Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "biografia" Pertsona: Arzallus, AmetsBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3295
2004-01-24 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bosnaka gai-librean puntutan Jarritako gaia: Imanolek idatzi berri duen liburuan Ametsen hitzek ere badute lekua. Ametsen hitzek hala diote: "Haurrari aitonaren eskuak erakutsi dio bideak non dituen zuloak, eta aitonaren behatzak seinalatu dio bideak non duen atajua. Horiek gustatzen zaizkio bilobatxoari, sekretu horiek." Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-06-28 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok Asteasuko bi ume zarete. Zu, Juan Joxe, baserrikoa. Zu, Amets, kalekoa. Udara iritsi da. Amets oso gustura dago, baina Juan Joxe ez, baserrian lan asko izaten baita udan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-11 Donoztiri Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue, Frantzian egin dela berrikitan jende kondaketa bat, eta horren arabera estimatua da, egun, munduan sei miliar biztanle badirela. Hemendik mende erdi baten buruko bederatzi miliar izanen dira. Zer gogoeta eginarazten dizue horrek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-11-20 Donibane Lohizune Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer da Lizarra-Garazi, ametsa ala sustraia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-11 Goizueta Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Julen Zelaieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Amets, kartzelatik ateratzera zoazela, Maialen presozainak urteetan eman ez zizkizuten amodiozko gutunak eman dizkizu. Hiruna bertso, hamarreko handian, Amets hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zure ustez hagitz guraso aurrerakoiak eta jatorrak zenituen. Poz-pozik erran diezu neska beltzaran batez maitemindu zarela. Gurasoen aurpegiak erabat aldatu dira berri hori eman diezunean. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Bizitzarekiko oso ikuspegi desberdinak dituzue biok. Zuk Xabier, uste duzu zoriona ametsa besterik ez dela eta oinazea dela nagusi bizitzan. Ametsek uste du zoriona ere badagoela. Hiruna bertso hamarreko txikian Xabier hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-17 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Auzokideak zarete biok. Zu, Jokin, beheko pisuan bizi den berrogei urteko gizon ezkondua zara, eta Amets goiko pisuan bizi den neskatxa gaztea da. Gauaz, goian besta izugarria dela entzun duzu, eta hor joan zara protesta egitera. Ametsek erdi biluzik ireki dizu atea. Launa bertso, zortziko ttikian, Jokin hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Unai, autoan zoazela, erregairik gabe geratu zara bidean. Amets gendarmea etorri, depositua gasolinaz bete eta isuna jarri dizu. Launa bertso zortziko txikian Unai hasita Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Maialen eta Amets, bizilagunak zarete eta igogailuan egin duzue topo. Bide erdian igogailua trabatuta geratu da. Puntuka zortziko txikian 8 bertso osatu arte, Maialen hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Lana:
Seinaka lehen puntua-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Puntua: Lizaso kanta ezak / indar haundiakin!
Puntua: Hogeita batzuk gehiago
Puntua: Gero ta gazteago zaude
Puntua: Zu bezelako batentzat / zer dira ba hogei urte!
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Guraso gazte bat zaitugu. Etxeko erantzungailu automatikoan mezu bat jaso duzu: "Barkatu baina aspertu naiz etxean bizitzeaz, banoa eta ez nazazue bila". Zure 14 urteko alabaren mezua da. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Amets, diru eskasia dela eta, telefono erotiko batean hasi zara lanean. Telefonoa hartu eta zure mutilaren ahotsa ezagutu duzu, Arkaitzena. Hiruna bertso hamarreko txikian Amets hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aspaldi honetan, zuen baserrian biok bakarrik bizi izan zarete. Amaia morroiak, edo etxeko mutilak, jakin duzu Amets zure nagusiak herentzia edo ondoriotasuna elizari uzten diola. Hiruna bertso, zortziko handian, Amaia hasita Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
-
1. puntua: Txapelketarik gabe / ezin gara egon,
2. puntua: Lau urteren ondotik / berriz ere hemen,
3. puntua: Inor etorri al da / zu animatzera?
-
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Joxe, bakarrik bizi zaren adineko bat zara. Katu bat da zure konpainiarik onena Amets, eta egunero bezala paseatzera irten zara katuarekin, baina hara non, katua arbola batera igo zaizu. Zu, errukituta, katua jaitsi ezin eta katua jaisteko asmoz, zuhaitzera igotzen hasi zara; konturatzerako, ordea, zu zara zuhaitz gainean jaisteko beldurrez dagoena, eta katua behean, zuri barrez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa