General search
New search Name of person: "Igartzabal, Euxebio" Name of person: Goikoetxea, JosuRefine your search
Found results: 563
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Agian jakingo duzue: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hasi da. Maialen da faboritoetako bat. Jon Sarasuak 1991ko Gipuzkoako Txapelketan tongo egin zuen. Maialenen buruan aurtengoan horrelako zerbait egiteko asmoa dago. Horretan dabilela, Aitor aingerua eta Sebastian deabrua azaldu zaizkio. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Madrilgo atentatua gertatu eta berehala irudi gogorrak ikusi genituen telebistaz. Orain gutxi Iraken bost amerikar hil dituzte eta euren gorpuekin jolasean aritu dira. Zer deritzozu horri? Telebistaz horrelako irudiak ikusi behar al ditugu? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi, Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Bertsolaritzan urte asko daramatzazue eta bide horretan une gozoak eta gaziak igaroko zenituzten. Konta itzazue mementorik gozoenak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Anaiak zarete. Etxeko seme formala da Ekaitz. Ikasle ona, zintzoa, esanekoa. Iker, berriz, golfoa. Etxean beti noiz iritsiko den zain egoten dira. Baina gaur, etxera bidean, Ekaitz ikusi duzu sekulako mozkorrarekin ate ondoan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-09-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Imanol, saio hau hasi aurretik taldean zeundeten bertsolariak eta, isilik, kopetilun, ikusi duzu Maialen, hitzik egin ezinik. Jakin nahi duzu zergatik dagoen goibel; berak erantzungo dizu, eta ea kopeta ilun hori argitzea, alaitzea, lortzen duzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Senar-emazteak zarete zuek biok: Andoni senarra, Sebastian emaztea. Gaur, Donostiako Bulebarrean paseoan zenbiltzatela, senarrak emaztea baino askoz ederragoa zen emakume bati ez dio begirik kendu. Emaztea konturatu eta sutan jarri da, eta hemen hasiko da zuen elkarrizketa. Baina muturtuta hasiko duzuena, nahi nuke azken bertsoan harmonian, biok berriro maitasuna ernetuta agertzea. Zuek ikusi zenbat bertso kantatu beharko dituzuen horretarako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea osatzen duzue zuek biok. Lege naturalak ez zuen nahi zuek elkartzerik, baina destinoak bai. Zu, Andoni, arlo politikoan ezkerrekoa zara. Zu, Maialen, eskuinekoa. Andoni konstituzionalista da, eta Maialen abertzalea. Andoni letretakoa da, eta Maialen zientzietakoa. Elkar asko maite duzue, baina gaur borroka latza izan duzue. Platerak ere airean ibili dira. Baina, gaur ere ohean bukatu da zuen borroka. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuk, Sustrai, gauzak ahazteko joera duzu. Mendiluzek gauzak gogoratzeko joera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, udara honetan bidaia luzea egin nahi zenuen, Indiara hain zuzen. Baina zure bizitzako akatsa egin zenuen: Amets gonbidatu zenuen zure bidaiakide gisa. Hasieratik hasi zen kexuka, aski zela esan arte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-11-30 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Iñaki Murua
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Jon, zu Olentzero zara. Ez dakit nik zergatik, iazkoa jendearentzat lan egiten zenuen azkenengo aldia izango zela egin zenuen zin. Gaur, hor zaude zure bordatxoan, arrautzatxoak jan dituzu, kapoia daukazu zain, eta halako batean hotsa sentitu duzu. Eta baten bat ate joka hasi da. Hemen daukazu abendua. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-09-16 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Neurri berezikoak Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Ehun urte bete dira zuen aita jaio zela, eta hogei urte hil zenetik. Balentin Enbeitaren figurari kantatzeko aukera emango dizut. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Imajina dezaket nolakoa den bisitarako bidea, baita bisita bera ere. Baina ezin dut imajinatu nolakoa den senide baten itzulera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuk, Maialen, semea Kanadan daukazu ikasketak egiten. Gaur, cobro revertido deitu dizu Sustrai semeak. Hizketarako gogoa dauka, baina deia garesti doa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-semeak zarete. Iker semeak zilindrada handiko kotxea erostea pentsatu du bere lehen soldatarekin. Lizaso aitak ez du begi onez ikusten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Senar-emazteak zarete. Etxetik kanpo egiten duzue lana. Iluntzean telebista aurrean afaltzen duzue, eta ez duzu elkarrekin hitz egiten kasi. Telebista izorratu egin da. Gaur duzue telebista gabeko lehen afaria. Hizketan hasi beharko duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Atzeko kartel honek zeresan handia eman du. Kartela oso arra zela, saioan ere bederatzi bertsolari gizonezko? Zuek elkarteko bi langile zarete. Bertso Eguna prestatzen ari zarete, eta zuk, Etxahun, atzeko kartel hori aurkeztu duzu. Miren ez dago konforme. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-22 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa