Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Enbeita, Jon" Lekua: IrunBilaketa zehaztu
Emaitzak: 372
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai eta Miren, lagunak zarete. Sustrai, etxean erreforma egin nahi zenuen, eta Miren boluntario agertu zen. Hasi da lanean eta ohartzerako behar ez zen horma bat botatzen ari dela konturatu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sustrai eta Ane senide bana duzue kartzelan. Azken urteotan elkarrekin joan zarete ehundaka kilometrora bisitan. Sustrai, gaur Anek telefonoz deitu dizu bere senidea Euskal Herriko kartzela batera ekarriko dutela erranez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nerea eta Maddalen bikotea zarete. Duela gutxi etxalde batean bizitzen hasi zineten, eta zuen kontsumorako abere batzuk haztea erabaki zenuten. Nerea, unea iritsi denean Maddalenek abereak ez hiltzea proposatu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren eta Jone minbiziaren ondorioz bular bana kendu zieten bi emakume zarete. Miren, gaixotasuna gainditu duzue eta Jonek bular bakarrarekin bizitzeko hautua egin duela erran dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Kalean zoazela haren ahotsa entzun duzu. Hunkitu egin zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-21 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Banekien hartutako erabakiak eragina izango zuela berarengan. Baina ezin nuen gehiago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek berrogeita hamar urte inguruan zabiltzaten bi gizon zarete, hogei bat urte daramatzazue ezkonduta. Orain arte ostatuan egiten zenuten topo, tragoak hartzen eta bizitza erraz horretan, baina azkenaldian gero eta gehiagotan arropa hedatzen ikusten duzue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-26 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Ainhoa, orain dela hiru ordu-edo, Sebastian zinen,ispiluaren aurrean, gaurko bertso saiorako zer jantzi erabakitzen: hau probatu, bestea kendu, bat jarri... Zer elkarrizketa izan duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-26 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amets, Iparraldean bakantzetan gaudela aprobetxaturik, Parisera joatea erabaki duk. Trenetik jaitsi orduko galdu egin haiz, eta ibilian-ibilian, ez dakiala nola, Pigalle izeneko karrika edo auzora, putetxez beteta dagoen horretara, iritsi haiz. Konturatzerako trabesti hau hurbildu zaik, ipurditik heldu eta lizunkeriak erraten hasi zaik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Betidanik izan dituzu zakurrak gustuko eta etxean orain ere mordoa, mota guztietakoak dauzkazu. Gaur, kalean zoazela, zure aurrean ikusi duzu nola txakur batek ume bat harrapatu eta hil zorian utzi duen. Kontatu zure burutapenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bi korrikalari zarete, baina berezi samarrak. Herrietan-eta jende askok parte hartzen du Korrikan, baina izaten dira oso jende gutxi ibiltzen deneko lekuak ere. Zu, Iñaki, mendian gotti, lekukoarekin izerdi patsetan, zoazen korrikalaria zara, eta zu, Aitor, munduko kros txapelduna. Elkarrekin topo egin duzue, eta zuen solasaldia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka sari-ematea Jarritako gaia: Saria ematerakoan botatako bertsoa Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-07 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Aimar Karrika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irakasle dabiltza egunean zehar Aimar eta Odei. Ikasleen aurrean beti itxurak mantentzen saiatzen dira. Berri on bat: hemen ez dago haurrik; hemen ez duzue itxura mantendu beharrik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-07 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Pentsamenduetan, desbariazioetan edo, etorri zait herri baten izena: Burgos; Burgosetik Yolanda hitza etorri zait, eta Yolandatik Eternamente Yolanda abestia, eta Eternamente Yolandatik Barcina, eta Yolanda Barcinatik etorri zait hemendik gutxira epaituko dituztela tartalariak, tarta bota ziotenak Yolanda Barcinari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-02-11 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Inauteriak pasatu berri dira. Egunerokoa bazterrera utzi eta ohi ez bezala janzteko garaia da. Eguneroko ordena hankaz gora jartzeko aukera ematen digu, egunerokoan egitea kosta egiten dena egiteko aukera. Ordenatik kaoserako jauzi bat. Hala ere, denok bizi ditugu bi alde horiek gure baitan. Baina oreka posible al da? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-07 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, Zaldibarko zabortegian luizia igaro zenetik, protesta berezi bat hasi zenuen. Gauero-gauero egunean zehar, etxean batutako zaborra hartu eta zure herriko arduradun politikoen etxe atarira joan eta han hustutzen hasi zara, argi duzulako beraien alderdiak direla halako zabortegiak baimentzen eta ahalbidetzen dituztenak. Gaur gauean ere eguneko zaborra bildu, joan zara zure herriko arduradun politiko baten etxera eta hustutzen ari zinela, bat-batean atea ireki eta hamar urteko neskatoa, Alaia, agertu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-03-07 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamaika dira kalera atera eta borrokari eusteko motiboak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-08 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Abenduaren 24a da eta gaur ere bakarrik zaude. Dagoeneko hiru talde pasatu dira zure ataritik Gabon kantak kantatuz eta ez diezu aterik ireki. Orain, laugarrena dator, gu guztiok osatzen duguna, eta hasi gara kantatzen. Eta ez dakizu aterik ireki edo ez.
“Hator, hator mutil etxera...” (entzuleak kantuan hasten dira)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
