Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: "Iruñeko Merindadea" Lekua: GetxoBilaketa zehaztu
Emaitzak: 542
2019-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: : Ikasten dugun leku hori da eskola. Edozein toki izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, edo… parkea. Unai eta Sustrai, zuek bi ume horien gurasoak zarete. Unai, zure umea da zabuan ordu erdi luzea daraman hori; Sustrai, zurea ordu erdi luze zain daramana. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aldizkari zientifiko batean aurkitutako iruzkina irakurriko dizuet: “Orain arte egindako azterketen arabera, gurasoek semeetariko baten alde duten kutunkeriak edo faboritismoak eragin negatiboa du seme-alaben buruaren osasunean, eta jarrera arazoak sorrarazten ditu haurren, nerabeen zein gazte-helduen artean. Baina, berriki, inguruko 275 familiari egindako inkesta batek eragin negatibo hori nagusi garenera arte luzatzen dela frogatu du”. Zuek anaiak zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-24 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Endika Igartzabal Murua, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Neba-arrebak zarete. Zuen aita edadetua da, eta gaixorik dago. Zuk, Maddi Ane, zahar etxe batera eraman nahi duzu. Zuk, Endika, nahiago duzu etxean gelditzea.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-27 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maider gazteari helduekin tertulia batera joateko gonbita egin diote, eta Xabat aurkezleak ez dio bidea errazten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Kerman Diaz, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jakina da bizi garen inguruak eragina duela gure kulturan eta ohituretan. Eta tartean tenperaturak baduela zerikusia horretan. Esaterako iparraldeko lurraldeetan izaeraz hotzagoak izaten omen dira eta hegoaldean berriz, bero handiagoa eta argitasun gehiago dagoenetan izaera irekiagoa eta beroagoa omen dute. Baina euskaldunak non kokatzen gara? Ze izaeratakoak gara gu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai eta Miren, 80ko hamarkadan hil zineten bi lagun zarete, zuen gorputzak kriogenizatu egin zituzten. Hau da, izoztu egin zintuzten etorkizuneko teknologiak berpiztuko zaituztelakoan. 2023a heldu da eta teknologia hori deskubritu da. Hozkailuan berrogei urte pasa ostean, berpiztu eta atera zarete. Hau al da espero zenutena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Ander Sarriugarte
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kazetariak zarete. Albiste bat jaso duzue publikatzeko, baina badakizue faltsua dela. Hala ere, bisitak edo klik-ak behar dituzenez, Maddik publikatu egin nahi du; Ander ez dago konbentzituta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-23 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Irantzu Idoate Funosas
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Migratzailea zara, muga bertan dago. Okerrik ezean laster salbu izango zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabat Galletebeitia, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospakizun garaia izaten da herriko jaietakoa eta baita aldarrikapenetakoa ere. Lehen bueltan esan zer dugun ospatzeko, eta bigarrenean zer nahi zenuketen aldarrikatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-25 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Asteburutan kentzen / dugu tentsioa; Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-25 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntua: Kalimotxoak dena / konpondu dezake; Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-02-25 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xumai Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen ezkontza eguna da eta aldarean zaudete. Beñat, zuri galdetu dizu apaizak ea maite duzun Beñat, eta baietz erantzun duzu; Xumairi galdetu dionean, ordea, ezetz esan du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Pisukideak zarete. Maider kokoteraino zaude: argindarraren prezioa igo denetik, Joanes zure atzetik dabil pizten duzun guztia berehala itzaltzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Lanak libre egiten gaitu" dio esaldi indartsu batek. Zuri zer iradokitzen dizu horrek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irudi bat pantailan eta elementuak bertsolariek. Pantailan "Batzuetan iruditzen zait munduko lanik gogorrena dudala" esaten dio hortzetako eskuila batek komuneko paperari. Jone hortzetako eskuila moduan mozorrotu dute eta Beñat komuneko paper gisa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Filosofia askotan gaueko ordu txikietan eta konfiantzazko lagun giroan egiten da. Zuek zerbeza bat hartuz (zerbeza baso bana ematen diete eskura) lanaren balioari buruz eztabaidan zabiltzate. Andonik lana emaitzaren arabera neurtu behar dela dio. Onintzak ahaleginaren arabera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-12-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, egunotan Euskal Herrian zehar dabilen bosniar mutiko horietako bat zara. Kontaiguzu egunotan izan duzun esperientzia eta sentsazio horren barri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-13 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Fredi, orain arte, Berriako zutabeetan nahi izan duzuna idatzi duzu, baina oraindik aurrera, zentsuratzailea edukiko duzu: Andoni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-04-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 20 urte dituzun gaztea zara. Aita betidanik ama jotzen ezagutu duzu. Atzo hil zuen aitak ama. Zer datorkizu burura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-01 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Oihane Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Oina: miraria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa