Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: "2015" Lekua: OñatiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 563
1989-05-24 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sebastian Lizaso eta Lazkano Azpeitiarrak izanik eta Mendizabal eta Lazkao-Txiki Goierritarrak, nor dira hobeak Goierritarrak edo Azpeitiarrak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-05-24 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola pintatuko zenuke euskaldun jator bat? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-04-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Oñatiko saio honetan, hainbeste omenaldi prestatu dituen Larrain-gain elkarteak bertso batzuek merezi zituela eta Gorrotxategiri eskatu zitzaion elkarteari buruz bertso batzuek abesteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-22 Oñati Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: J.Agirre baserritarra izango da, dan bezelaxe, lanean aspertuta edo oso nekatuta zuhaitz baten azpian zegoen jarrita eta kukua etorri zaio gainera eta desafio bezela, kantuan, lanean hasteko esanez. Kuku hori Lazkano izango da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-01-08 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehenago aitona deitu dik baina, Lazkano, Maddalenen aita izango haiz, eta nahiko kezkatuta habil Maddalen orain hasi baita gaua parrandan pasa eta goizaldera etxeratzen... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-01-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Murua, zu Iñaki Muruaren emaztea izango zara, eta zu Lizaso, Sebastianen emaztea. Biok azkenengo txapelketa duzue aztergai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-30 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri berezikoak Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txomin Garmendia aita zaharra zera. Bi semeek alde egin dizute gerrara Aberriaren alde. Zai eta zai zaude semeak noiz itzuliko. Baina bakarra etorri zaizu, Lopategi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-01-07 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jendea asko harritu zen finalean beste inor ez eta Lizasok aulkiaren papera hartzearekin. Batzuk esaten diate zezenarena hartzeko beldurrez egin ote huan ere. Eta esan zidatek zezenaren papera jartzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-30 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, hi Ardantza izango haiz. Zergatik ez haiz joan Madrileko Senatura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi Lazkano hamaika kukurruku eder jotako oilar gaztea izango haiz. Gaur behera hasita ote hagoen edo, heuk ez duk behintzat etsitzen. Eta hi Unai orain arte oilasko izan eta orain oso goitik kukurruku jotzen hasitako oilar gaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-05-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mutil askorekin ibiltzen dan zure auzoko neska bati. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Alarguna zara. Zure senarra arrantzalea zen eta itsasoan ito zen. Gaur, portuan zaudela, herriko beste emakume batzuk ikusi dituzu euren senarrei ongietorria ematera doazela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, zahartuta zauden aitajaun bat zara. Gauez, lotan zaudela, heriotzako ordua ailegatu zaizula amets egin duzu. Halako batean, zure bilobak iratzarri zaitu irribarretsu ametsetatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Senar-emazteak zarete. Duela hogei urte zuen semea zena hil egin zen. Zuk, Aitor, urtero-urtero eskelak jartzen dizkiozu. Zuk, Unai, nahiago duzu betiko ahaztea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Iñigo, amonak, Jokin suhiltzaileari deitu diozu zure etxea sutan dela eta laguntza eske. Suhiltzailea heldu denerako zu, Iñigo, etxetik irtenda zaude, baina zure txakurra barruan geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek lehen, garai batean, elkarri gutun erromantikoak idazten zenizkioten. Gaur, hor zaudete sofako punta banatan, elkarri whatsappak bidaltzen.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Berria egunkarian egunero idazten duzu eta horrek lana eskatzen du. Bi mikrotatik kantatu beharko duzu. Mikro batetik alfer, nagi, dagoen Andoni. Eta bestetik produktibitatean, emankor, dagoen Andoni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oñatin COVID intzidentzia tasa oso goran dago. Alaia botikaria zara eta orain zure lana asko hazi da. Hemen dituzu bi bezero, galdera eta enkargu pila batekin. Puntutan lauko txikian Andonik eta Ametsek galdetu, eta Alaiak erantzun. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-23 Oñati Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igual bertsotan egiteko leku polita izango da hau: petrila. Uxue eskultorea da, eta azkenaldian harea lantzen du. Hondartzara joaten zara goizero edo arratsaldero, marea kontuan hartuta, marea beheran dagoenean. Hareaz egiten duzu egunetik egunera politago irteten zaizun emakume biluzi hori. Egunetik egunera zoaz politagoa egiten, baina Alaia itsasoa etortzen da, marea gora, eta egin duzun hori ezabatu egiten du, berriz has zaitezen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen printzesa bat izango da, eta ipuinetan ohikoa den modura, dorre batean dago preso, laguntza eske. Baina lasai, badator Unai printze urdina. Sekulakoak eta bi egin behar izan ditu ailegatzeko: laberintoa pasatu, baso sorgindua, zazpi buruko herensugearen kontra borroka egin… Baina ailegatu zara Unai. Elkarrengana batutakoan, Maialenek esan dizu ezetz, berak ez duela zurekin gura. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa