Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: "Respaldiza, Juanjo" Pertsona: Peñagarikano, Anjel MariBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2599
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Urteetan ibili haiz kafe makinak banatzen. Sei puntu jarriko ditiat.
Puntua: Denoi gustatzen zaigu / kafea hartzea
Puntua: Zein da kafe on batek / duen sekretua?
Puntua: Kafeak beti uzten du / punttu bat garratza
Puntua: Kafea azukrekin / edo eta gabe
Puntua: Kafe orduan sarri / ideia onena
Puntua: Erretiroa hartuta / zer moduz zabiltza?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-02-17 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Juan Mari Narbaiza, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Larrañaga gimnasiako maisua da eta Narbaiza, matematiketakoa; Euzkitze ikaslea gimnasian ondo dabil baina matematiketan gaizki, Peñagarikano alderantziz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-07-08 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Tourra ere hortxe ari da eta hementxe ditugu Indurain (S. Lizaso) eta Lejarreta (Peñagarikano). Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jose Luis Gorrotxategi, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: «Hablemos del sexo» programan bezala, Lizaso Doktora Otxoa da eta Peñagarikano Marta Txabarri. Beste laurak arazoak kontsultatzen dituztenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-04-21 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Egaña maisua eta beste bostak ikasleak. Azterketa egin zure ikasleei bertsotan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-06-28 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gizarajoak penatuta ikusten ditut erabat. Bota kaka maiteak! Zer keja dauzkazue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-06-20 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Kontu egin ezak Noe haizela, ez zekiagu hurrengo dilubioa zerezkoa izango degun, edo harri erauntsizkoa edo eztanda nuklear bat, edo zer izango dugun. Kuestioa dek gauza premiazkoenak edo hik gogozkoen dituanak gordetzea edo jasotzea komeni dela hire arka edo txalupa horretan. Esaiguk zer. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-09-24 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda gauza Jarritako gaia: Argiak itzali eta kandela bat piztu zuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aiako zaharrei esan beharko diezue nor dan Amedo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ohitura den bezala, bertsolariek Antzuolan txapelketako antolatzaileen aurka futbol partidu bat jokatu zuten. Sebastian Lizaso bertsolarien entrenadorea izan zen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-02-13 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela bi urte jokatzen da bertsolarien eta bertsozaleen artean futbol partidua eta bi urtetan bertsolariek galdu egin dute. Laister denez berriz ere, zer estrategia prestatu duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-05-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Arantzazu Loidi, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biok ezkongai eta maitemindurik zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-10-09 Uharte (Iruñerria) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Telleriak bizkiak izan ditu eta badituzu zorionak emateko motiboak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-07-29 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egañak uste du Peñak urterik onenak alperrik pasa dituela, eta Peñagarikanok Egaña gaztetxo ezkondu zela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-07-10 Belauntza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian Lizaso, Tison boxealaria da eta Peñagarikano aspirantea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Garai honetan Alexanko, Barcelonako futbolistak neska holandar bar bortxatu zuen albistea zabaldu berria zen. Lazkano Alexanko izango da eta Peñagarikano neska holandarra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa