Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Donostia" Lekua: HondarribiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 177
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maider Arregi Markuleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak dira: Uxue ama eta Maider alaba. Txiki-txikitatik, zer gerta ere, amak alabaren behatzetako bati hari mutur bat lotu zion, mataza amak gordeta eskutan. Haurra hazi ahala haria askatzen joan da ama. Haurra kozkortu da dagoeneko, eta ama ohartu da azkenaldian hariari tiratuz gero haria tenkatu egiten dela. Susmoren bat izaki, haria biltzen hasi da ama; bildu eta bildu, eta azkenerako ohartu da, alabaren behatzari lotutako haria zuhaitz bati lotuta dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon aita eta Eli alaba. Jon EH Bilduko zinegotzia da herrian. Jon, etxerako bidean “Bildu kapitalista” dioen pintada ikusi duk, gorriz idatzita. Etxera sartu orduko bi esprai poto gorri ikusi dituk sukaldeko mahaian eta Eli alaba eskuak garbitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakigu Jon eta Anjel Mari bi Athletic zale sutsu eta fin zaretela, Athleticen filosofiarekin bat datozenak. Tira, Jon duela gutxi arte zetorren bat taldea euskal jokalariekin bakarrik osatzeko filosofiarekin. Azkenaldian zalantza sortu zaio Joni, batez ere Realaren azken kopa eta Europako sailkapenak ikusita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Argindarra ta gasa / urre prezioan
Puntua: Hotzik pasako al dugu / aurtengo neguan?
Puntua: Ta Iberdrolak berriz / irabazi latza
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-09-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herrian "Txipiron" deritzan aldizkari bat kaleratu da baina erdera hutsean. Jon Maia banatzailea izango da eta Esitxu, aldizkaria ikusteko irrika betean dagoen neska. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-01 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiretzat galdera soil bat: hitzak ba al du itzalik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-01 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Estitxu Arozena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok suhiltzaileak zarete eta zuen basean zaudetela abisu hau heldu da: Intxaurrondoko koartela sutan dago. Zer egin? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-06 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peñagarikano bertsolari zaharra edo beteranoa, Estitxu, beriz, bertsolari gaztea edo nobatoa. Bertso jaialdi batera zoazte eta jaialdi horretan parte aurretik zuen elkarrizketa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-03 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iratxe hiru urteko ume bat da eta udara osoa pasa du ikastolara joan nahi duela esanez. Gaur iritsi da joateko ordua eta negarrez hasi da. Maialen, bere ama, kontsolatzen saiatzen da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hondarribiko festetara ere iritsi zara. San Pedro kaleko bide bazterrean jarri zara, zure tapiza edo manta zabaldu, eta poliki-poliki kamisetak, plaierak eta abarrak bertan kokatzen zabiltza. Baina aldi berean, eskuin, ezker eta urrunera begiratzen duzu, so urduri batez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Alberto Lasarentzat izan da Hondarribiko urrezko intsignia. Zorionak Alberto! Harekin batera Sorotan Bele taldea eta Maria Jesus Berrotaran izan dira finalistak. 75 urteko hondarribiarra da Maria Jesus, Hondarribiko bertso eskolaren sortzaileetako bat dela esateaz gain, gauza asko esan daitezke berari buruz, baina pasadizu bat besterik ez dizut kontatuko. 1979an Hondarribiko udaltzain izateko deialdira aurkeztu zen, eta emakumea izanik izena ere ez ziotela hartuko esan zioten. 1980ko deialdira ere aurkeztu zen, eta izena hartuko ziotela baina emakumea izanik ez ziotela deituko esan zioten.
1980ko bigarren deialdira ere aurkeztu zen eta hartu egin zuten; jubilatu arteko 35 urteak pasa zituen lan horretan. Oihana, gaurko entzuleen artean dago Maria Jesus, zer esan nahi diozu?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-02 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizitzen jartzea erabaki duten neska-mutilak zarete. Nola banatuko dituzue etxeko lanak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun etzi Hondarribian egingo den alardean parte hartu behar duzuen sei emakume zaretela. Zer duzue herritarrei esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-29 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola bizi duzue zuek futbola? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Josu Oiartzabal "Xamoa", Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ume jaioberri baten aiton-amonak zarete. Gurasoek zuen esku utzi nahi dute umea gurasoak lanean dauden bitartean. Zuk, Josu, aitona, gustora zainduko zenuke. Zuk, Iñaki, amona, ez duzu astea horretan eman nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Hodei Iruretagoiena Albizu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Hodei, zinemaldiko zuzendaria zara. Urteetan ibili zara miresten duzun aktore bat, Nerea, ekarri nahian. Oraintxe ireki diozu kotxeko atea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Gorka Azkarate Torner, Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Gorka, pilotaria zara. Gaur partidua jokatzen ari zarela, ohartu zara Unai zure botileroa zure aurka dirua jokatzen ari dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ezkontzera zoazte, eta gonbidatu-zerrenda egiten ari zarete. Zu, Nerea, ohartu zara Iñakik aurretik izan dituen bikotekide guztien izenak idatzi dituela zerrendan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Hodei Iruretagoiena Albizu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Luzaroan egon zara deitzen ausartu gabe. Gaur, zenbakia pantailaratu, eta deitzeko teklari eman diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
