General search
New search Place: "Oarsoaldea" Name of person: Arzallus, AmetsRefine your search
Found results: 3287
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jakingo duzue gaur, hemendik hiru ordura jokatuko den Realaren eta Bartzelonaren arteko futbol partidan Maialenek ohorezko sakea egingo duela. Baina ez pentsa bertsolaritzaren Messiri erraza egin zaionik erabakia hartzea. Nahiko buruhauste eman dizkio ohorezko sakeak. Izan ere, Amets eta Maialen, zuek futbolzaleak zarete. Gozatu egiten duzue futbolarekin. Baina baita sufritu ere. Zer da futbolean gozagarri egiten zaizuena? Eta zer gorrotagarri? Zer kontraesan sortzen dizkizue eta zer daukazue esateko zuen kontraesanen alde? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Geografia da Ametsen zaletasunetako bat, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Gaur Euskal Herrian zentratuko gara: hemen gutxi dira Euskal Herrian barna zu adina ibilitakoak, eta, muga zahar hori zuk adina zapaldu eta zabaldutakoak. Emaguzu klase magistral bat, egin iezaguzu gure geografiaren alarde bat. Euskal Herriko ahalik eta herri edo txoko gehien zerrendatzeko eskatuko dizut 9ko txikian (esateko toki gutxi, errima asko, abiada bizian). Geografia-jakintza eta bizkortasun mentala. Ametsen bertuteen artean bi. Animo! Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Elkarri puntuak jartzeko eskatuko dizuet. Hori bai, sartu igogailuan eta egin goraka:
Puntua: Bertsoen hirugarren / pisuraino goazen
Puntua: Laugarren solairuan / potoen beldurra
Puntua: Lurretik urrun dago / bosgarren pisua
Puntua: Zer da zortzigarrenean?
Puntua: Beatzigarrenean / bukaera han da
Puntua: Berdina egingo dizut / baina goitik behera
Puntua: Berriro itzuliko balitz / iragan denbora arrotza
Puntua: Euskal Herriko profeta
Puntua: Triste bizi haiz baina / ez hiltzea hobe
Puntua: Azken puntu honekin / eman inbidia
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-28 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Miren Amuriza, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaztetxeko bi kide zarete. Bazkarirako 100 txartel inprimatu zenituzten etxean. Etorri zarete bazkaltzera eta 130 lagun etorri dira, bakoitza bere txartelarekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-02-24 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur ligatu egin duzue eta Ikerren etxera joan zarete. Iker bero-bero dago, baina Ametsi atentzioa deitu dio etxeko dekorazioak eta gau osoa objektuei begira darama, galdezka. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-03-04 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Ederki jakingo duzue aurten txirrindularien Frantziako Tourra Senperen izango dela, eta zuek horretarako prestatzen ari zarete. Unai entrenatzailea izango da; Maddalen, medikua; Andoni, taldeko liderra; Maialen, behetik gora datorren txirrindulari gaztea, eta, Amets, telebistan ateratzeagatik edozer egingo lukeen zalea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: AHTko tunel bat Lezetxikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da, Arrasaten dagoen kobazulo hori. Zuek zarete, Maialen eta Amets, aurkikuntzaren berri eman duen espeleologia taldeko bi kide. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-26 Donapaleu Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: [Irulegiko eskuaren aurkikuntzari buruzkoa izan da hirugarren esketxa; zenbait gogoeta serios eta beste hainbeste ateraldi irringarri jokatu dituzte zirtzilek.] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-05 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Sustrai, autobus gidaria zara. Gibeleko zazpiak igo zaizkizu sagardotegitik bueltan. Nola jokatu du bakoitzak? Eta besteak, oroitzen al zarete zuen jarreraz? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-17 Mendaro Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Joanes Illarregi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Kilimontraila antolatzen du urtero. Joanesek izena eman du mendi lasterketan. Asko entrenatu da horretarako. Heldu da eguna eta lasterketaren ibilbidearen erdialdean, hidratazio postuan Amets dago edariak, gelak eta halakoak banatzen. Joanes postura iritsitakoan bien begiradak gurutzatu dira. Joanesek Amets ikusitakoan pentsatu du “Hau mutil puska! Ze begirada daukan!”. Ametsek berriz pentsatu du “Hau da baldar puska! Nora uste du etorri dela?”. Helmugan ikusi duzue elkar. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-26 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Kuadrilla bereko bi guraso zarete. Whatsapp talde bereko kide zarete, nahiz gutxitan elkartu. Ametsek noiznahi bidaltzen ditu Whatsapp taldera bere alabaren bideoak; gaur alabaren lehen bizikleta pedalkaden irudiak bidali ditu taldera. Oihana nekatzen hasia dago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Andoni, arkitektoa zara. Era guztietako eraikinak diseinatzen dituzu. Lanaz aparte baduzu zaletasun bitxi bat: lagunak, jendea, eraikinekin konparatzen dituzula etengabe. Horretarako pertsona bakoitzaren ezaugarriak hartzen dituzu kontutan, eta horien arabera eraikin bat etortzen zaizu gogora. Ez duzu esateko ohiturarik, baina gaur bai: beste hirurak ikusita ze eraikin datorkizu burura? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-03 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Bost urte dira areto honetan bertso saiorik egiten ez dela. Publikoan bada orduz geroztik bertso saioren batera joan ez den jendea. Bost urte hauetan plazan zer gertatu den kontatu behar diezue, beraz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urteak joan eta urteak etorri, beti aurkezle bera Mungiako saioan. Ez al zaudete aspertzen hasiak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-30 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arrate Illaro Etxebarria, Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Udako saioak jai giroko saiok izaten dira, bereziak. Seguru nago gustagiarriak direla gauza batzuengatik, baina izango dira gustatzen ez zaizkizuen gauzak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Izar Mendiguren, Oihane Perea, Julen Zelaieta
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Oihane zerbitzaria zara taberna batetan. Taberna ixtera zoazela, atzeko hirurak azaldu zaizkizu, gaupasan. Ez dizute taberna ixten uzten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-11 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Lehen Ameriketara edo Euskal Herritik kanpo joaten zirenean, etxearen izena hartzen zuten askotan. Badaude adibide anitz eta deiturak ere: Etxegoien, Goienetxe edo... Galdera da: nola, zure ustez, etxea jendearen izatearen parte bilakatzen da? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-09-11 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Odei Barroso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hor gibelean da Baigura, eta leku paregabea da parapentea egiteko. Zuek bi plaza edo bi lekutako parapentea egin duzue. Oraintxe jarri dituzue hankak lurrean. Odeik bikain pasa du eta Ametsek sabela hustu du airean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Xalbador Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa