Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Euskarri-mota: "U-matic" Pertsona: Silveira, XabierBilaketa zehaztu
Emaitzak: 704
2009-08-02 Forua Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez da lehen aldia Foruan jaialdi hau egiten dena, baina bai lehen aldietako bat, eta denok izan ditugu lehen aldiak, gauza askotakoak. Oroitzen duzuen lehen aldi hori kantatu behar duzue lehen bertsoan, eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue ahaztu nahiko zenuketen lehen aldi hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-12 Lezama Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier, garai berriak datoz bertsolaritzan. Bertsolarien janzkera aldatu nahi dute, besteak beste. Zu eta Fredi Paia bezalako bertsolariak jaka amerikarra jantzita irteten zineten oholtzara. Hori dela eta, bertsolarien diseinatzaile izendatu zaitu Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-27 Ibarra Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek elkarrekin hilabete asko pasatu dituzue Txapelketa Nagusia prestatzen. Txapelketa bukatu da, denok ikusi dugu zein polita izan den, zenbat jende elkartu den eta abar, baina zuek ez duzue espero zenuten emaitza lortu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Euskarak Nafarroan / oztopo gehiegi
2. puntua: Agintariak aurka / herritarrak alde
3. puntua: Nork irabaziko du / gure sokatira?
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Demagun, hirurok oso izaera markatu duzuela. Igor izango da sumindua, ernegatua. Xabier gibel-handia, pasota, eta Beñat politikoki polita, politikoki zuzena.
Hiru egoera emango dizkizuet, eta bakoitzak erantzun nola erreakzionatuko zenuketen egoera bakoitzean.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Xabier, bainu gelako pisua zara. Iratxe, egunero jartzen zen zure gainean. Badira ordea bi hilabete begiratu ere egin ez dizula. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kristorenak eta bi pasatuta, patera zahar batean iritsi zinen amesten zenuen lurraldera. Ailegatu eta segituan atxilotu zintuzten. Orain, hegazkin dotore batean sartu eta berriz ere zure lurraldera eramanen zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor semea eta Xabier aita zarete. Teorian biok ados zaudete gauzak hitz eginez eta elkarrizketaren bidez konpontzen direla. Kontua da hilabete badaramazuela elkarrekin mintzatu gabe, zuk Aitor, porrua erretzen duzula Xabierrek jakin duenetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Bizitzarekiko oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk Xabier, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Ametsek uste du zoriona ere badagoela. Hiruna bertso hamarreko txikian Xabier hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lantegi handi bateko nagusia zara Unai eta lantegirako kontratatu berri duzun sendagilea Xabier. Langileen osasun egoera gertutik zaintzea da sendagilearen ardura. Kontua da Xabier lanean hasi zenetik, geroz eta langile gehiago dagoela bajan. Hiruna bertso zortziko handian Unai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure bikotekideak, gaur, zugana hurbildu, belauniko jarri, eskutik heldu eta berarekin ezkontzeko eskatu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-03-13 Lakuntza Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Txapeldunaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-03 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Silveira aita eta Maialen hamar urteko alaba. Aita eta ama bereizita zaudete, eta Maialen oso gustura bizi da Silveira aitarekin. Hala ere, epaileak kustodia amari eman dio. Maleta egin eta agur esateko garaia heldu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Diote gizartearen ehuneko hamarra tabakoaren ondorioz hiltzen dela. Beraz ehuneko laurogeita hamarra ez da tabakoaren eraginez hiltzen. Beraz zergatik hiltzen da jendea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-04-01 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-03-23 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Nafarroako txapeldunaren agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-05-23 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Maialenek beste lau hauei bere gaitasun bat demostratzeko aukera izango du. Maialenek besteei heldu eskutik eta besteek zer pentsatzen duten badaki. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Japonia aldean gazte batzuk elkartu eta kotxe batean suizidatu omen ziren. Internetetik adostu zuten hori dena. Gaur, Andoni, Interneten sartu da, eta Silveiraren gonbidapena jaso du bere buruaz beste egiteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-28 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Txapeldunaren agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
