Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "bertsobatbatekoa" Pertsona: Peñagarikano, Anjel MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2602
1989-06-30 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bernardo Atxagari bertsoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-07-29 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Entzun ditugun zurrumurruek diotenez, Altzon zabortegi bat jarri nahi dute. Zer diozu horri buruz? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-03-03 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peñagarikano solteroari eta Lopategi ezkonduari euren bentajak zeintzuk ziren galdetu zien. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-04-01 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Maitasun ajentzia bat jarri duzunez, egizu haren propaganda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolarien txapelketa gain-gainean daukagu eta hauteskundetarako ezezik, txapelketa horren inguruan ere egin omen dituzte enkuestaren batzuk. Zuek jakingo duzue horien berri eta guk ere zer dioten jakin nahi genduke... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-05-06 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gero eta haur gehiago dira tratu txarrak jasaten dituztenak. Abestu haur horien gurasoei. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-05-28 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Iribar "Olalde"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Leizarango autobia dela eta Egaña kamiolaria eta Olalde mendizalea eztabaidan ari dira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-10-09 Uharte (Iruñerria) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Telleriak bizkiak izan ditu eta badituzu zorionak emateko motiboak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Urteetan ibili haiz kafe makinak banatzen. Sei puntu jarriko ditiat.
Puntua: Denoi gustatzen zaigu / kafea hartzea
Puntua: Zein da kafe on batek / duen sekretua?
Puntua: Kafeak beti uzten du / punttu bat garratza
Puntua: Kafea azukrekin / edo eta gabe
Puntua: Kafe orduan sarri / ideia onena
Puntua: Erretiroa hartuta / zer moduz zabiltza?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-11 Amezketa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zarete, Anjel Mari aita eta Amaia alaba. Gaur alabak aitari hala esan dio: "Aita, nik zergatik ez dakit erderaz?". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Sebastian, Asteasun jaio zinen baina kanpoan bizi zara. Zu, Peña, kanpoan jaio arren, Asteasun bizi zara. Nor da asteasuarrago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Urkiolako harriari buelta pila ematen ari den pertsona bakarra zarete. Zuek erabaki nola izena duen, zergatik dagoen han, nola hasi den eta nola bukatuko duen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-11 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ba al duk San Clementerengan batere federik? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-15 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aste honetan Mariano Ferrer kazetari ezagunari entzun diodan honek bi-hiru bertso kantatzeko lain ematen duela iruditzen zait. Goiz batean, aste honetan, Mariano lanera doala, albisteak ematen ari zen Espainiako irrati bateko esatari batek Peruko berri eman eta Euskal Herriko berrien txanda iritsi zenean, hala bota omen zuen: "Euskal Herriko albisteei dagokienez, ez dago amaren seme edo alabarik ulertuko dituenik; beraz, ez ditugu aipatuko eta aurrera segituko dugu". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
