Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Gasteiz" Pertsona: Maia, JonBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2662
2012-08-14 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-30 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zenbaiten ustez, elkarrengandik inoiz baino gertuago gaude. Beste zenbaiten ustez, inoiz baino tarte handiagoa ateratzen digute. Bada kontrako noranzkoan joan beharko genukeela dioenik ere. Katalunia, Katalunia.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Transzendentziarako gaitasunik duen bertsolaririk badago, bat behintzat zu zara; unea eta lekua gainditzeko gaitasuna. Kontua da atzo irakurri nuela Nestor Basterretxearen esaldi bat, eta pentsakor utzi nauela bertsolari moduan. Hauxe da esaldia: "Jarrera serioa da euskalduna. Denboran iraun dezaten eginiko obrak dira euskaldunarenak, lekuko izateko eginikoak".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saio honetako afitxan Andoni azaltzen da irakasle moduan eta besteak ikasle gisara. Galdetu Andoniri nahi duzuena eta berak erantzungo dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iker, zuk sexurako adizioa duzu. Logroñoko terapia talde batean apuntatu zara eta Jon Maia aurkitu duzu bertan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-21 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: “Gaztetxea guztion etxea da”. Hori izan zen orain dela urte batzuk Gaztetxeak egin zuen kanpaina. Gau batean ehunka iratxo agertu ziren Gasteizko hainbat puntu ezberdinetan. Orain berriro agertu behar zarete Gasteizko puntu ezberdinetan. Non eta zergatik aukeratu duzue puntu hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bost urte dira areto honetan bertso saiorik egiten ez dela. Publikoan bada orduz geroztik bertso saioren batera joan ez den jendea. Bost urte hauetan plazan zer gertatu den kontatu behar diezue, beraz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-24 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Alabak galdetu dizu: “Aita, zergatik niretzat aitona eta amona dira eta zuretzako abuela eta abuelo?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-15 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Jon Maia, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia:
Asko eman dugun pertsona bat omendu nahian jarriko dut gaia. Zendu berri da Imanol Urbieta eta asko da bere kantu, musika eta letrekin eman diguna. Zuen laguntza behar dut hau kantatzeko: “Jon Brown, indio txiki bat zen...” (jendeak abesten du)
Jon Maia, zu zara Jon Brown. Beste guztiek txikitan miretsi izan zaituzte eta zure lagun izan dira. Orain, zu hazi egin zara, eta zure ume hauek ere bai. Hala ere, zerbaitegatik triste daude eta gaur laguntza eske etorri zaizkizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Betidanik nahi izan duzue enpresaburu izan. Azkenean lortu duzue zuen ametsa. Ez da espero zenuten pagotxa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-14 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adineko pertsonak zarete. Egunero herriko jatetxe berean bazkaltzen duzue mahai banatan eta bakarrik. Jon, gaur Xabat hurbildu zaizu zurekin eser daitekeen galdezka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote hasiberria zarete. Iñaki, erlezaina zara eta gaur Jon,erlauntzera eraman duzu, zure lana erakustera. Biok erlezain arropa janzten hasi zarete. Iñaki, Jon dardarka dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Amaitu da ospakizuna. Dena jasotzen ari zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adinean gora zoazten bikotea zarete. Gazte garaiko argazki album bati begira zaudete. Zuri, Jon, iruditzen zaizu garai batean iraultzaile zinetenak kontserbadore bilakatu zaretela. Nerea ez dago ados. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maia, zure autoaren derrigorrezko azterketa teknikoa egitera joan zara. Martin aztertzaileak ordu-erdi darama begiratu hemen eta begiratu han, oharrak idatzi eta idatzi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Zerbitzariak zarete. Kongresu baten ondoren, jende artean zabiltzate kanapeak eskaintzen. Sukaldetik atera orduko bukatzen dira guztiak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrilla bereko bi emakume zarete. Gaur heldu zaizue lehenengo aldiz mamografia egiteko gutuna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Ospitaleko itxarongelan zaude, sendagilea noiz etorriko zain. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Xabier Sukia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Ezkontza batean zaudete. Ezkonberriak etorri zaizkizue tartaren panpinak ematera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa