Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: "grabazioa" Pertsona: "Elizetxe, Jon" Lekua: "Bera" Urtea: "2011" Urtea: 1970 Pertsona: Lujanbio, MaialenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 226
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk, Amets, aurten, Gabon gaueko afarian, mahaitik ez altxatzeko eskatu diozu Maialen amari, baina lehen platera bukatu bezain laster, altxatu egin da Maialen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Txikiteoan zabiltzate tabernaz taberna. Hiru ordu daramatzazue azkena hartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehengo batean omenaldia egin zitzaion Santi Brouardi, duela urte batzuk "bateren batek" hil zuen gizona. Hantxe elkartu zarete Unai, Edurne Brouard, Santiren alaba, eta Maialen, Kristina Sagarzazu, ETAk hildako Montxo Doral ertzainaren alarguna. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Astebete da ia Xabier Lete joan zitzaigula. Berak idatzitako zenbait abestiren hasiera emango dizuegu gai gisa, bertso bana kantatzeko.
Lehenengoa Maialenentzat: "Amaren bularra, haurraren janari / haurraren negarra beti hunkigarri".
Bigarrena Unairentzat: Langile baten semea naiz / aita bezala langile".
Amets, zuretzat: "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea".
Eta Andoni, zuretzat: "Aurrean papera ta / atzean papera / periodikoa leituz / ilustratzen gera".
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-09-11 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Irazu, Alberto Iñurrategi izango haiz. Azken zortzi milakoa igo duk, eta gailurrean hagoenean Felixen istripua azaldu zaik. Maialen izango da Felix. Nolako elkarrizketa izan duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Pantailan argazki bat agertuko da. Saharako emakume bat ageri da, begirada iluna du, zuzena. Aurpegi baten irudia da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-07 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi, Sebastian, Oriora Kortaren ordez etorri den entrenatzaile berria haiz, eta hire iritziz ergometroa duk hamalauko titularra erabaki behar duena. Proba egin eta hamalau onenen artean neska bat sartu duk, Maialen. Ez daukak batere garbi zer egin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kartzela bateko hormaren bi aldeak zarete. Zu, Maialen, barrura begira dagoena. Zu, Sustrai, kanpora begira dagoena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen semeak neska bat bortxatu eta hil zuen. Haren aurkako epaiketa gaur hasiko da, eta oraintxe sartu zarete epaitegian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-07 Bergara Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri bereko bi herritar zarete. Zu, Jon, igandero joaten zara mezetara, eta eliza erdi hutsik egoten da. Gaur telebista meza grabatzera datorrela-eta, inoiz ez bezala, Maialen ere etorri da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, herriko plazan landatu berri duten arbola txikia zara. Maialen, berriz, hazi arte eutsiko dizun makila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hiru ume txikiren gurasoak zarete. Aspaldiko partez asteburu osoa zuek biok bakarrik pasatzeko aukera duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen aitak laurogei urte ditu, eta hilzorian dago. Gaur aitortu dizue etxe aurreko pagoaren azpian Gerra Zibilaren garaiko bi gorpu daudela lurperatuta. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-12 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak herri bereko bi alkate izango zarete. Maialenek atzo utzi egin zuen alkate kargua, eta Unaik hartu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Jon, prostituta zara. Azken hilabetean astero bezala, Maialen bezeroa sartu da zure gelan. Lana utzi, eta berarekin ezkontzeko eskatu dizu gaur. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-29 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Finalerako sarrerarik gabe geratzeko beldurrez, atzo jarri zineten leihatilaren aurrean, kanpin-denda eta guzti. Lerroan zuen aurretik zegoenak erosi ditu azken sarrerak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ezkontza batean dantzan hasi zarete. Jon, zuk nahi baino estuago heltzen dizu Maialenek. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Igandero mendiz mendi ibiltzeko ilusioa besterik ez zenuen. Medikuak hori ere galerazi egin dizu. Gaur igandea da eta betiko orduan esnatu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, aita-alabak izango zerate; S.Lizaso, aita; eta Maddalen, alaba. Hik, Lizaso, bahuan esperantza asko Maddalenekin: Karrera bikaina egin dik, mediku tituloa atera eta orain esan dik, Afrikan goseak daudenei laguntzera joan behar duela eta bakarrik utzi hau. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa