Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Getxo" Pertsona: Lizaso, SebastianBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3617
2003-10-10 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alkarregaz etorri zarete kotxean, ezta? Eta alkarregaz zenbat urte? Zenbat saio? Gaur, Aulestira kotxean datozela Andoni deklaratu egin zaio Sebastiani. Bolantazoa eman du Sebastianek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña atzo gauean juergan atera zen, eta goizeko bostetan autoa hartzera doala hor ikusi du autoaren aurrean etzanda Sebastian punka neska bati muxuka. Paretik kentzeko esan dionean, haserretu egin da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-15 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso, senarra, eta Sarasua, emaztea, eztabaidan ari dira. Emazteak kapritxo bat du: Zaldi eder bat erosi nahi du, eta Egaña da zaldi eder hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-03-18 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sinisten al dezue justizian? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Lizaso, lege gizona da eta besteak arazoak dituztenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri bereko bi aitona zarete zuek. Jubilatu zinetenetik urte askotan egon zarete herriko plazan, banku banatan eserita, baina elkarrekin hitz egin gabe. Obra egin dute herriko plazan, banku bakarra dago orain, eta elkarren aldamenean eserita zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
San Balentin izan da aste honetan, eta Xebastianek jaso ditu arrosak, ohar polit batekin, baina ez zaio asko gustatu. Bonboiak ere jaso ditu, eta haiek ere ez zaizkio gustatu, ez ditu probatu ere egin. Ez zegoen Xebaxtian oso harbera San Balentin egunean. Baina hiru bertso ere jaso ditu, zuen hiru bertso. Ea nola jasotzen ote dituzun.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-05-15 Online Jaialdia (Astigarragarako) [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Astigarraga erdigunean hasi da festa. Zamalbide auzoan ere izaten da oraintxe festa. Eta ez dut ulertzen. Zergatik kostatzen zaigu hainbeste gauzak bateratzea? Zergatik daude Astigarragan bi San Isidro egun? Zergatik bi Aberri Egun?...Zerk bereizten gaitu? Zerk elkartzen Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alkizako bi baserritar zarete, betiko bertsozaleak. Urtero saiora etorri eta saioan zehar bertsoaldi guztiak komentatzen egoten zareten horietakoak. Zer moduz doa gaurkoa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastiani hedabide ezezagun batetik deitu dio Nereak, Euskararen Eguna dela-eta elkarrizketa bat egiteko intentzioarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-11-23 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, zuk, ez duzu ondo eramaten gauzak aurrez antolatze hori. Hurrengo asterako planak egiteko gaitasunik ez duzu izan inoiz. Baina aldatu egin nahi duzu, eta Sebastian lagunari joan zatzaizkio laguntza eske. Sebastian hogeita bost urtez etorri da hutsik egin gabe hona. Urtebeteko aurrerapenaz datak zehazten eta betetzen ondo daki. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-04 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian nagusia da eta bere langilea Iker. Herriko kirol apustu etxe batean egin dute topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Erantzuten jarriko zaitugu. Zuek puntuak jarri Sebastiani Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Lana:
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Patxi Lopezek ezer esan ez arren, argi dago hauteskundeak datozela, oso argi. Eta bertsolariok jada gogaituta zaudete politika egiteko betiko moldeekin, eta batu egin zarete zeuen hautagaitza bat prestatzeko. Jakin nahi duguna da zuetako bakoitzak zer sail edo arloren ardura hartuko lukeen, zer egiteko, eta, zuen artean, zeuek ea nor ikusten duzuen egokiena lehendakari modura.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Miren, moja sekularra zara, abiturik barik. Behar beste abade ez dago, krisialdia dago, eta Miren, moja sekular moduan, tarteka Amorotora etortzen zara meza ematera, baina gero eta jende gutxiagoa etortzen zaizu, eta tarteka txikiteroren bat ere bai, Sebastian. Hor dago, mezetan egon bai, baina ez oso aurpegi onarekin.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Probaleku hau ez da beti horrela beteta egoten. Aurreko batean, Ikerrek bere zaldiarekin apustua eginda duelako, etorri da zaldia probatzera, bere ustez bakarrik; eta hor agertu zaio Julio, animalien babeserako elkarteko kidea, txakur argal zorritsu bat sokatik duela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarritan entzundako leloa da “Euskalduna naiz eta harro nago”. Nahikoa al da hori harro egoteko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Denbora pasa telebistaren aurrean zaudela, hor ikusten duzu gerra ostean nola joan zen hemendik hainbat jende Ameriketara. Zer pentsatua emango dizu noski.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok plan berezi bat egin duzue gaur gauerako, Donostiako badian, yate batean, biok elkarrekin afaltzeko. Hor zaudete, badiaren erdi-erdian, mahaia prest; kandela ez, haizeak itzali egiten duelako, baina lore polit batzuk bai. Hasi zarete afaltzen, eta hogei minuturako Xebaxtian hasi zaizu, Maialen, "Ai, zorabiatzen ari naizela uste dut". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sebastian, zu kasu honetan tabernaria izango zara, eta Etxahun zure bezero gaztea. Egunero etortzen zen eta kafetxo bat hartzen zuen, baina beharretik bota dutenetik kafea eta kopa eskatzen ditu. Gaur ere etorri da. Kafea eta kopa eskatu ditu, eta kopa ateratzean esan diozu "Zuk esan bale"; traka, traka, traka eta "Bale"rik ez dago.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa