Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: 2023 Bilaketa hitzak: BapateanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 97
2023-10-07 Odieta Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Baselizako horma batean 1905eko egunkari errepublikarrak daude. Urte horretan baseliza handitzeko lanak egin ziren. Bertan lanean ari ziren bi langile errepublikarrek gorde omen zituzten habe batean. Duela gutxi baseliza konpontzen ari zirela topatu zituzten eta ohar bat zuen: “Baseliza hau bi langile errepublikarrek konpondua da”. 1905. urtean zuek San Urbanoko berritze lanetan ari zareten errepublikako bi langileak zarete. Hortxe ari zarete lanean eta hizketan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-21 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aratz, Gabon eskeko taldeko bateko koplaria haiz; etxerik etxe herri guztia pasatu duzue etxe bakoitzean kantatuaz, Julioren etxean izan ezik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-17 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddi Agirre, Ander Sarriugarte
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kazetariak zarete. Albiste bat jaso duzue publikatzeko, baina badakizue faltsua dela. Hala ere, bisitak edo klik-ak behar dituzenez, Maddik publikatu egin nahi du; Ander ez dago konbentzituta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-25 Zaldibia Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ekhiñe adopzioan eman behar izan zenuen zure haur jaio berria, zure sabeletik atera zen haur hura. 18 urteko gaztea da Maddi, gaur ate joka azaldu zaizuna zure berri jakin nahian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-04-15 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Oihana Arana, Aner Peritz Manterola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Berrogeita hamar urte elkarrekin bizi den bikotea zarete. Ustez elkarri dena kontatzen diozuen arren, gaur psikologoaren kontsultako atean egin duzue topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-06 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Peru Abarrategi, Amaia Iturriotz Etxaniz
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bereizteko prozesuan ari zareten bikotea zarete. Haurrei egoera noiz eta nola azaldu asmatu ezinean zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-10 Ordizia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iker, Goierriko enpresa nagusi baten urte asko egin dituzu lanean. Hango soldatak eta egoerak salatu, eta kaleratu egin zintuzten. Gaur finikitoa sinatzera joan zarenean zure ordezkoa izango den Nerearekin egin duzu topo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-17 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Kilimontraila antolatzen du urtero. Joanesek izena eman du mendi lasterketan. Asko entrenatu da horretarako. Heldu da eguna eta lasterketaren ibilbidearen erdialdean, hidratazio postuan Amets dago edariak, gelak eta halakoak banatzen. Joanes postura iritsitakoan bien begiradak gurutzatu dira. Joanesek Amets ikusitakoan pentsatu du “Hau mutil puska! Ze begirada daukan!”. Ametsek berriz pentsatu du “Hau da baldar puska! Nora uste du etorri dela?”. Helmugan ikusi duzue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-26 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eli Pagola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete; Eli 12 urteko alaba eta Oihana, ama. Duela gutxi eskuratu du mugikor propioa alabak, eta nahigabean edo, pornografiarekin egin du topo. Ikusitakoarekin zur eta lur geratu da alaba, eta amarengana jo du azalpen bila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Oihana, ama, eta Nerea, 8 urteko alaba. Alabak esan dio amari bere urtebetetze festara ez dituela bere gelako lagun guztiak gonbidatu nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-11-18 Hondarribia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitorren semea, Jon, ederki ari da bertsotan. Edo hobeki esan, ari zen. Izan ere, duela lauzpabost hilabete Unai Agirre irakaslearekin hasi zen eta geroztik hain ongi ez dabilela iruditzen zaio Aitorri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-19 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Agin aita eta Millan semea zarete. Millan, etxean ez duzu ezer egiten, alper hutsa zara. Gaur aitak harrapatu zaitu logelan zure jarraitzaileentzat bideo bat grabatzen etxean egiten ez dituzun lan guztiak nola egiten diren kontatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: 70 urtean lehendabiziko aldiz dentistarengana joan da Maialen. Aitor dentistak esan dio urtero joan beharra dagoela dentistara errebisioa egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: AHTko tunel bat Lezetxikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da, Arrasaten dagoen kobazulo hori. Zuek zarete, Maialen eta Amets, aurkikuntzaren berri eman duen espeleologia taldeko bi kide. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-09 Errenteria Plaza librea [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete; Aitor aita eta Joanes 15 urteko seme gaztea. Joanes, Aitor aitaren kuadrillakoekin topo egindakoan, aita gaztetan oso parrandazalea zela esaten dizute, beti izaten zela azkena erretiratzen. Orain, berriz, herriko jaiak iritsita, kate motzean lotu zaitu aitak, Joanes. Hala esaten dizu: “Joanes, gauerditako etxera etorri gero e!”. Ez duzu ulertzen aitaren jarrera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Ekhiñe Zapiain Arlegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurrez aurre zaudete bi emakume talentudun, belaunaldi ezberdinetakoak. Zer erranen zeniokete elkarri? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-08 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aitor Bizkarra, Xabi Igoa, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sortzaileak zarete zuek eta gure planeta hankaz gora dago. Planeta txuri bat oinarri hartuta planeta berri bat sortu dezazuen eskatuko dizuet. [Gai-emaileak eskura eman die lanpara baten antzeko bola bat] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Sebastian, banku bateko zuzendaria da. Egunero bezeroen kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, kredituak ematen ditu, ordaintzen ez dutenei zigorrak ezarri… Gaur hiru bezero hauek etorri zaizkio: Oihana, Andoni eta Oihana. Bakoitzak badu bere kezka, edo galdera, edo proposamen edo haserrealdi. Ea bakoitzari ze erantzun ematen dion Sebastianek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Bizkarra
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ofizio baino, ariketa honi o-fisio deituko diogu. Amaia, min oso intentsoak zenituelako Aitor Bizkarra fisioarengana joaten zinen. Bi sesiotan gaizki pasa ostean, mina joan baino, mina gorputz atal gehiagotara zabaldu zaizu. Hirugarren sesio batera joan zara gaur; duda asko dituzu hirugarren sesio bat gura ote duzun Aitorrekin, baina konfiatu egin duzu. Etzan zara ohatilan, eta Aitor fisioan lanean hasi den momentuan “Ai!” geratzeko esan diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa