General search
New search Bertsolari: "Egaña, Andoni" Name of person: Arzallus, AmetsRefine your search
Found results: 3333
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: 1934koa zen Jon Lopategi eta bera ume-ume izanda tokatu zitzaion, hiru urterekin, Gernikako bonbardaketa. Hiru urterekin Muxikan beldurtuta erabaki zuten trenbide azpiko estolda zulo batean egotea egun eta erdian. Eraman gaitzazu une horretara Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-05 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alazne Untxalo
[Extempore verse]Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Unai Iturriagak urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-13 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Astebete da ia Xabier Lete joan zitzaigula. Berak idatzitako zenbait abestiren hasiera emango dizuegu gai gisa, bertso bana kantatzeko.
Lehenengoa Maialenentzat: "Amaren bularra, haurraren janari / haurraren negarra beti hunkigarri".
Bigarrena Unairentzat: Langile baten semea naiz / aita bezala langile".
Amets, zuretzat: "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea".
Eta Andoni, zuretzat: "Aurrean papera ta / atzean papera / periodikoa leituz / ilustratzen gera".
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Niri normalean ez zait gustatzen ofizioa eta afizioa nahastea, eta nik gaiak jartzen ditudanean, normalean eliza konturik-eta ez da izaten, baina disimuluan sartzen dira apaizarekin hemendik edo handik, eta hau pentsatu dut: hasieran jarriko diet gai bat, sar daitezela nirekin nahi duten dena, eta gero ni libre izango naiz eta gaiei erantzun diezaietela. Seminarioan jende gutxi dagoela-eta deialdi bat egin dute, eta bost hauek agertu dira curriculuma eskuan dutela, seminarioan sartzeko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-27 Bera Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Sukaldeko horman egutegi bat dago. Maiatzaz geroztik inork ez dio orrialderik kendu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-04-19 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu Muñoa, Fredi Paia, Xabier Silveira
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Bi bertso eskatuko dizkizuet. Lehen bertsoan esplikatu noiz erabili beharko litzatekeen abiadura handia, eta bigarren bertsoan noiz joan beharko genukeen mantso. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Joxe, bakarrik bizi zaren adineko bat zara. Katu bat da zure konpainiarik onena Amets, eta egunero bezala paseatzera irten zara katuarekin, baina hara non, katua arbola batera igo zaizu. Zu, errukituta, katua jaitsi ezin eta katua jaisteko asmoz, zuhaitzera igotzen hasi zara; konturatzerako, ordea, zu zara zuhaitz gainean jaisteko beldurrez dagoena, eta katua behean, zuri barrez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Extempore verse]Stanza name: KOPLEN MULTZOA Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bada bertsoaldi ezagun bat aldamio bat protagonista duena. Xalbador eta Uztapide ziren bertsotan. Gai-jartzaileak aldamio baten gainean jarri zituen. Batek salto egin behar zuen bestea salbatuko bazen. Zuek ere berdin zaudete, baina ez dut zurikeriatan aritzerik nahi. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakit entzun duzuen baina Ametsek Ibhaima Balderekin Miñan izeneko liburu bat idatzi du. Eta sekulako arrakasta eduki du liburuak. Aita Santuak ere leitu du eta asko gustatu omen zaio. Amets etxean dela, norbaitek atea jo du. Ireki du Ametsek atea, nor izango eta… Aita Santua bera! Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
