Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Lekua: Hondarribia Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 32
1996-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Demagun etzi Hondarribian egingo den alardean parte hartu behar duzuen sei emakume zaretela. Zer duzue herritarrei esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hondarribiko festetara ere iritsi zara. San Pedro kaleko bide bazterrean jarri zara, zure tapiza edo manta zabaldu, eta poliki-poliki kamisetak, plaierak eta abarrak bertan kokatzen zabiltza. Baina aldi berean, eskuin, ezker eta urrunera begiratzen duzu, so urduri batez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon aita eta Eli alaba. Jon EH Bilduko zinegotzia da herrian. Jon, etxerako bidean “Bildu kapitalista” dioen pintada ikusi duk, gorriz idatzita. Etxera sartu orduko bi esprai poto gorri ikusi dituk sukaldeko mahaian eta Eli alaba eskuak garbitzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete; Jone ama eta Oihana alaba nerabea. Herriko festak dira eta biak atera zarete festa egitera. Alaba goizeko ordu txikietan etxeratzerakoan, etxe atariko atea ireki eta hara non topatu duen ama, aita ez den ezezagun batekin, gerritik helduta edo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-30 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Alberto Lasarentzat izan da Hondarribiko urrezko intsignia. Zorionak Alberto! Harekin batera Sorotan Bele taldea eta Maria Jesus Berrotaran izan dira finalistak. 75 urteko hondarribiarra da Maria Jesus, Hondarribiko bertso eskolaren sortzaileetako bat dela esateaz gain, gauza asko esan daitezke berari buruz, baina pasadizu bat besterik ez dizut kontatuko. 1979an Hondarribiko udaltzain izateko deialdira aurkeztu zen, eta emakumea izanik izena ere ez ziotela hartuko esan zioten. 1980ko deialdira ere aurkeztu zen, eta izena hartuko ziotela baina emakumea izanik ez ziotela deituko esan zioten.
1980ko bigarren deialdira ere aurkeztu zen eta hartu egin zuten; jubilatu arteko 35 urteak pasa zituen lan horretan. Oihana, gaurko entzuleen artean dago Maria Jesus, zer esan nahi diozu?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-26 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete; Eli 12 urteko alaba eta Oihana, ama. Duela gutxi eskuratu du mugikor propioa alabak, eta nahigabean edo, pornografiarekin egin du topo. Ikusitakoarekin zur eta lur geratu da alaba, eta amarengana jo du azalpen bila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-18 Hondarribia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorren semea, Jon, ederki ari da bertsotan. Edo hobeki esan, ari zen. Izan ere, duela lauzpabost hilabete Unai Agirre irakaslearekin hasi zen eta geroztik hain ongi ez dabilela iruditzen zaio Aitorri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak duela gutxi izan zarete ama. Zoragarria, ezta? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-28 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaia ama eta Aitor semea zarete. Era berean, Alaia da zure semearen amona, Aitor. Amona alarguna beti ibili izan da bilobaren zaintzan. Oraintxe esan dizu aurrerantzean ezingo duela bilobarik zaindu, bikote berria baitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maider Arregi Markuleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak dira: Uxue ama eta Maider alaba. Txiki-txikitatik, zer gerta ere, amak alabaren behatzetako bati hari mutur bat lotu zion, mataza amak gordeta eskutan. Haurra hazi ahala haria askatzen joan da ama. Haurra kozkortu da dagoeneko, eta ama ohartu da azkenaldian hariari tiratuz gero haria tenkatu egiten dela. Susmoren bat izaki, haria biltzen hasi da ama; bildu eta bildu, eta azkenerako ohartu da, alabaren behatzari lotutako haria zuhaitz bati lotuta dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakigu Jon eta Anjel Mari bi Athletic zale sutsu eta fin zaretela, Athleticen filosofiarekin bat datozenak. Tira, Jon duela gutxi arte zetorren bat taldea euskal jokalariekin bakarrik osatzeko filosofiarekin. Azkenaldian zalantza sortu zaio Joni, batez ere Realaren azken kopa eta Europako sailkapenak ikusita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-18 Hondarribia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Maider Arregi Markuleta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maider, Bidasoaz beste aldean dagoen herrian, 18 urte arteko ikasketa guztiak euskaraz egin arren, gazteek ezin dituzte brebeta eta baxoa azterketa ofizialak euskaraz egin, frantsesez egin behar dituzte derrigor. Maider gaur egin duzu azterketa, eta dena euskaraz idatzi duzu. Badakizu zero jarriko dizutela. Ateratzean zain dituzu Uxue, frantsesez azterketa egin duen laguna; Miren, zure zientziako irakaslea eta Amaia, zure ama. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
