Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Elkarrizketatua: "Lizaso, Sebastian" Pertsona: Agirre Goia, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1152
2021-04-16 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Ainhoa Agirreazaldegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inaxiok, gaztaroan, hainbat urtetan, Akelarre musika taldearen oholtza gainera igo eta makina aldiz abestu du. Berriro, beste behin ere, herriko jaietan oholtza gainean igota dago. Zuek, Ainhoa eta Unai, Akelarre taldeko musikariak izanik, zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-14 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adunarrak zarete biak; Unai tabernako jabea eta Andoni apaiza. Pandemia egoera dela eta, elizako estalpean hainbat mahai jarri ditu tabernariak. Apaiza etorri zaio tabernariari kargu hartzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-04-17 Online Jaialdia (Etxetik-etxera) [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete eta zuen sexu unean musika izango zenutela lagun erabaki zenuten. Eta musikaren arabera izaten zen larru jotze hori. Gaur da lehen aldia musikarik gabe ari zaretela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-03 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena Lizaso, Alaia Martin, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Unai, adinean aurrera zoaz, 50 urte betetzeko ez zaizu asko falta. Beti izan zara idealista bat, mundua aldatzeko prest dagoena. Zure azken proiektua bigarren eskuko gauzak salerosteko denda bat irekitzea izan da. Atzeko bostak lagunak dituzu, Unai, eta lagunak direlako, edo errukituta, edo… dendara etorri zaizkizu zerbait erostera. Bakoitzak esango du zeren bila etorri den, eta ea Unaik dendan baduen bakoitzak erosi nahi duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Merkataritza zentroan zaudete erosketa egiten. Lehen saskia goraino betetzen zenuten. Gustatzen zitzaizuen guztia hartzen zenuten. Egun prezioei begira ibiltzen zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ai, zuen harremana! Ezinezkoa da zuen maitasun harremana. Labana eta koilara zarete. Beti zaudete elkarren ondoan. Ondoan, baina...ondoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-04-26 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Aspalditik elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Bakoitzak bere gauzak ekarri zituen etxera. Familia handitzen doa, eta gero eta espazio gutxiago dago. Zerbait bota beharra dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-18 Hondarribia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorren semea, Jon, ederki ari da bertsotan. Edo hobeki esan, ari zen. Izan ere, duela lauzpabost hilabete Unai Agirre irakaslearekin hasi zen eta geroztik hain ongi ez dabilela iruditzen zaio Aitorri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-11 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Oina: Arren Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-12-03 Ordizia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Bi boxealari zarete. Ring-ean elkar joka baina lurrera erori dena arbitroa da. Nork bota du? Unai hasi eta sei bertso osatu arte segi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea eta Unai Baionako karriketan saltoki txiki bana duzue. Nerea, Unaik erran dizu salmentek bere horretan segituz gero, bere saltokia itxiko duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai eta Julio lagunak zarete. Unai, Julio psikologia ikasten hasi da aurten. Azkenaldian uneoro ibiltzen da zure jarrera guztiak aztertzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-26 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Joxe Munduate
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unaik hala nahita, kanpinera joan zarete oporretara. Ekaitzak zuen kanpin-denda eraman du, eta kanpineko komunean zaudete busti-busti eginda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-18 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Telefonoa jo eta jo ari da, baina ez duzu hartu nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Bixente Gorostidi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Gorostidi, klausurako monja gaztea zara, monasterioan bizi dena eta, Unai Agirre estresak jota lasaitasun bila hilabete pasatzera monasteriora datorren mutil gaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-11 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek aiton-amonak zarete, Igor aitona eta Unai amona. Eman dezagun astelehen goiza dela eta txukun-txukun jantzita Tolosako ferira joan da aitona, bazkaltzera itzuliko dela esanez. Goizeko ordu bietan dator etxera, taxian eta bastoia galduta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-03-11 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi dantzari zarete. Unaik aurresku lehiaketetan eta festetan baino ez du dantzatzen; Ikerrek Foru Aldundiaren ekitaldi ofizialetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-28 Itsasu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Elkarrekin bizitzen jarri zinetenean bakoitzak bere etxetik gauza mordo bat ekarri zenuten, bion pisu berrira. Familia hazten doa, lekua gutxitzen, eta garbiketa egin behar duzue. Ezkondu aurreko zuen pitxiak eta beste zenbait gauza bota egin beharko dituzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa