Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Entitatea: "Donostiako ikastetxeak" Pertsona: Lujanbio, MaialenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4392
2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten bete dira 30 urte herriko seme Joxe Arregi torturatu eta hil zutela. Gauza jakina eta egiaztatuta dagoen kontua da tortura prozesu horretan 73 poliziak parte hartu zutela, baina kondenatuak, nolabait kondena esateagatik, bi bakarrik izan ziren. Baina kondena ere presioari prezioa jartzeko besterik ez zen izan, gerora poliziak goi mailako izatera iritsi zirelako. Horrelako albisteak entzuten dituzuenean, zer mugitzen zaizue barruan, edo zer etortzen zaizue burura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-02-19 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Manuel Sein "Xanpun"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso eta Lujanbio senar-emazteak zarete eta Xanpun Lujanbioren ama. Zera erran dio gaur amaginarrebak Lizasori: "nere alabak bertze gizonik merezi zian". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-06-27 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bestela ondo konpontzen den bikotea zarete baina Athleticek galtzen duenean insoportable, erre-erre eginda jartzen da Peña. Gaur igande iluntzea da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok lagun minak izandakoak zarete. Ia urtebete daramazue elkar ikusi gabe eta gaur ostegunez Anoetako Bakearen Usoan egin duzue topo. Aldaia askatzeko eskatzen duen taldean dago Andoni eta hor ikusi du aurrez aurre Maialen, Euskal Herria askatu dioen pankartaren atzean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kartzela bateko hormaren bi aldeak zarete. Zu, Maialen, barrura begira dagoena. Zu, Sustrai, kanpora begira dagoena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-07-10 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Ainhoa Munitxa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer sentitzen du neska batek mikrofono aurrean bertsotan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-07 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Sebastian, Oriora Kortaren ordez etorri den entrenatzaile berria haiz, eta hire iritziz ergometroa duk hamalauko titularra erabaki behar duena. Proba egin eta hamalau onenen artean neska bat sartu duk, Maialen. Ez daukak batere garbi zer egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hauek gazteak dira, eta gazteen iritzia jakin behar dugu. Bakoitzari zazpi puntuko bertso bat edo handik gorakoa kantatzeko eskatuko diogu. Egun hauetan jakin dugu Eusko Jaurlaritzako ikerketa baten berri. Bertan, euskal gazteriaren oso argazki baikorra agertzen da: % 93 pozik edo nahikoa pozik omen daude bere bizimoduarekin. Zuek zer deritzozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-18 Aramaio Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Xabier herriko alkatea zara eta zu Maialen herriko gaztea. Pub edo tabernak ixteko ordutegia aldatu egin da eta egoera horrek aurrez aurre jarri zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Maialen, nahiz eta karrera bukatu, ezin duzu lanik aurkitu. Hori dela eta, itsasoan lanean hastea erabaki duzu, atunetan hain zuzen ere. Itsasontzian sartu eta arrantzale zahar honekin hizketaldi bat egitea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mende luzetan izan da kaiola hau emakumeen eredu. Aintzina emakumeek arimarik ba ote zuten eztabaidagai zen jakintzaren guneetan. Sebastian, har ezazu kaiola. Kaiolatik kanpo zaude orain, Maialen. Kontuak kitatu nahi? Nola sentitzen zara, Sebastian, kaiola barruan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-06 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen Pangeako proiektuakin-edo munduan zehar bidaiatzen ari da Aita Santuan pausuan, eta hunezkeo munduko txoko guztiak ezagutzen ditu. Lazkanok, berriz, urteetan barrena oso bizimodu eta garai ezberdinak bizi izandu ditu. Esaera zaharrak dio umea beti ume izaten dala baino, Maialen, zer da ume izatea hemen edo munduko beste bazterretan? Eta Lazkano, zer zan ume izatea garai batean, eta gaur egungo umeek ze diferentzia daukate? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-10-11 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek, hiru urteko neskatoak, pititorik zergatik ez duen galdetu dio amari eskolatik bueltan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-03 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iratxe hiru urteko ume bat da eta udara osoa pasa du ikastolara joan nahi duela esanez. Gaur iritsi da joateko ordua eta negarrez hasi da. Maialen, bere ama, kontsolatzen saiatzen da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Eskola mailako futbol entrenatzailea zara. Negarrez ari den zortzi urteko umetxo bati botak eranzten laguntzen ari zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Medikua zara, Maialen. Minbizia duten ume bi ikusten dituzu ospitaleko korridoreetan gurpil-aulkiekin lasterketak egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-04-01 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek elkarren berri badakizue ondo eta tortura ezazue pixka bat elkar, bertsotan noski, neurritik pasatu gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenen etxean mobil bat utzi du Olentzerok, alboan idatzi batekin: "Maite zaitut, deitu eta jakingo duzu nor naizen". Deitu du eta Jonek erantzun dio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-17 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek elkar asko ezagutzen omen duzue. Beraz, tenta ezazue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendi edo harkaitz handi baten alde banatan zaudete. Elkar topatu nahian, zuen arma, zuen irudimen, alde banatatik hasi zarete zulatzen; elkar entzuten duzue, baina ez duzue elkar ikusten. Zu, Maialen, Euskal Herria zara, eta zu, Amets, independentzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa