Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Intxausti, AissaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 241
2024-03-09 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Julio, 95 urteko agure bat zara. Urtero joan zara Korrikan parte hartzera hankek utzi zizuten arte. Orain, justu-justu egunkaria eta ogia erosten dituzu zailtasunekin. Aurten ilusio bereziz hartu nahi zenuen Korrika, eta Aissari proposamen bat bota, eta Aissak baietz esan dizu. Aissa herriko gazte indartsu eta motibatua da euskararen alde dagoena, eta esan du, saman hartuko zaituela eta Portugaleteko ibilbide osoa gainean eramango zaituela. Kontua da, zuen artean hitz egin zenutela ibilbidean zehar hitz egingo zenuela, baina bafleen soinuaren ondorioz, ez duzue elkar entzuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aissa Intxausti, Sarai Robles
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alaine Agirreren aipu bat horra: “Gaur egun ikasleek lehenago ikasten dute fotosintesia zer den klitoria baino”. Pertsona bat eta bere klitoria zarete, gaur topatu zarete lehenengoz; Sarai, pertsona eta Aissa bere klitoria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-06 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Performance bat egingo dugu. Goizalde Atxutegi jarriko da Joneren aurrean eta Ainhoa Markinez Nerearen aurrean. Jonek eta Nereak Goizalde eta Ainhoaren ahotsetatik kantatuko dute, hurrenez hurren. Hots, Jonek kantatuko du eta Goizaldek ahoa mugituko du; eta Nereak kantatzen duenean Ainhoak ahoa zabalduko du. Zuek biak, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko zuzendaritzako bi kide zarete, elkarterako dirua lortu behar duzuenak. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundira (BFA) jo duzue, eta sekulako dirutza eskaini dizuete, baina baldintza batekin: Bizkaian antolatzen diren saio denetan, mikrofonoetan, BFAren logo erraldoi bat ezarri behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-15 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aissa, potosikotiko-depresiboa zara, eta Bilboko eta inguruko bertso eskoletan zabiltza: astelehenetan Deustuko Elorri bertso eskolan, astearteetan Señora bertso eskolan, asteazkenetan Arrigorriagan eta ostegunetan lehenengo Santutxuko bertso eskolan eta gero Potojorran bertso eskolan. Gaur ostirala da eta Bittor psikoterapeutaren kontsultan zaude, dibanean etzanda. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Miren Amuriza, Janire Arrizabalaga, Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nola aldatu zuen esperientzia bertsolaritzan hasi zinetenetik hona? Elkartzeak gauza onak eta txarrak ditu. Zer da zuentzat elkartzea? Zer da elkar topatzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti, Enare Muniategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur belaunaldikotasuna agerian da hemen. Zuek hiruok urte desberdinetan jaiotakoak zarete, belaunaldi desberdinketakoak. Zuen belaunaldian kokatuta, zer eskertzen diezue aurrekoei? Zer eskatu hurrengoari? Eta zuek belaunaldi moduan zer duzue eskaintzeko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-11 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Irune ligatzeko aplikazioan zabiltzala, hiru pertsonek arreta deitu eta like eman diezu. Zer du bakoitzak? Zer diote? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-21 Markina-Xemein Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Aissa Intxausti, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aissa, ETBn, Linbo programan esan zenuen hil ondoren zure hileta epikoa izatea nahi zenuela. Hil zara, kaxa barruan zaude eta beste hirurak etorri dira zure hiletara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Josune Aramendi, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aissa eta Josune ahizpak zarie. Aissa, egun guztian zabiz alde batetik bestera. Beharretik urten eta militantzian emoten dozu arratsalde osoa. Josunek esan deutsu ez zaituela ondo ikusten eta apur bat lasaiago hartu beharko zeunkela Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Onintza, Bizkaiko Txapelketako ganbarako zaintzailea zara eta Aissa bertsolaria. Saioko beste bertsolari danek kantau dabe dagoeneko eta biok bakarrik geratu zarie ganbaran. Onintza, Aissak esan deutsu ez dauala kantetan urtengo.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aissa euskal preso politikoa eta Oihana bere laguna zarie. Aissa, hiru hilabete geratzen dira zure zigorra amaitu eta kalera urteteko. Oihana laguna etorri jatzu gaur bisitan eta zure arduren ganean berbetan hasi zarie Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia:
Puntu-erantzunak:
1- Zer izan gura zendun / nagusiagotan?
2- Umetako ametsak / orain ikusita…
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Gero eta gehiagotan egiten dozu. Inork ikusi barik egiten ahalegintzen zara Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken hilabeteotan hego Euskal Herrian gehien ikusten den espainiar telebista kate baten ikusi duzu emakume bat berak jasandako tratu txarrak kontatzen: Rocio. Onintza, zu ere pertsonaia publikoa zaren aldetik jakingo duzu zer den norbere kulpak eta intimitateak zabaltzea. Garrantzitsua irizten zaizu kontaketa hori? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Gai bati buruzko lehen puntua emanda.
Gaia: Etxea
Puntua: Etxea ez da soilik / zerbait materiala.
Puntua: Non sentitzen zara zu / etxetik hurbilen?
Puntua: Etxea aldatzen al da / sekula ba lekuz?
Puntua: Ba al dago lekurik / guztiz zeure dena?
Puntua: Gu gabe gure etxeak / iraungo al du zutik?
Puntua: Badoan pertsonak zer / uzten du atzean?
Puntua: Nonbaiten ba al gara / ezinbestekoak?
Puntua: Eduki daiteke etxe / bat baino gehiago?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-06 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk Kutxa Bira ekimenaren baitan idatzi zenuen: “Hizkuntza da oraingoz munduak eskaini digun bizileku bakarra”. Zuk kutxa horretan mezu bat sartu zenuen. Zer mezu espero duzu kutxa horretatik ateratzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Aissa Intxausti
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aissa gurasoa zara eta Xabat 16 urteko semea. Aissa, Xabatek zure gaztetako euskal pegatinen bilduma topatu dau, eta esan deutsu gehiago jakin gurako leukela orduko garaiaz, etxean ez dozuelako honi buruz berba egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
