Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Basabürüa" Pertsona: Enbeita, OnintzaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1249
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Frediri Jon Lopategik oparitutako txirula ekartzeko eskatu diot. Zuk Lopategirena egingo duzu Fredi, eta ez dizuet gairik ipiniko. Honezkero ez badago dena esanda, oraintxe duzue aukera esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Irati Majuelo
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Onintza, duela 60 urte baserrira ezkondu zinen. Bizitza osoan zure senarraren gurasoak ez bazen, zure senarraren osaba, zure senar defuntua, gero zuen seme-alabak, zaintzen aritu izan zara. Gainera, baratza landu eta ganadua gobernatzen. Gaur zure seme-alabek zaintzarako eta konpainiarako ondoan jarri dizuten neska gazteari halaxe esan diozu: “Irati, badakizu zer? Nire etxekoek uste dutena baino askoz hobeto nago, baina nazkatu naiz beste denak zaintzen
eta trukean muturrak ikusten. Nahiago ohean irratia entzuten besteen purrustadak aguantatzen baino. Zuk ez esan inori, baina gaur bazkaltzera kanpora joango gara. Ireki armarioa eta aspaldi jantzi ez dudan soineko urdina hurbilduko didazu mesedez?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken hilabeteotan hego Euskal Herrian gehien ikusten den espainiar telebista kate baten ikusi duzu emakume bat berak jasandako tratu txarrak kontatzen: Rocio. Onintza, zu ere pertsonaia publikoa zaren aldetik jakingo duzu zer den norbere kulpak eta intimitateak zabaltzea. Garrantzitsua irizten zaizu kontaketa hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Ibai Amillategi, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Onintza Enbeita Ibai eta Onintza pisukideak zarie. Ibai, albistegia ikusten zagoziela Onintzak eskatu deutsu mesedez telebista amatatzeko Palestinako irudiak gogorrak egiten jakozalako.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Onintza, Bizkaiko Txapelketako ganbarako zaintzailea zara eta Aissa bertsolaria. Saioko beste bertsolari danek kantau dabe dagoeneko eta biok bakarrik geratu zarie ganbaran. Onintza, Aissak esan deutsu ez dauala kantetan urtengo.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea institutuko irakaslea zara eta Onintza bertako ikaslea. Institutuan ez dago Euskal Herriko maparik, baina azken asteetan Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako mapen ganetik Euskal Herriko mapa agertu da marraztuta. Nerea, Onintza harrapau dozu gela bateko mapa marrazten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Puntu-erantzunak:
1- Zer izan gura zendun / nagusiagotan?
2- Umetako ametsak / orain ikusita…
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Gero eta gehiagotan egiten dozu. Inork ikusi barik egiten ahalegintzen zara Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza eta Nerea, bikotea zarie eta ez dozue guraso izan gura. Irratian entzun barri dozue harrera familiak behar dirala. Onintza, Nereak izena emotea proposatu deutsu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabat eta Onintza kuadrilla berekoak zarie. Xabat, Onintzak urtero loteria dezimo bi erosi izan dauz erdibana jokatzeko. Aurten, Onintza dezimoakaz etorri zanean, estatuari dirua emotea dala eta ez zendun dirurik jokatu gura izan. Tokatu egin da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntuak:
1- Korrika Harro Herri / auzotik auzora
2- Eroan ete dozu / inoz lekukoa?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aissa, adineko pertsona zara eta egoitza batean bizi zara. Gaur Onintza gaztea etorri da egoitzara, ikasketak amaituta praktikak hasiko dauz berton. Poz pozik hasi dau eguna Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza, zure lagun onenak maite zaituala esan deutsu, baina ez bakarrik lagun moduan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan hitz egin dugu oholtza gainean, ahots bat, jarrera bat, egoteko modu bat eta gorputz bat ere bagarela. Zuek nola uste duzue entzuten eta ikusten zaituztetela entzuleek? Zer da jasotzen duena, zer da ikusten duena? Eta zein uste egiaztatu eta zein iritzi gezurtatu nahi dituzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-22 Online Berezia (Orozkorako) [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka oinak-emanda Jarritako gaia: Oinak eman ahala bertsoa osatu behar izan zuen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa