General search
New search Type: Extempore verse Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 4021
1988-06-04 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sarasua biloba da eta Lazkao-txiki amona. Etxean sute ikaragarria sortzen da eta bilobak ahal dituenak atera ditu, baina oraindik amona barruan dago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi agure zarete. Eguneroko moduan paseatzen ari zarete, eta halako batean, Igorrek berrogeita hamar euroko billetea ikusi du lurrean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-29 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Eñaut Intxaurraga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Arratiako bertsolaritzaren alde lan asko egin zuen Basilio Pujana hil zen iaz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Senar-emazteak zarete. Adinekoak, zaharrak. Argindarra joan da. Sua badaukazue baina bestelako berogailurik ez. Sekulako hotza egiten du. Aitonak, urteetan zehar pilatutako bertsoak atera ditu eta amonak hau esan dio: "Zerbait behar dugu berotzeko eta erre ditzagun". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Beñat Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek zahar etxean bizi zareten bi alargun zarete. Zuk, Beñat, bizitzeko gogoa bizirik mantentzen duzu. Zuk, Agin, ez duzu aurrera egiteko ilusiorik, ezta kemenik ere. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hirurogeita hamar urte dituzue. Zegamako plazan bertsotan ari zarete. Bertsotan ari zinetela seko geratu zarete. Hilerri berean lurperatu zaituztete zuen emazteek zuen bizimodua ikusi eta gero. Bertsotan hasi dira zuen hezurrak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-26 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Jokin Uranga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Biok lagunak zarete. Modan dagoela-eta asto jana antolatu duzue taldean jateko. Jokinena da astoa, baina biok joan zarete hiltegira. Beñati, ordea, sekulako pena eman dio astoak, eta horren ordez legatza eskatu du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Arkaitz, bizi guztian ikusi dugun Michelineko panpina biribil hori zara. Orain erabaki dute gizentasunaren kontrako kanpaina dela eta, argaldu egin behar duzula; Alaia da Michelinen panpina berri hori. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urte dexente daramazue elkarrekin, baina Egaña senarrak gaur emaztea desberdin ikusi du: kontent, alai, itxura aldatuta... Senarrak, ordea, bere erruz dela uste du eta galdezka hastea pentsatu du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Txomin Ezponda
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Xalbador egunak urtero lelo bat izaten du, aurten Xalbador eta orain ehun urteko Urepele. Nola irudikatzen duzue orain ehun urteko Urepele? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hirugarren munduan garapen proiektu bat martxan jartzeko Gobernuz Kanpoko Erakunde batek hain modan dauden larru-gorritako egutegi horietako bat egiteko proposatu dizue. Amaia prest dago. Aitorrek zalantzak ditu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-08-05 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx", Juan Mari Narbaiza
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Loradenda baten elkartu zarete biak. Anatx lora sorta bat erostera andragaiari oparitzeko eta Narbaizak hil berria den emaztearen hilobian jartzeko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Xabi Bizkaiko txapelduna da, eta Etxahun txapela. Egin dezagun atzera. Atzo ezagutu zenuten elkar, baina orain arte ez duzue elkarrekin egoteko aukerarik izan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-08-16 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Azkenaldian, Nafarroako zenbait herritan gorabehera handiak sortu dira ikurrina dela eta. Herri batzuetako udaletan jar daiteke, beste batzuetan ez. Zuek zer iritzi duzue? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-01-21 Berriz Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Gorka Lazkano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Urtea hasi berria den arren, jadanik emakumezko bat hil du bere senarrak. Hemendik oso urrun ez da izan: Durangon bertan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-02-25 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lizaso aita eta Arozena alaba. Lizaso alkatea da. Azken urteotan herrian etxeak egin eta egin ari dira. Estitxu zerrenda guztietan apuntatu da, baina ez zaio bat bera ere tokatu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Azken datuen arabera, Espainiako Estatuan hiru etxetatik bitan loreak ihartu egin omen dira. Zuek, ama-semeak zarete, Peña ama eta Sustrai semea. Amak, oporretara joan zenean, semeari enkargu bakarra eman zion: loreak ondo zaintzeko; gaur etorri zara oporretatik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-05-07 Mutriku Sariketa [Bertsoa] / Mikel Arrillaga, Xabi Astigarraga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hamalau urteko gazte batek esku batean porroa eta bestean metxeroa dauka. Alde batetik tentazioa sentitzen du, bestetik errespetoa. Zu, Xabier, alde batetik ari zaion deabrua zara. Zu, Mikel, aingerua. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
