Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Data: "1989-09-24T00:00:00Z" Urtea: 1994Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 941
1994-02-25 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Peru Aranburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka azken puntua-emanda Jarritako gaia: Bukaera: Normala denez horren ondoren / erabat haserretu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, ijito zaharra haiz hi, eta Igor, ijito gaztea. Biok familiakoak. Erreka ondoan hala-moduzko txabola bat zeneukaten eta hantxe nola-hala bizi zineten. Oraintxe etorri dira autoritateak edo, bere eskabadora eta guzti kanpora bidaltzeko. Ijito zaharrak makina bat aldiz bizi izandako kontua eta ijito gazteak lehenengo aldiz, eta kezkatuta negarrez hago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-01-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bergaran AEK berriro martxan jartzeko ahaleginetan talde bat aritu da. Talde horretan bazen mutil bat beste zenbait lanetan ere sartu zena. "Bizkai" deitzen diote. Preso dago orain. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-05-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-06-19 Errigoiti Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Manolo Arozena, Aritz Lopategi, Juan Mari Lopez
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-08-20 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Jexus Arzallus, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarasua, zu Goiazko Agerre baserria zaitugu, Jexux Arzallusen jaiotetxea. Hainbat denboran elkar ikusi gabe egon, eta zuen arteko lehenengo elkarrizketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-10-30 Zornotza Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Mikel Urdangarin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bota behar duten baso bateko bi zuhaitz zarete. Mikel Urdangarin botatzeko markatuta dago, eta Ireneo ez. Motosierra hotsa gero eta hurrago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-12-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi hemen egotea nahiko erantzuna baduk. Barkatuko didak traizioz egindako galdera... Akordatuko haiz udaberri aldera esan hidakela udazkenean erabakiko huela bertsotan segitu edo ez segitu. Erabaki al duk? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-12-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Murua, zu ikaslea izango zara, eskolatik maisuak bidalitako zigor batekin etorri zarena: bostehun aldiz kopiatzeko "ez dut sekula gehiago erdaraz hitzegingo". Zigorra egiten ari zarela aitak ikusi zaitu, Gorrotxategik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-06 Donostia Plaza librea [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Joxe Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Madrilgo Gobernuak krisiari buelta emateko 70 urte arte lanean jarraitu beharko dela proposatu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-27 Irurita Jaialdia [Bertsoa] / Manolo Arozena, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Osaba-ilobak zarete zuek, Mañu osaba eta Manolo iloba. Azken hamar urteotan osaba zaintzen egon zara zu, Manolo, aberatsa zelakoan. Gaur jakin duzu zentimorik ere ez duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-12-11 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola ikusi duzue batak bestea Bizkaiko Bertsolari Txapelketan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-06-11 Errezil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek biak elkarren inbiritan bizi omen dira eta momentu batez gustora egoteko aukera emango diet. Hi Andoni momentu honetan Peña izango haiz eta hi Peña, momentu honetan Egaña. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-04-22 Lasarte-Oria Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo ETB-ko "Debaldeko Festa" programan bertsolari laukoteari eginiko zentsura dela medio, zer duzue esateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-10-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi guraso zarete. Telleriak bere haurra eskolatik aparte, hainbat ekintzetara bidaltzen du: solfeora, bertso-eskolara, balletera... Mendizabalek aldiz, inora ez du bidaltzen. Nolako elkarrizketa izan duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-02 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen itsasoan igeri zabiltzala ia ito zara, baina ez zaizu inor ere etorri laguntzera eta azkenean justu-justu atera zara zure kabuz. Zure kexa adierazteko sokorrista lanetan zebilen Ibairengana jo duzu, eta prismatiko eta guzti topatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-10 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Telebistan aurtengo urterako programazioan bi mutiko hauek prestatutako umorezko programa bat omen dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-10 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni Egaña azti ospetsua da. Unai, etorkizunaz kezkaturik dagoen euskal alderdi bateko politikoa. Hauteskundeak gertu direnez, Unai hurbildu zaio bere alderdia nola den jakiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-13 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, gaur goizean eguraldi ederra ikusirik paseoa ematea pentsatu duzu. Dutxa hartu, kalera irten eta degustazio batetara sartu zara. Kafesne eta "kurasana"z egunkaria irakurtzen gozo-gozo zaudela, Unai etorri zaizu albora, gaupasa eginda eta zerbeza esku batean, zigarroa bestean, zapatilak beztuta eta isildu ere egin gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-13 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Krisia ez da denontzat berdina. Zu, Murua, inoiz ez zara joan operara garestiegia delako, eta halan ta guzti orain gutxi erre den Barcelonako Lizeoa zure diruaz ere konponduko dute. Zuk, Sarasua, aurreztutako diru guztia UGTko kooperatiba baten sartu zenuen etxe bat erosteko asmoz. Orain ez diru eta ez etxe. Eta zu, Sorozabal, jubilatua zaitugu 40.000 pezetako pentsioaz, eta gainera datorren urtean gutxitu egingo dute. Nola sentitzen zarete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa