General search
New search Bertsolari: "Harinordoki, Jean Louis "Laka"" Year: 2024Refine your search
Found results: 1589
2024-08-29 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Kopla handia Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Udaro Donostiako Udalak turismo kanpaina bat egin nahi izaten du zein baino zein lema hobea asmatu eta ahal den turista gehiena erakarri nahian. Aurten agentzia bati esan beharrean, bertsolariei enkargatzea pentsatu dute. Eta hiru bertsolari hauei eskatu die Udalak turismo kanpaina berrirako lelo proposamenak egiteko. Elkarrekin bildu zarete eta pentsatu duzue, turistak erakartzeko ez, uxatzeko leloak egin behar dituzuela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-31 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Nerea Elustondo
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Belaunaldi desberdinetakoak izan arren gauza jakina da eskolako patioan futbolean ari ez ziren mutilak ez zirela ondo ikusiak. Nor izatekotan, lagun artean estatus bat irabaztekotan futbolean aritu behar izaten zuten, eta gainera onena izan edo ona gutxienez. Aldatu ote dira gauzak ordutik? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-08-31 Hernani Lagun-artekoa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Ekhiñe Zapiain
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur bertan abuztua agurtu eta bihar hasiko zaigu iraila; hau izaten da askorenetzat hasieren hilabetea. Ikasturte berri baten hasiera izango da, baina zuentzat zeren hasiera markatuko du irailak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Julio, aspaldi ari zara saltzaile jazarleen deiak jasotzen. Erantzuterakoan gozoa eta adeitsua izan zara beti, baina pazientzia agortzear duzu. Ordu txikietan ere hortxe, telefonoak dar-dar, kontuak saltzen eta eskaintzen. Berriro ere jo du telefonoak, Aroa komertziala duzu beste aldean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Ogasunak ere dena kontrolatu nahi, eta aurten hasi da zenbait tokitan txosna eta herrietako jaietako ekonomia kontrolatu nahian. Gasteizen herriko txosnei Ticket bai sistema ezarri nahi izan die, eta hurrengo urtean helduko omen da Bizkaia eta Gipuzkoara. Beñat, ticket bai ala ticket ez? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-13 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, arropa eta oinetako denda bateko langilea zaitugu. Gaur atetik, ezagutzen ez duzun bezero bat sartu da, Andoni, eta sartu orduko hasi zaizu bere historia kontatzen. Bertsolaria dela, saio batetan oholtza batetik erori eta humeroa hautsi duela eta oinetako eta arropa erosoa behar dituela. Gauza jakina da, bistakoa, zergatik. Atera dizkiozu bata eta bestea. Jantzi, erantzi, probatu. Hau bai, hau ez, hau izan liteke. Ordu bete dagoeneko. Zer moduz doa? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Lauroetan kantatzea ez da erraza. Froga bat pasa behar duzu. Adibidez Frediri asko kosta zitzaion froga hau pasatzea. Kontua da zuk nahi duzun doinu eta neurrian hasiko zarela kantatzen. Publiko artean bertso jakitun bat dago eta berak txintxarri bat dauka, arran bat. Uste duenean ondo egin duzula jo egingo du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete. Zu, Alaia, egiten dituzuen gastuak ahal duzun guztietan BEZik gabe ordaintzen saiatzen zara. Eneritz ez dago ados. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz, Andoni Rekondo
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 5 puntuz (hg) / Bost puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Adiskideak zarete, eta jubilatuta zaudete biok. Biloba txikiak dauzkazue. Zuk, Andoni, haiek zaintzen pasatzen duzu eguna. Anerrek ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Suhiltzaileak zarete. Zu, Nerea, etengabe ahalegintzen zara zure lanarekin zerikusia duten ikastaroak egiten zure denbora librean; Oihanak ez du ikastarorik egiten behartuta ez bada. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok lokal berean ensaiatzen duzue bakoitzak bere antzerki-taldearekin. Beñat, Alaiaren taldeak ensaiatu badu lehenago, beti dena hankaz gora topatzen duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe, Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea zarete. Eneritz, etxe berria erosi duzue, eta, badaezpada, Aneren gurasoei giltzen kopia bat eman zenieten larrialdietarako. Orain, Aneren gurasoak edozein momentutan sartzen dira etxera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Aner Peritz
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lagunak zarete. Herriko merkatariek gabonetako saskia zozketatzen dute. Zuk, Aner, dozena bat txartel erosi zenituen, eta haietako bat Nereari oparitu zenion. Berari tokatu zaio saskia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Andoni Rekondo
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kuadrillakoak zarete. Oihana, elkarrekin jatetxeren batean otordua egiten duzuen aldiro, Andonik kexa ugari izaten ditu. Gaur ere, otordua hasi orduko, protestan ari da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Gaia: Lehiakortasuna
Puntua: Arlo askotan dago / lehiakortasuna
Puntua: Lehiak berez ez dauka / zertan izan txarra
Puntua: Gaur ez geundeke hemen / lehiarik ezean
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Gaia: Bakardadea
Puntua: Bakardadea ez da / beti hautatua
Puntua: Jendez inguratu ta / bakarrik sentitu
Puntua: Noizbait jardun al zara / bakardade bila?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Gaia: Etxeko lanak
Puntua: Nola moldatzen zara / etxeko lanetan?
Puntua: Emakumeen lana / zen iraganean
Puntua: Ezkutuko lan hori / ordaindu ezkero
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Eneritz Artetxe
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Gaia: Buru osasuna
Puntua: Buru osasuna maiz / izaten da tabu
Puntua: Landu behar genuke / umetan hasita
Puntua: Laguntza eskatzea / ez da hain erraza
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Rekondo
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Gaia: Kontsumismoa
Puntua: Denetik dugu baina / kontsumitzen segi
Puntua: Berria ez da beti / hobea izaten
Puntua: Gailu guztiek dute / iraungitze data
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
