbeita) edo Joseba Arregik (Sorozabal). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-19 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Aritz Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita 17 urtetan etorri duk Zestoara. Gaur hik, semeak, zer mezu ekarri duk Zestoara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Amaia Telletxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Sebastian irakaslea zara, eta Amaia zure ikaslea. Maitemindu egin zarete elkarrekin. Nolakoa izan da zuen esperientzia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, haurdun zauden emakume bat zara. Sendagilearengana joan zara eta honek umea galduko duzula esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eta komunikabideekin jarraituko dugu. Aste honetan izan dugu Egunkariaren 1000. alea irakurtzeko aukera. Horren berri jakin ez duenik ere izango da eta kanta iezaiezue haiei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-11 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Amaia Telletxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Amaia Txabeli izango zaitugu, Julio Iglesiasen alaba, eta Iratxe berriz Chiapasetik etorritako neska motza. Emakumearen egunaren inguruan topo egin duzue eta elkarri zuen arazoak kontatzen hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-11 Gernika-Lumo Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gonzalo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zein da zure gorputzeko atalik politena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-04-10 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Jokin herri bateko alkatea zara eta zu, Jon, semea. Intsumiso egin zara eta une honetan kartzelara sartzera zoaz bi urterako. Zure aita alkateak esaten dizu txorakeria horiek uzteko eta soldadu joateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-04-16 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Iratxe Ibarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amodio gau baten atarian zaudete. Zuen sentimentu, poz, kezka eta bildurrak jakin nahi ditugu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-06-18 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkano baserriko nagusia da, Lizaso Lazkanoren andrea, eta Agirre ijitua. Lazkanok astoa saldu dio, Agirre, ijituari. Hurrengo ferian ijituak asto bera saldu dio Lazkanori. Etxera etorri eta erakusten hasi da bera akordatu gabe eta Lizaso, andreak ezagutu du lehengo astoa dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-02 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mungitar ospetsu bat aipatu gura geunke eta beran esan bati bertsoak bota. Esteban Urkiaga "Lauaxeta". Beste abertzale batzu bezala afusilatua izana. Mendigoizaleen olerkiaren azkenak honela zioen: "Dana emon biar jako maite dan askatasunari". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-08 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Garai batean oso lagunak izan zineten, eskolako garaian. Baina biziak oso aldatu du zuen bidea. Hi Sebastian oso gizon aberatsa haiz. Hi Bittor eskalea haiz. Gaur hik Merzedesa aparkatzen duan lekuan Bittor aurkitu duk lo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Azpillaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirreri kalte egin zion atzo gaueko jatetxeko afariak. Eritetxean pasa duzu gaua eta goizean Jon etorri zaizu, jatetxeko nagusia, bisita egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa