General search
New search Bapatean collection: "1995" Name of person: Colina, SustraiRefine your search
Found results: 2507
2025-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urte luzez bikotea izan zarete eta hiru ume izan dituzue. Sustrai eta erabakiak hartzea ez datoz bat eta beti esaten dizu Eli: “Zuk nahi duzuna”. Elik harremana bukatzea erabaki zuen. Bitartekari batengana jo duzue, eta zure txandaren zain zaudetela Sustraik esan dizu: “Eli, baina definitiboa da? Banandu egingo gara?” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Hedabideek bizirik irauteko bi mundu dituzte: harpidetzak eta dirulaguntzak, gehienbat. Euskal Herrian hedabideek jasotako dirulaguntzek adierazten dute gobernuen interesa zein den. Zenbakiak argiak dira eta publikoak: El Correo, 9.237.603 euro; El Diario Vasco, 6.128.575 euro; Cadena Ser, 5.948.760 euro; Deia, 3.605.626 euro. Gara, 2.969.963 euro. Erdarazkoak zenbaki puztuak. Euskarazko hedabideek ere jasotzen dituzte dirulaguntzak: Argia, 144.970 euro; Berria, 1.802.760 euro; Bilbo Hiria Irratia, 0 euro. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-10-17 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Eli Pagola
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete. Baratza daukazue eta, zu, Eli, azken urtetan Jakoba Errekondoren jarraitzaile sutsu bihurtu zara. Haren irratsaioa entzuten duzu larunbatero; egutegi dinamikoa erosi eta zehatz mehatz jarraitzen duzu baratzeko lanak egiterakoan eta abar. Baratzarekin nahiko ez eta, orain sendabelarrekin ere emozionatuta zabiltza. Sendabelarrak topatu, bildu, lehortu, ukenduak egin… Egia esan, zure bizitza horren baitan antolatzen duzu, eta azkenaldian, beste planak uzten hasia zara… Sustrai, gaur zure etxekoekin bazkaria daukazue eta Elik esan dizu, Jakobaren egutegiaren arabera lore eguna dela eta sendabelarrak bildu behar dituela arratsaldeko 14:00etatik 16:00ak bitartean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-21 Errezil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi jubilatu zarete. Egunero kafea hartzen duzue eta egunero egunkaria irakurtzen duzue. Irazu, eskelen orrira iristean, eskelak begiratzen dituzu, ezagunen bat ikusten duen edo. Sustrai, eskeletara iritsi orduko pasa egiten dituzu orriak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-10 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Seaskak 50 urte bete ditu. Eta Xan Airek, Seaskako hizkuntza proiektuaren arduradunak, zera dio: “Ikastolek ekosistema inplikatuago baten parte izan behar lukete” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: : Ikasten dugun leku hori da eskola. Edozein toki izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, edo… parkea. Unai eta Sustrai, zuek bi ume horien gurasoak zarete. Unai, zure umea da zabuan ordu erdi luzea daraman hori; Sustrai, zurea ordu erdi luze zain daramana. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-14 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Unai Bilintx zara. San Sebastian egunez bere etxean bonba lehertu eta ondorioz hil zen bertsolari donostiarra. Badakigu Loiolako erromeria batean ezkontzeko eskatu zeniola neskatxa bati eta hark ezetz esan zizula. Baina ez dakigu zergatik. Atzekoak izango dira neskatxa hori, eta beraiek esango dizute zergatik esan zizuten ezetz. Unai zuk erantzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-27 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai gau giroko tabernako atea zara. Zure azalean pegatina eta pintada asko daude. Saioa dator komunera, duela hogei urte zure azalean pintada bat egin zuena. Errotuladore bat atera du berriro. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-03 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Bartra, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Inauterietan marrazki bizidunez mozorrotzeko gaia jarri dute Pasai Donibanen. Zu, Iker, mozorro lehiaketako epailea zara eta zure bertsokideak aurkeztu dira bertara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur egun Tinderra erabiltzen da. Mundua geroz eta bakartuago dago eta behar dugu topatzea benetan gustuko izango dugun pertsona bat. Ordubetean bada ere eta ordubete eraginkorra. Miren jarri zenuen jendea ezagutzea gustatzen zitzaizula. Sustrai zuri jendea ez zaizu gustatzen eta denbora daramazu asmatu ezinik. Bi hilabete pasa dituzu zain, eta aplikazioak bidali dizkizu lekua eta ordua, eta Miren egongo dela bertan zain. Miren zure bizilaguna da. Sekula ez duzue elkarrekin hitz egin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Puntua: Argal ikusten zaitut / dotore-dotore Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-29 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Modeloak zarete Cibelesen. Sustrai kanporatu egin dute argalegi dagoelako; Xabik itzelezko arrakasta izan du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Fredi Paia, Xabier Silveira
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Bi bertso eskatuko dizkizuet. Lehen bertsoan esplikatu noiz erabili beharko litzatekeen abiadura handia, eta bigarren bertsoan noiz joan beharko genukeen mantso. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Laneko bilera batera zoaz zu, Unai, Sustrai nagusiarekin batera haren auto handian. Azkarregi doa Sustrai autopistan, eta ez dakizu nola esan mantsoago joateko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-21 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda puntutan Proposed topic: Puntutan egiteko bi baldintza: hiru minutu gutxienez eta bost minutu gehienez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jon, zure bikotea galdutzat eman zenuen orain dela hamabost urte itsasoan, eta gaur etxean agertu zaizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
