Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Lujanbio, Maialen Lekua: "Azpeitia"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 4469
1999-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan pentsatzen dugu besteek guregatik esaten dutenari ez zaiola kaso egin behar eta guk gure bidean segi behar dugula. Baina aspaldi honetan zuek biok oso harrituta eta kezkatuta zabiltzate zuengatik egiten diren komentarioak direla eta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-05-09 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaitz Sarasola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Maialen, printzesa izango zara. Kaletik bueltatxo bat egin eta etxera etorri zarenean, hor ikusi duzu Alaitz, zure neskamea, ispiluaren aurrean, zure trajerik dotoreena eta zure bitxiak jantzita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialenek egundoko parranda bota du. Goizeko seietan, hala ere, kotxean sartzeko intentziotan dabil. Baina ezin du atea ireki. Azkenean kotxearekin hasi da hizketan, Andoni kotxearekin, hain zuzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen akupuntorarengana joan zara zu, Xebastian, eta lehenbiziko sesioan hor hasi zaizu orratzak sartzen eta sartzen, azkenean oihu bat egin duzun arte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iduri du herri eta jende xumeek jasaiten dituztela naturaren ezbeharrak. Zu, Igor, Mexikoko herri ttiki bateko laborari indiar bat zara eta zu, Maialen, Miamiko herri aberats batekoa. Zein dira zuen gogoetak jakitean izugarrizko tifoia hurbiltzen ari dela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Itoizko urtegiaren saltsan zabiltzaten hiru gazte zarete: Maialen aurka dagoena, Unai urtegiaren alde dagoen nekazaria, eta Aitor kostata lana aurkitu baina orain lanik gabe geratu den langilea. Hiruron artean zerbait ea konpontzen duzuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-01-13 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier inkisidore nagusia; Maialen eta Jon sutan erretzera doazen "herejeak". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jubilatu zinenetik maiz joaten zara mendira bakarrik, nahiz zure seme-alabek, beste norbaitekin joatea hobe dela esan. Gaur, maldan gora zoazela, ondoezak jota lurrera erori zara. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zure ustez hagitz guraso aurrerakoiak eta jatorrak zenituen. Poz-pozik erran diezu neska beltzaran batez maitemindu zarela. Gurasoen aurpegiak erabat aldatu dira berri hori eman diezunean. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Amets, kartzelatik ateratzera zoazela, Maialen presozainak urteetan eman ez zizkizuten amodiozko gutunak eman dizkizu. Hiruna bertso, hamarreko handian, Amets hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Bizitzarekiko oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk Maialen, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Jexux Marik uste du zoriona ere badagoela. Hiruna bertso hamarreko txikian Maialen hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-semeak zarete. Aitor, Maialen zure ama, alarguna, zu eta zure emaztearen etxean bizi da. Zuen bizimodua ez baitu onartzen, zaharretxera joatea erabaki duela erran dizu. Hiruna bertso, zortziko handian, Aitor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zure lagun min bat hil zen joan den astean Himalayan. Gaur jaso duzu berak handik bidalitako postala. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ezindua zara. Zure gurpil-aulkia duzu derrigorrezko ibilgailu. Aulkiari erantsita duzun motxilatik kartera ostu dizute gaur. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Aturritik Ebrora herri bat badela Belodromoa izan liteke lekuko. Urte asko daramatzazu zuk nahi baino tristura gehiago ikusiz. Zure ondorengoentzat beste zerbait nahi zenuke. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza kartzelako-lana Jarritako gaia: Hitza: Eskua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Sustrai, hamasei urteko gaztea zara. Etxean ikusten dituzun diru arazoez ohartuta, zeu lanean hasteko proposamena egin diozu Maialen, gurasoari. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Sustrai hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek nortasun agiri edo identifikazio kartak zarete. Aitor, ENA edo Euskal Nortasun Agiria zara, eta Maialen, Espainiako nortasun agiria. Biok zaudete pertsona beraren karteran. Hiruna bertso, zortziko handian, Aitor hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
