Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Debabarrena" Pertsona: Martin, AlaiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1686
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean puntutan Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Gaur egungo datuek diote herritarrok Euskal Herriarekiko gero eta atxikimendu txikiagoa dugula. Etorkizunera begira jarri zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Santiago bidea egiteko asmotan zarete hurrengo oporraldian. Zuk, Agin, motxilak eramateko laguntzarekin egin nahi duzu. Alaiak, ordea, uste du motxila eta guzti egin behar dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrillakoak zarete. Eneko, gaur udaletxe azpiko informazio-panelei begira zeundela, ikusi duzu Alaia astebete barru ezkontzekoa dela zuei ezer esan gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-19 Eibar Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Badakizu esango diozunak bizitza aldatuko diola. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Orainaldian eta norberarengan zentratuko gara. Alaia, badakizu genealogia pertsonalek badutela kolektibotik eta alderantziz. Ezin gaurko zu, atzoko zu gabe ulertu. Noraino luzatzen dira zure sustraiak eta zu nola iritsi zara orain zauden lekuraino? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Atsedenaldian dago derbia. Zelaian jokoa gertatu bitartean, harmailetan beste zerbait ari da gertatzen. Igor, kuadrillako beste bost horiekin etorri haiz. Denek ekarri ditek zeozer afaltzeko baina hiri, Igor, jo eta ahaztu! Eta begira ari haiz, ea bakoitzak zer ekarri duen, eta pentsatzen ari haiz zeini eskatuko dioan mokadu bat. Hori bai, eskatzea libre duk eta ematea ere bai; ea zer erantzuten diaten besteek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: [1990-91 futbol denboraldiko argazkiak dituen bideo bat erakutsi da; orduko Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen futbol taldeak agertu dira]. Oiartzun eta Añorgako Kirol Elkarteak aitzindariak izan ziren emakumeen futbolean, Espainiako Estatuko Ligan parte hartuta. 1990/91 denboraldiko liga Oiartzungo emakumeek irabazi zuten. Lehenago ordea, 1986-87 ta 1987-88 denboraldietan Erreginaren kopa irabazia zuten. Talde irabazle haien erretratuak dira ikusi ditugunak. Zuek hiruak, hain juxtu, argazki horietan agertutako hiru jokalari zarete. 30 urte pasatu dira dagoeneko. Aldatu al dira kontuak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntuak Palestinari buruz.
Puntua: Bi begiak jartzean / Gazara begira
Puntua: Gosea erabiliz / orain arma gisa
Puntua: Ez nahastu kirola / eta politika
Puntua: Itsasontziak doaz / laguntzaz beteta
Puntua: Hitzak agortu arren / isildu ezina
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-29 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia oraintxe iritsi zara etxera. Lehertuta zaude. Gaur ere logelak garbitzen, txukuntzen, gelditu gabe aritu zara egun osoan. Maria Cristina hotel entzutetsuan. Etxera iritsi zarenean gaur ere telebista piztu eta gaur ere Zinemaldia. Dena glamourra eta alfonbra gorria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Seropositiboak zarete biok, eta bikotea osatzen duzue. Zuk, Aitor, ume bat izan nahi duzu. Alaiak ez du garbi ikusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Gabonak berehala / datoz ate-joka… Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Olentzerok zakua / opariz bete du… Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Guk nahi dugun guztia / ezin du ekarri Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Epailearen aurrean jarri eta hala galdetu dizu: “¿Participó usted en la kalejira de Sarrasarro pro presos hace dos años?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuen lehenengo zita da gaur. Altzako etxe historikoenera hurbildu zarete: Arzakera. Lehenengo platerarekin hasi dira problemak. Beste hamaika datozkizue.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Doinu berezian eskatu nahi dizuet. Joaquin Sabinaren kantu bat da “Calle Melancolia” delakoa. Ibili ere egin izan duzue saio musikatuetan. Eta hau da gaia:
Zuek biok ama alabak zaituztegu. Uxue ama eta Alaia 26 urteko alaba. Saiatu zara etxetik alde egiten, baina sekula ez duzu pausu hori aurrera eraman. Gaur erabat konbentzituta maleta egiten ari zarela gelan, ate ertzetik begira duzu Uxue ama.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
