Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: 2020 Lekua: "Biarritz-Angelu-Baiona"Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 1462
2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen amona eta Julio biloba zarete. Lizartzan udaleko zinegotzia ere bazara Julio eta gaur amonaren etxera joan zara larunbatero bezala bazkaltzera. “Kaixo, amona! Zer dago bazkaltzeko?”. Eta amonak: “Bazkaltzeko? Galdetu egiten duk gainera!”. Muturrak saltsan. Zeini okurritu zaio mezaren ordu berean jartzea bertso saioa? Ez al dakik Ama Birjina Sagrariokoaren bederatzi hurrena dela eta ermitan meza dagoela ordu berean?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzoko albistea da Julio. Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du onartu Mendigorriko haurrak aurten D ereduan has daitezen. D eredua jartzearen alde auzibidea hasi zuten uztailean gurasoek, eta kautelazko neurri gisa eskatu zuten ikasturte honetan haurrek D ereduan hasteko aukera izan zezatela. Baina auzitegiak ez du eskaera onartu. Gurasoen nahi eta borondatearen aurka, Mendigorriko A ereduan edo Garesko D ereduan hasi beharko dute haurrek ikasturtea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko ertaina (hg) / Bi puntuko ertaina (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Uxue, Lesbos uhartean Moria errefuxiatuen kanpalekuan bizi den neska bat zaitugu eta zu, Ane, zure borondatez laguntzera joan den mediku gaztea. Hiru mila pertsonarentzako lekua duen lurrean hamahiru mila errefuxiatu bizi dira eta ezin da inor kanpamendutik atera. Ez daukate osasun zerbitzurik, garbiketa arazo larriak... Ane, atzo Uxue gaztea etorri zitzaizun antsietateak jota bere onetik aterata ezin duela gehiago esanez. Gaur gauean sutea piztu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-09 Atarrabia Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Irati Majuelo
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Onintza, duela 60 urte baserrira ezkondu zinen. Bizitza osoan zure senarraren gurasoak ez bazen, zure senarraren osaba, zure senar defuntua, gero zuen seme-alabak, zaintzen aritu izan zara. Gainera, baratza landu eta ganadua gobernatzen. Gaur zure seme-alabek zaintzarako eta konpainiarako ondoan jarri dizuten neska gazteari halaxe esan diozu: “Irati, badakizu zer? Nire etxekoek uste dutena baino askoz hobeto nago, baina nazkatu naiz beste denak zaintzen
eta trukean muturrak ikusten. Nahiago ohean irratia entzuten besteen purrustadak aguantatzen baino. Zuk ez esan inori, baina gaur bazkaltzera kanpora joango gara. Ireki armarioa eta aspaldi jantzi ez dudan soineko urdina hurbilduko didazu mesedez?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-19 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, eskulturagilea haiz. Eskultura berezi batzuk egin ditun mendian, natura erdian. Xabat abeltzainaren abereak ibiltzen direneko inguruetan jarri ditun eskulturak. Kontua dun, Xabaten abereek hazka egiteko erabili dituztela hire eskulturak eta bat baino gehiago erorita eta apurtuta agertu direla. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru hitzetan hauxe duzue gaia: ahoa, begiak eta belarriak Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Iban Urdangarin, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lazkao Txikik ongietorria eman digu gaur, eta zuek orain duzue berarekin hitz egiteko unea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-19 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur eguneko presakako bizimodu honetan, alde batetik bestera korrika gabiltzan honetan askotan nekatuta egon ohi gara. Zuek, kontaiguzue, oharkabean zein lekutan edo non hartu duzuen lo noizbait? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gabonak egun zailak izaten dira familia askorentzat. Eserleku hutsek eragiten duten samina eta hutsunea areagotu egiten da ospakizun garaiotan eta familian elkartzeko aitzakia diren egunotan. Preso daudelako izan daiteke, baina baita hilda daudelako ere. Eta zuk ere badakizu zerbait horri buruz. Edo zerbait baino gehiago segur aski. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Aramaio Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek hirurok koinatuak zarete. Eta gaur lehenengo aldiz Aramaiora etorri zarete, bainuetxera, eta hortxe zaudete baineraren aurrean. Andoni, bainujantzi estu-estu batekin, slip horietako bat; Oihana, zu, neoprenoarekin etorri zara, eta zu, Ane biluzik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Aramaio Lagun-artekoa Zabola [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Kopla handia Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kulturaren amarauneko zuloak handitzen doaz pandemiaren eraginez
[Prentsa]2020-04-25. Goiena [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Ander Fuentes "Itturri": «Herriko bertsolariek inprobisatutako saioak izanen dira»
[Prentsa]2020-08-04. Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Xabat Illarregi leitzarra txapeldun Azpeitiko X. Erniarraitz Bertso Sariketan
[Prentsa]2020-07-20. Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Laida Etxeberri: «Iparraldean bertsoa ez da Hegoaldean bezainbat segitua»
[Prentsa]2020-06-29. Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Baztan-Bidasoaldeko XXXIII. Bertsopaper Lehiaketako sariak eman dituzte
[Prentsa]2020-06-12. Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Maddi Ane Txoperena: «Neskato ibili ziren emakumeei ez zaie garrantzi handirik eman»
[Prentsa]2020-06-11. Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Estitxu Pinatxo: «Berako sortzaileen lana ikusarazi eta dagokion balioa emanen diogu Kultur Pilulen bidez»
[Prentsa]2020-05-15. Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Fitxa ikusi
Joanes Illarregi: «Kulturgintzatik bizi direnak babesteko egin nuen greba»
[Prentsa]2020-05-15. Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Fitxa ikusi
