Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bapatean bilduma: 2021 Lana: Binaka gaia-emanda Mota: Bat-bateko bertsoaldia Saio mota: Bat-bateko bertso saio bereziaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 10
2021-04-15 Gasteiz Berezia [Bertsoa] / Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Tubacex enpresako langileak zarete, bi hilabete daramatzazue greban. Heldu da eguna, gaurtik 129 enplegu gutxiago izango dira. Amurriotik Gasteizerako martxan zoazte, etorkizunari buruz hizketan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Ane Beloki, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oihana, zu, Maite zara, Oihanaren ama. Zu, Ane, 17 urteko mutil gaztea, Oihanaren mutil-laguna. Oihana konfinatuta dago bere gelakide batek positibo eman duelako. Larunbata da, gaueko bederatziak. Lehenengo pisuan bizi zarete zu, Maite, eta zure alaba Oihana. Maite, zaborra botatzera atera zarenean, han non ikusi duzun mutil gazte bat, Oihanak bere logelako leihotik luzatu dion izara bati helduta zuen etxera igo nahian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-24 Bera Berezia [Bertsoa] / Xabier Terreros Gartzia "Terre", Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Endarlatsa ezaguna da Euskal Herri osoan 1985ko abenduaren 15ean han agertu baitzen Mikel Zabalzaren gorpua, Guardia Zibilak atxilotu eta 20 egunetara. Endarlatsa inguruan ordea izan zen bertze gertakari lazgarri bat; Mikel Zabalzaren gorpua agertu eta 10 urtera, 1995eko apirilaren 19an, Eduardo Lopez polizia nazionala hil zuen ETAk, bonba bat leherrarazita. Ekhiñe, Zabalzaren senide bat izanen zara, eta zu, Terre, Eduardo Lopez zenaren senide bat. Endarlatsako tunelean egin duzue topo gaur. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-30 Irurtzun Berezia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Irati Majuelo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Umetoki berean zaudeten anai-arreba bikiak zarete. Geroz eta handiagoak zarete, geroz eta leku gutxiago duzue lasai egoteko eta elkar ukitzen hasi zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan bizitzearen luze-zabalak zer forma hartuko duen imajinatu ere ezin dugun garai horretan, burua arin eta axolagabe, nork ez du egin, esan ezazue zintzo, heriorekin dantzan? Andoni, herio. Miren, gaztea. Dantzan ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Donostian sustatzen ari den hiri ereduak aurrekoa gainditzen du aldiro. Beti dago gauza bat handiagoa aurrekoa baino: hotelak, metroa, eskultura irlan… Eta azkena, olatuak Martutenen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-19 Amurrio Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 221 egun daramate Tubacexeko langileak greban. 700 langile eta horietatik 30 inguru emakumeak. 50 kaleratze zerrendan. Zuek zarete zerrenda horretako bi emakume. Beti bezala Amurrioko lantegi sarreran zaudete, piketean. Nekatuta bai, baina ez zaudete amore emateko prest. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa