Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Bilbao Bizkaia Kutxa (BBK)" Entitatea: "Bizkaiko Ikastolen Elkartea" Mota: "aldizkakoa" Pertsona: "Iturraspe, Xabier" Lekua: Zizurkil Mota: Bat-bateko bertsoaldiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 37
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek eta Jexux Marik marka bat dute: telebista saio bat bertan behera uztea. 1994an, Debaldeko festa programara joan ziren Igor Elortzarekin eta Unai Iturriagarekin batera. Nonbait kritika gordin samarrak egin zituzten, orduko Zuzendaritzak saioa eten eta kendu egin baitzuen. Orain aldaketa etorri da, ordea, eta berriro jarri dute Debaldeko festa saioa, eta berriro ere gonbidatu zaituztete. Zuk, Jexux Mari, aurreko aldian bezala, libre jardutea erabaki duzu; nahi duzuna esango duzu. Maialenek, ordea, bere bertsoak telebistako agintariek entzun nahiko luketenera moldatuko ditu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Guk bakarren baten ametsa bete nahiko genuke gaur. Badakigu Amaiaren ametsa dela Joxeren magalean bertsotan egitea. Joxe, jar zaitez aulki horretan eserita, eta egin ezazue saiotxo bat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otañoren bertsorik ospetsuenetakoak aita-semeak izenekoak dira; "Lagundurikan danoi / gugatik hil zanak" hasten da eta honelaxe amaitzen da sorta: "Iritsi da ordua / joan bihar dezuna / badakizuna aita-amak / hemen dauzkazuna / ez dezula ahaztu / gaur neri entzuna / hitz baterako hau da / eskatzen zaizuna: / izan zaitez nonahi ta / beti euskalduna". Jon eta Amaia, gurasoak zarete, eta zuen semea edo alaba agurtu behar duzue honako hiru kasu desberdinetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte dexente daramazue elkarrekin, baina Egaña senarrak gaur emaztea desberdin ikusi du: kontent, alai, itxura aldatuta... Senarrak, ordea, bere erruz dela uste du eta galdezka hastea pentsatu du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Joxe, bakarrik bizi zaren adineko bat zara. Katu bat da zure konpainiarik onena Amets, eta egunero bezala paseatzera irten zara katuarekin, baina hara non, katua arbola batera igo zaizu. Zu, errukituta, katua jaitsi ezin eta katua jaisteko asmoz, zuhaitzera igotzen hasi zara; konturatzerako, ordea, zu zara zuhaitz gainean jaisteko beldurrez dagoena, eta katua behean, zuri barrez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-09-06 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun, zuek biok, bi alargun zaretela. Badira bost urte zuen senarrak hil zirela, baina bion jarreran badago alderik: zu, Iñaki, urtean behin soilik joaten zara kanposantura bisitan, plastikozko loreak eskuetan dituzula; zuk, Jon, aldiz, astero-astero lore berriak jartzen dizkiozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-08-17 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Jarritako gaia: Batzuk jaiotzen dira hiltzeko, bizi gabe. Ta beste batzuk jaiotzen dira bizitzeko, hil gabe. (Pello Mari Otaño) Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakigu berriki nobela bat irakurri duzula. Bertan bi bikoteren historia kontatzen da. Nola bukatzen da? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Harreman gehiegi ez badezue ere, ezagutzen duzue elkar eta hirurok balneario batean topo egin duzue. Bakoitza bere gelara joan danean pentsamenduan han zaudete: "Koño! Ze ote zebilen hura?" Zer pentsatzen zeundeten lagunetaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-21 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakigu Iñaki Murua oso moko finekoa dela. Kontaiguk ea zer dakiken usaiei buruz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru bertso botatzeko gai hau jarri zion aurrerago U.Agirreri: Gauean festa eginda eguerdiko hamaiketan iritsi zara etxera eta atea ireki orduko amaren aurpegiarekin egin duzu topo. Honela esan dizu: " gaur ere ardoz lepo eginda zaude, seme! ". Agirreren bertsoen ondoren honela galdetu zion gaijartzaileak Irazuri: Amak zer dio erantzuna entzutean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zoritxarrez, gai hau asmatzen ez dugu lan handirik egin behar izan, erabat erreala baita. Gaur, egun honetan, abuztuaren 16a baita jada, betetzen dira 75 urte tropa frankistak Zizurkilen sartu zirela. Arkaitz, errepublikaren aldeko lanean aritu izan zara. Etxetik ikusi dituzu tropak plazan sartzen. Hankek dardara egiten dizute.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia, bada hilabete Ametsekin irteten hasi zinela. Ametsen etxera joaten zarenean, zein mutil txukuna den harrituta gelditzen zara. Gaur, ustekabean, joan zara bisita egitera, eta bere ama topatu duzu mopa hartuta. Astean hirutan garbitzera joaten zaiola esan dizu. Amets egongelan aurkitu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten bete dira 30 urte herriko seme Joxe Arregi torturatu eta hil zutela. Gauza jakina eta egiaztatuta dagoen kontua da tortura prozesu horretan 73 poliziak parte hartu zutela, baina kondenatuak, nolabait kondena esateagatik, bi bakarrik izan ziren. Baina kondena ere presioari prezioa jartzeko besterik ez zen izan, gerora poliziak goi mailako izatera iritsi zirelako. Horrelako albisteak entzuten dituzuenean, zer mugitzen zaizue barruan, edo zer etortzen zaizue burura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, hondakinak atez ate biltzen diren herri batean bizi zara. Andoni, berriz, atez ateko bilketa dela-eta sekulako zalaparta sortu den beste batean. Gaiaz hizketan hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Adineko bi emakume zarete, bilobei begira. Maialen eserita zegoen bankuan eseri zara zu ere, Amaia. Hizketan hasi zarete, familiaz, seme-alabez, eta pasadan zera kontatu dizu, Amaia, Maialenek: bere seme gazteena behar zuena hilda jaio zela esan ziotela duela 40 urte. Zuri ere gauza bera esan zizutela gogoratu zara, Amaia.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-09 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 30 urte bete berri dira aurtengo uztailaren 3an Lazkao Txikik ispilu bati askoren gogoan dauden bertsoak kantatu zituenetik. Zuetako batzuk, eta seguru adin batetik aurrerakoek behintzat, gogoan izango dituzue. 30 urte geroago, Amets, zer esango diozu ispiluari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa