Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Azpeitia" Pertsona: Peñagarikano, Anjel MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2599
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen azaldu dut zergatik gauden hemen bertsolariak, baina jendeak ez du seguruenik historia guztia jakingo. Hain zuzen ere, nondik datorren azken hamabi urteotan bertsolariak Zumaiara arraunera etortzeko ohitura, zer motibo dauden hor: gida-baimen bat dago tartean, Peña ere arraunlaria izana da Tolosan... Bertsolariak hemen ibili izan gara bai Erribera kalean zipriztinak ateratzen, bai errioan. Kontatu ezazue bertsotan gaur hona ekarri gaitun motiboaren historia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ikerrek ere lehengoa goresten duten mentalitate horietakoa du. Baserritarra da, eta berezko sasoi eder hori badu, eta pentsatu du bere indar hori arraunean probatzea. Entrenamendua baino ordu laurden lehenago, lege zaharrean, kriston xerra bokadiloa jaten ari da, hantxe, lokalean bertan, aldageletan. Oraingo fisioterapeuta modernoa, Peña, begiak zabal-zabalik, ezin sinetsita, begira dauka: "Hik zer uste duk dela arrauna, indarra bakarrik?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Etxahun Lekue, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Eltxoa izango zara Julio, bertso saio honetan atzeko hiruren odolak probatu dituzun eltxoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-24 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sei argazkitan programan atera zen Peña. Eta hara hemen beste argazki batzuk
Pantailan Peñagarikanoren argazki hauek azaltzen dira:
Jaunartze egunekoa
Ehiztari moduan, uso batzuekin
Perretxiku biltzaile, onddo handiekin
Athleticzale bufanda batekin
Galdera ikur bat
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Urteetan ibili haiz kafe makinak banatzen. Sei puntu jarriko ditiat.
Puntua: Denoi gustatzen zaigu / kafea hartzea
Puntua: Zein da kafe on batek / duen sekretua?
Puntua: Kafeak beti uzten du / punttu bat garratza
Puntua: Kafea azukrekin / edo eta gabe
Puntua: Kafe orduan sarri / ideia onena
Puntua: Erretiroa hartuta / zer moduz zabiltza?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Biok apustu egin duzue, Belodromo honetan pistari korrika hamar buelta nork lehenago eman. Galtza motxetan korrika zabiltzaten bitartean egin bertsotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Angel Mari, aste guztia ero bat bezala ibili zara sarrera bila, Txapelketa honetarako sarrera bila, eta ez duzu inon aurkitu. Eta Muruak ba omen du tako oso bat saltzeko. Auskalo zer preziotan... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zortzi urtez txahal eta esne ugari eman diozun behia, Angel Mari Peñagarikano, gaur goizean zure nagusiak, Euzkitzek ongi garbitu eta apaindurik feriara zaramatza. Bideko zuen elkarrizketa, behia hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Udaletxean hartu dituzuen azken erabakien berri emanez, bandoa jo behar duzu zeure herriko kaleetan zehar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Urte batzuk badituzu eta bakarrik bizi zara eta gaur konturatu zara oinetakoak lotzeko ere ez zarela gauza. Hiru bertso nahi duzun doinu eta neurrian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Peñagarikano futbolari zara bainan zure entrenatzaileak, Imanolek, joan den aspaldiko igandetan ez dizu jokatzeko aukerarik ematen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka azken puntua-emanda Jarritako gaia: Bukaera: Mixeria ta ezin bizia / langilearen jornala Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa