Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Pertsona: Soto, JulioBilaketa zehaztu
Emaitzak: 1437
2010-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun batek une asko izaten ditu, eta egunean zehar denok izaten ditugu une kutunak, beste ezerengatik aldatuko ez genituzkeenak. Zuek egunean zeharreko zein unerekin geratzen zarete? Zuentzat zein da eguneko unerik kutunena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-14 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Igor Patxi Lopez lehendakaria da. Gaur, herritar bezala, zuek bostak Ajuria Enera gonbidatuak izan zarete galderak egin eta iritziak emateko.
Puntuak: Puntua: Aizu beti zergatik / diozu ezetza?
Puntua: Herriak ote zuen / Patxi aukeratu?
Puntua: Entenditzen al duzu / pixka bat euskera?*
Puntua: Larrosa zenbatean / salduko zenuke?
Puntua: Ta ze iruitzen zaizu / Egigurenena?
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurtengo udan moda berri sortu da Balear Uharteetan, balkoninga edo hoteleko balkoitik igerilekura zuzenean salto egitea. Moda horrek tentatuta, zuek balkoninga egitea erabaki duzue. Lehenengo batek egingo du salto eta besteak grabatu; eta gero alderantziz. Ez dakizue, ordea, zein ordenatan egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arratsaldean, idi-demetan, jendea kezkatuta ikusi dut. Orain, modan jarri dira zezenen aurkako kontzentrazioak-eta, eta batzuk behintzat beldur dira idi-demak ere debekatuko ote dituzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-21 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egun edozertarako baimena behar izaten da eta askotan azterketa gainditu behar baimen hori lortzeko. Guraso izateko ere baimena atera behar omen da orain. Azterketa pasa behar omen da. Aztertzailea zara, zu, Igor, eta guraso izan nahi eta azterketara azaldu dena Julio. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mola eta Sanjurjo zarete. Zuen hilobietan urte pila bat eman dituzue lasai-lasai. Bukatu da lasaitasuna. Badatoz zuen bila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agin tabernaria zara eta zu Julio futbolzalea. Aurten zorionekoak zarete. gizonezkoen lehen mailan derbi pila dagoelako. Iruñean lau derbi pasa dira. Julio lan eta lan eta Agin festaz festa. Hori bai, derbi bakoitzean kamiseta desberdina: beti kanpokoena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-10 Etxarri-Aranatz Sariketa [Bertsoa] / Oier Lakuntza, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikiak zarete. Zuen ustez ezberdinak zarete, baina denek nahasten zaituztete. Nekatzen hasiak zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saio honetako afitxan Andoni azaltzen da irakasle moduan eta besteak ikasle gisara. Galdetu Andoniri nahi duzuena eta berak erantzungo dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Esaldi honek zer pentsatua eman dit “Bizi garen munduan umeak haurtzaindegira eramaten ditugu, guraso adinduak zahar-etxera eta gero txakurra erosten dugu bakarrik sentitzen garelako”. Julio eta Agin bikotea dira, eta hiru txakur dauzkate. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Agin Laburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Agin, aurten sagardotegian esperimentua egin duzu: sagardo bera bost kupeletan sartu duzu, denbora utzi eta sagardoak gustu ezberdina hartu du. Atzekoak dira bost kupelak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-20 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen irudikatu dugu apokalipsi bat. Baina egungo gizartea hain apokaliptikoa da? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-02 Sopela Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ibarrako eta Irungo eraso sexisten ondoren, ekimen berriak jarri dituzte martxan. Whatsapp taldeak sortu dituzte neskek, ez daitezen etxera bakarrik joan. Parrandan norbaitek etxera joan behar badu, Whatsapp taldean idazten du eta beste norbaitek joan nahi duen eta horrela elkarrekin joaten dira. Zuek herri berekoak zarete, baina ez duzue elkar ezagutzen. Parranda ostean Whatsappean idatzi eta elkarrekin joateko geratu zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-06 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Julio Soto, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto, Jone Uria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrillakoak edo lagun-talde berekoak zarete. Lehenengoz, lagun bat ezkontzera doa eta ezkontza handi bat antolatu du. Zu, Jone, desiratzen zaude eguna iristeko. Julio ez da ezkontzara joanen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Anaiak zarete. Zuen gurasoak oporretara joan ziren, eta etxean bakarrik geratu zineten. Astebete pasatu da, eta etxea hankaz gora dago. Gaur itzuliko dira zuen gurasoak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela bortz urte iritsi zineten Euskal Herrira. Orain arte ezin izan duzue zuen egoera erregularizatu. Gaur lortu dituzue paperak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Erizainak zarete. Julio, gaur Aginek zuri atera behar zizun odola. Zortzi aldiz ziztatu zaitu, baina ez du lortzen zainak aurkitzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
