Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Bizkaia" Pertsona: Artetxe, MirenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 761
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren eta Jone minbiziaren ondorioz bular bana kendu zieten bi emakume zarete. Miren, gaixotasuna gainditu duzue eta Jonek bular bakarrarekin bizitzeko hautua egin duela erran dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Enpresa bereko informatikariak zarete. Susmoa duzue nagusiak paradisu fiskaletan dirua gordetzen duela. Miren, Oihanak nagusiaren ordenagailua hackeatzea proposatu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Gaur arte ez zara ausartu. Oraingoan erantzun egin duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, txikiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, Tinder bidez ezagutu duzu norbait eta astebetez egun eta gau hitz egiten aritu ostean, gogotsu bezain urduri abiatu zara gaur Zarautzetik Donostiarantz. Izan ere, San Telmo museoan dagoen “Baginen bagara” erakusketa bisitatzea erabaki zenuten zuen lehenengo zitan. Bertan ezagutuko duzue elkar aurrez aurre. Errepidean zoazela baina, bide bazterrean auto bat ikusi duzu geldi. Eta kanpoan eskuak altxa eta laguntza eskatzen ari den norbait. Autoa gelditu duzu bide bazterrean eta autotik irten bezain laster ohartu zara Saioa ezagutzen duzula, eskuak altxatzen ari dena. 15 urtetik 30 urtera arte zure bikotekidea izan zen Saioa. Beste gauza askoren artean astuna, intentsoa eta oso erromantikoa zelako utzi zenuen. Berarengana gerturatu zarenean, honela esan dizu Saioak. “Joe, merezi izan du autoarekin bazterra jotzeak, horrek zu berriz ikustea esan nahi badu”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-02 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Iban Urdangarin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Konfinamenduaren ondoren kirola egiten gogotsu hasi zineten. Geroztik horixe izaten da zuen asteburuetako plana. Zu Iban, festaren baten falta sumatzen hasi zara. Miren gustura dabil egungo bizimoduarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-30 Baiona Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskararen egoera aipatzean anitzetan erabiltzen da baso erdi betearen eta erdi hutsaren irudia. Batzuek diote anitz aitzinatu garela; besteek oraindik oso egoera larria dugula. Orain dela hamabost urte sortu zen EEP, eta hizkuntza politika bat martxan da. Baina azken inkesta soziolinguistikoaren arabera %20 inguru dira euskaldunak Ipar Euskal Herrian. Hezkuntza publikoan euskarazko irakaskuntza gero eta leku gehiago hartzen ari da, baina Ipar Euskal Herriko ikasleen %70 inguruk ez du euskararekin harremanik; ikastoletako ikasleen kopurua emendatzen ari da, baina ikastoletako ikasle kopurua gutxiengo bat da. Eta abar, eta abar, eta abar…Zein da irakurketa egokia Miren? Basoa erdi hutsa ala erdi betea? Nola ikusten duzu afera? Zertan gara? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-07 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez dakit nik gero eta droga gehiago kontsumitzen den, garai batean zenbat kontsumitzen zen, eta orain… Batzuek diote drogak normalizatu behar direla, beste batzuek oso arriskutsuak direla… Ariko al zarete drogei buruz hizketan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hotel bateko garbitzaileak zarete. Hamar minutu dituzue gela bakoitza garbitzeko. Egun osoa daramazue gelaz gela lanean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Zein da parrandarako / planik ederrena?
Puntua: Gauez egindakoaz / damutu goizean
Puntua: Nola pasatzen duzu / zuk biharamuna?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-08 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Asier Otamendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren ama eta Asier semea zarete. Miren, orain arte zuk zaindu duzu Asierren haurra. Gaur esan dizu zaintzaile bat kontratatzekotan dabilela haurra zaintzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Oihana, arropa lehorra biltzen hasi zara balkoian. Miren, goiko bizilaguna, oraintxe hasi da landareak ureztatzen.
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Errigora hasi da / saskiak prestatzen
Puntua: Herrigintzan oinarri / dugu auzolana
Puntua: Jende ameslaria / da gure artean
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuzenbide ikasleak zarete. Karrerako azken urtean zaudete. Miren, Iñakik esan dizu zuzenbidearen mundua ez dela berak espero zuena eta karrera utzi gura duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarrekoa, ertainaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ostatu bateko langileak zirezte. Gau huntan ere nagusiak saldu ez diren pintxoen botatzea galdegin dauzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, etxean telefono eta internet ezin erabiliz egon zira hilabete batez. Berriz ere, hornitzailearen magazinerat joan zira laguntza tekniko eske. 40 minutaz beha egon eta, Sustrai saltzaileak errezebitu zaitu.