General search
New search Medium type: "Betacam" Place: "Hendaia" Type: "grabazioa" Year: "1989" Type: Extempore verse Performance type: Jaialdia Year: 2012Refine your search
Found results: 76
2012-12-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri, Iñaki Viñaspre
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Gaur betetzen dira 200 urte Grimm anaiek lehenengo ipuin bilduma atera zutela. Zu, Jone, oso ipuinzalea zara, baina ez zaizu gustatzen ipuin klasikoek emakumea nola tratatu duten historian zehar. Zure umeari ipuin horien bertsioak kontatzen dizkiozu, eta pixka bat nahasita dago. Kontatu dizkiozu Txanogorritxorena, Loti Ederrarena, denak aldatuta, eta gaur tokatzen da Edurne Zurirena kontatzea.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Askotan aditu izan dugu denok eta esan ere bai bizitzeko ez dela asko behar, baina hori norberaren esku egongo da. Zuen kasuan zenbat da gutxieneko hori, bizitzeko behar duzuen hori? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Azken boladan soldata jaitsierak eguneroko kontua dira, eta zuei bioi ere tokatu zaizue. Arkaitz da banketxe bateko goi kargu bat, 50.000 euro inguru irabazten zituen hilean, eta orain 44.000 inguruan geratuko zaio soldata; Peña bankuko kristalak garbitzen dituen langilea da, 1.000 euro kobratzen zituen, eta orain 800 eurora murriztu zaio soldata. Askotan bezala, kafe makinan egin dute topo.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Unai Gaztelumendi Arandia
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Hemen dituzue bi pirata. Gau osoan parrandan ibili ostean, gaupasa egin ostean, beroak harrapatuta, leku fresko baten bila dabiltzanak. Halako batean, Artzain Onaren katedrala ikusi duzue, eta pentsatu duzue "Hori bai toki freskoa". Sartu zarete bertan, eta egonaldi bat eginda, zuk, Unai, esan diozu "Beno, Iñaki, freskatu gara eta goazen", baina Iñakik ez du irten nahi elizatik. Zerbait igarri du, errebelazioren bat edo.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Adineko bi emakume zarete, bilobei begira. Maialen eserita zegoen bankuan eseri zara zu ere, Amaia. Hizketan hasi zarete, familiaz, seme-alabez, eta pasadan zera kontatu dizu, Amaia, Maialenek: bere seme gazteena behar zuena hilda jaio zela esan ziotela duela 40 urte. Zuri ere gauza bera esan zizutela gogoratu zara, Amaia.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakit zuei gertatu zaizuen, baina niri azken hilabeteotan galdera bat behin baino gehiagotan egin didate, eta galderak berak ere nahiko kezka sortzen dizu: “Datorren urtean da txapelketa, ezta?”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Donostiako Udaleko bi politikari zarete, berdin zait zein. Kontua da piraten ekimena hasi zenean, piraten ekimenaren kontra zeundetela; ez zenuten babesten, ez zenuten egoki ikusten. Gaur, euren gonbidapenari esker, eurekin batera ari zarete Artilero kantatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuk ondo ezagutzen zenuen gure Manuel, errimazale fina, errima berezien zalea. Zerekin errimatzen zuen Lasartek?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bikotea zarete, adinean aurrera samar doan bikotea, tradizionala, gauza askotan bezala sexurako ere bai. Gaur, telebistan zapping egiten ari zinetela, film erotiko batekin topo egin duzue. Juliok “Maialen, kendu hori!”; Maialenek “Julio, probatuko nuke”.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Duela zazpi hilabete espetxeratu zuten Ekaitz Samaniego. Iazko jaietan plaza honetan abestu zuen, baina aurten ezin izan du. Zuk ondo ezagutzen duzu Ekaitz, bere bertsoak, bere izaera ondo ezagutzen dituzu. Bere ahotsetik, ekarri Ekaitz Matxete plazara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Denbora pasa telebistaren aurrean zaudela, hor ikusten duzu gerra ostean nola joan zen hemendik hainbat jende Ameriketara. Zer pentsatua emango dizu noski.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Sarritan entzundako leloa da “Euskalduna naiz eta harro nago”. Nahikoa al da hori harro egoteko? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Probaleku hau ez da beti horrela beteta egoten. Aurreko batean, Ikerrek bere zaldiarekin apustua eginda duelako, etorri da zaldia probatzera, bere ustez bakarrik; eta hor agertu zaio Julio, animalien babeserako elkarteko kidea, txakur argal zorritsu bat sokatik duela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bertako auzoko baserri bateko aita-alabak zarete. Lursail txiki bat baduzue betidanik, baratzearekin, baina aspaldiko urteetan, iritzi desberdinak zirela eta, askotan eztabaidan izaten zineten. Joan zen urtean, aitak terreno erdia alabari eman zion, bere erara landu zezan. Etxeko sukaldean zaudete, urtebete geroago, bakoitza bere uztarekin; alabarenak karakolez beteak, baina ekologikoak; aitarenak oso-osorik, animaliarik gabe, baina sulfatoaren urdinarekin.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic:
Krisiarekin asko gabiltza bueltaka. Jendea kezkatuta dago, lehengora bueltatuko ote garen, ez garen. Zu zenbateraino kezkatzen zaitu krisiak?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-18 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Unai Ormaetxea Zenikazelaia
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Unai, afalosteko kafearekin batera, sofan jesarri zara, egunero gustura erretzen duzun zigarro horrekin, eta handik gutxira, betiko paranoiekin hasi zara: “ Zer gara? Zer ez? Nondik gatoz? Nora goaz?”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-11 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Fredi Paia, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aldizkari zientifiko batean aurkitutako iruzkina irakurriko dizuet: “Orain arte egindako azterketen arabera, gurasoek semeetariko baten alde duten kutunkeriak edo faboritismoak eragin negatiboa du seme-alaben buruaren osasunean, eta jarrera arazoak sorrarazten ditu haurren, nerabeen zein gazte-helduen artean. Baina, berriki, inguruko 275 familiari egindako inkesta batek eragin negatibo hori nagusi garenera arte luzatzen dela frogatu du”. Zuek anaiak zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Jakin duzue aurten Iruñeko barraketan jarri duten noria Europako handiena omen dela; aire egokitua omen du, musika kabinan, eta zuek ere probatu nahi duzue. Txartela hartu duzue, igo zarete, eta goialdera iristen ari zaretela, barraketako argia joan da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Miren, moja sekularra zara, abiturik barik. Behar beste abade ez dago, krisialdia dago, eta Miren, moja sekular moduan, tarteka Amorotora etortzen zara meza ematera, baina gero eta jende gutxiagoa etortzen zaizu, eta tarteka txikiteroren bat ere bai, Sebastian. Hor dago, mezetan egon bai, baina ez oso aurpegi onarekin.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier Silveira
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Gaur uztailak 7 da Lesakan, eta zu Andoni gaupasaz zaude, mozkorra, aho zabalik, prozesioan datorren Xabier San Fermin santuari begira.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa