General search
New search Name of person: Gaztelumendi, Beñat Place: "Araba"Refine your search
Found results: 2194
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Mendi lasterkariak zarete. Zu, Unai, afizioz; eta Beñat, ofizioz. Azkenaldian, zuk,
Unai, Beñatek baino emaitza hobeak lortzen dituzu.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Oskorri gendun talde / aski ezaguna
Puntua: Berrogeita bost urte / kantuz plazaz plaza…
Puntua: Joan al zinen Bilboko / azken kontzertura?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Elkarrekin maitemindu zareten erlijiosoak zarete. Zuri, Oihana, bizitza erlijiosoa utzi eta elkarrekin bizitzen jartzea proposatu dizu Beñatek. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-08 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Esaten dute arrantzaleentzat bi mundu existitzen direla. Lurra eta itsasoa. Itsasoa gogorra baina aldi berean harrapatzen omen du. Izan ere, itsasoarekin lotura handia izan dugu euskaldunok. Beñat arrantzalea izan zara eta duela hilabete jubilatu egin zara. Hala ere goizero jagi eta itsasora jotzen duzu. Zer ematen dizu itsasoak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-01-26 Barañain Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Guri hau oso normala irudituko zaigu baina… Ea, ebidentzia ez dugu ukatuko; hemen gaude, urtarrileko zapatu hotz batean, Barañainen, egun oso bat bertsoari eskaintzen, bertso eskolei buruzkoa, gainera! Zuek, Euskal Herriko bertsozale mordo bat, eta ni ba Aulki Jokoko aurkezlea naiz, onar dezagun. Friki batzuk gara. Eta gu gustura gaude gure zaletasun honekin, frikiak, baina sozialak gara, onartuta dago euskal gizartean… baina zer gertatzen da larunbat arratsalde batean pipak jaten geratu diren eta hau guztia gero eta gutxiago ulertzen duten gure kuadrillakoekin?
Etorri Xabat eta Beñat. Zuek zarete bertsozale baten kuadrillako lagun horiek. Eseri banku honetan… eta hitz egin lasai. Beste larunbat bat zuen laguna ikusi gabe
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maddalen, herriko apaiza zara, eta, Beñat, apostasia egitera joan den herritarra. Apaizak, ordea, ez du eskaera gogotsu hartu.
2019-09-27 Eibar Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Manu Goiogana
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-semeak zarete, Beñat aita eta Manu semea. Apustuekin nahi baino harreman eskasagoa garatu zenuen Beñat: bateko frontoiak, besteko joko-makinak... Eta gaitza izan zen, baina irten zinen hartatik. Ez orduan ere etxeko giroa nahastu barik, ez Manu eta inguruak arazo horren ezagun izan gabe. Pasatu dira urte batzuk harrezkero, eta gaur kalean zoazela, Eibarko apustu etxe bateko atetik Manu ikusi duzu irteten. Eta barruak estutu zaizkizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-27 Eibar Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Autoa hartu duzu beste hainbat egunetan bezala eta tenperatura ona ipintzen duzun bitartean, irratia piztu duzu. Irratian albiste bat beste baten ondoren doaz, eta tartean Katalunian atxiloketak izan direla esan dute. Miatutako hainbat lekutan lehergaiak aurkitu dituztela eta atxilotutako batzuk kartzelaratu. Zu euskal herritarra zara. Albisteak entzun eta ezinbestean zure oroitzapenetara egin duzu salto. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-13 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Alaia Martin, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Badakit ez dagoela beste gairik bazterretan, eta barkamena eskatuko dizuet gai hau aurkezteagatik, gainera sanantonak izanda. Jaiak hasi berri, eta nik krisiaz hitz egin behar. Bertso batean kantatu behar duzue krisi honek ekarri digun alderdi onen bat; baikor begiratuko diogu krisiari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-15 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Munduaren bukaerak harreman askoren amaiera ekarriko du. Bikote klasiko bat, ezkontzara arte birjin heldutakoak… Jonek esan dio Beñati: “Gauza berriak probatu nahi ditut”. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Beñat Gaztelumendi, hogeita bost urte dituzu. Andoni Egaña, zuk bietan bete dituzu hogeita bost urte; hau da, berrogeita hamar urte dituzu. Imanol Lazkanok, berriz, hirurogeita hamabost urte ditu. Berrogeita hamar urteko soka da zuena. Zuetako bakoitzak bertsolaritzaren garai batzuk ezagutu ditu. Garai horretako bertso saioak, garai horretako bertsolari bizimodua, bertsolari belaunaldiak; miresten dituzue elkarren belaunaldiak ere, beste bertsolaritza garai hauek. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa, Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Extempore verse]
Stanza name:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bosnaka gaia-emanda
Proposed topic:
Atzo izan zen Mikel Aranbururen despedida. Eta zuek ere hasi zarete imajinatzen nolakoa izango litzatekeen zuen despedida ideala. Imajina ezazue ozenki.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Donostiako Udaleko bi politikari zarete, berdin zait zein. Kontua da piraten ekimena hasi zenean, piraten ekimenaren kontra zeundetela; ez zenuten babesten, ez zenuten egoki ikusten. Gaur, euren gonbidapenari esker, eurekin batera ari zarete Artilero kantatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-11-23 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Entzungo zenuten, noski, Euskadi Irratiak 30 urte bete ditu gaur. Zuek biok jaio gabe zeundeten hura sortu zenean, eta ni oso txikia nintzen, baina badakigu une garrantzitsua izan zela oso. Azken urteotan, ordea, beste komunikabide batzuek askoz indar handiagoa hartu dute: Facebook, Twitter, Whatsapp... Zuk, Julio, aukera horiek guztiak izan arren, egunero entzuten duzu irratia. Beñatek ez du irratiaren beharrik sentitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Zuazubiskar Iñarra
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuk, Ane, gidatzen zoazenean, trafiko arau guztiak zintzo betetzen dituzu beti. Beñatek ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Mikel, pilota partida ikustera jaitsi zara tabernara. Beñat etengabe telebistaren parean jartzen zaizu, eta ez dizu partida ikusten uzten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ander Lizarralde Jimeno
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Arropa konpontzeko negozio bat daukazue elkarrekin. Geroz eta lan gehiago daukazue azkenaldian. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kamioilariak zarete, eta sarri bidaiatzen duzue Marokora. Beñat, irabaziak gutxitu zaizkizuela eta, Marokotik haxixa ekartzea proposatu dizu Anek. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi gizonezko zarete. Badakizue zuen lantegian zuen lan bera eginagatik, emakumezkoek baino soldata handiagoa jasotzen duzuela. Protestan hasi dira emakumeak, baina zuek ez duzue bat egin protestarekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Amaia Iturriotz Etxaniz
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Beñat aita eta Amaia alaba zarete. Beñat, urteetan aurrera zoaz, eta Amaiak esan dizu hemendik aurrera berak lagunduko dizula dutxatzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
