Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 4021
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-07-05 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza, Erika Lagoma, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen beheran pankarta bat dago Zaldibarko zabortegiari buruzkoa. Bihar bost hilabete zabortegia goitik behera etorri zela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru hitzetan hauxe duzue gaia: ahoa, begiak eta belarriak Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Autobusa matxuratu eta gurutzatuta geratu da geltokitik oso gertu. Igor txoferra da eta Sebastian bidaiaria. Jende guztia atera da autobusetik, baina Sebastian bertan dago geldi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Aner Peritz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sahararen aldeko lanean ikusi zaitugu azken urteetan. Ez dator albiste onik hegoaldetik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-12 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aner Peritz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Psikologo bati behin entzun nioan gizakiok dendak bezalakoxeak garela. Erakusleihoan, eskaparatean, besteek ondo ikusteko moduan jartzen omen ditugu gure alderdirik onenak; eta aldiz, almazenean, dendaostean, uzten ditugu gure dohain kolekzioko trapurik itxusienak, zatarrenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-26 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Uhin batzuk ez dira gure belarrietara heltzen. Isiltasuna deitzen diogu horri. Isiltasuna; zeinen gauza deserosoa egoera batzuetan; zeinen gozagarria, aldiz, besteetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur liburuaren eguna da Oihana. Eta liburuek beti dute idazle bat, eta idazle bakoitzak bere bizi historia. Bakoitzak bere bizi hitzaurrea, batzuetan norberak idatzia eta beste batzuetan beste batzuen eskutik jasoa. Orrialde batzuk tinta beltzez idazten dira, eta beste batzuk tinta gorriz. Batzuk sorterrian idazten dira, eta beste batzuk erbestean. Aste honetako liburuaren azalak askok aspalditik esperotako izenburua dakar: Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azkenaldian albistegietan pozarren ematen dituzte datuak, turismoa gora eta gora doala erakusteko. Baionako bestak inoizko jendetsuenak, Donostiakoak ere bai, Bilbokoak halatsu. Bisitarien errekorra ez da bakarrik udan gertatu, aurreko hilabeteetan ere bai. Gainera, ez da bakarrik kostako kontua, barnekaldean ere gora egin du kopuruak. Datu horiek zenbat dute positibotik? Pozarren emateko albisteak al dira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Irati Alcantarilla, Oihana Arana
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arana, bikotearekin goxo-goxo zaude herriko parkean. Momenturik onenean, Alcantarilla udal langilea etorri da haize makinarekin eta hor dabil zuen ingurutik alde egin gabe. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-17 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehiari buruz kantatzeko eskatuko dizugu. Señora Sariketak beste leku batetik begiratu izan dio lehiari, berrikuntza handi bat izan da hori. Lehiaren ikuspuntu hori bertsolaritzatik haratago eramateko eskatuko dizugu. Nola bizi dugu lehia euskal kulturgintzan, oro har? Zer harreman dugu feministok lehiarekin? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-15 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 20 urte egon zara kartzelan; urteetan sakabanatuta eta dispertsatuta, azken biak Euskal Herrian. Azken hilabeteetan erdi-askatasunean eroan duzun pultsera uztera joan zara gaur Basauriko kartzelara. Zigorra amaitu duzu; azken egunera arte eduki zaituzte. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure herriko bertso saio hau erreferentea da. Denek kantatu nahi izaten dute hemen, eta bertakoa izanik zer esanik ez. Zure ametsa bete duzula esan duzu agurrean. Baina, horrelakoetan, ordea, aukera dugunean, beldurrak, zalantzak sortzen zaizkigu. Zer da zuretzat gaur, hemen, oholtza honetan, bertsolari moduan kantuan aritzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-22 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Andoni Rekondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Denbora daramazu talde lanean. Gaur taldeko lider izateko aukera eskaini dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-18 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Dena hankaz gora dago zure inguruan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-27 Berriatua Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Urte askoan pertsona batek kalean gurutzatzean beti beste aldera begiratzen zuen. Gaur, begirada zuzendu eta “Epa!” esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Josu Sanjurjo
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zure alaba alpinista da. Urte luzez Pirinioetan eta inguruko mendietan ibili ondotik Himalayara doa. Aireportuan utzi berri duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-30 Lesaka Lagun-artekoa [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-14 Etxebarre Plaza librea [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Nahia Etxeberri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unibertsitatean ikasle zabiltzate, apartamentu berean kolokak zarete. Astelehen oroz ber errituala duzu Nahia; amak prestatu gamelak edo tupperwareak hozkailuan ematen dituzu. Maddalen, astelehenero jeloskeria sentitzen duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-28 Hazparne Sariketa [Bertsoa] / Irantzu Idoate, Kattin Madariaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inauteriak direnez, karrikara mozorroturik ateratzeko hitzordua duzue gaur. Kattin, biziki ongi landuriko mozorroarekin agertu zara; Irantzu, berriz, beti bezala jantzirik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
