Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Urtea: 2015 Urtea: 1970Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 88
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren, bada denbora bat zuen herriko egoera, Siriako egoera, gero eta jasangaitzagoa dela. Hartu duzu Europa iparralderanzko bidea. Zu, Unai, Euskal Herrian bizi den jubilatu bat zara. Egoera ikusita zure etxea eskaini duzu errefuxiatuei harrera egiteko. Ailegatu da gaur, Miren, erakutsi diozu etxea eta jarri zarete elkarrekin afaltzen Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, lau urte dauzkazu. Iaz hiru urteko gelan “jefea” zinen. Aurten hasi da ikasturte berria. Heldu da klaseko lehen eguna, eta atea zabaldu eta mutiko berria topatu duzu. Etxahun da gelako mutil berria eta berarengana joan zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Haritz Mujika
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Seiko handia (hg) / Hiru puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Zuek beti pentsatu izan duzue arrisku-kirol horietakoren bat egitea, baina horretan geratu izan da beti. Orain ordea, “Mendi” ausartu da eta zubi batetik behera paraxuta txiki batekin botatzea pentsatu du. Haritzek, ordea, ezezkoa esan dio, bera ez doala.
Ailegatu da, bada, Unai zubi gainera. Baina, behera begiratu duenean, zalantzak sortu zaizkio. Ez daki zer egin, eta Haritzi telefonoz deitzea bururatu zaio. Lasai, komunean eserita dagoela, hartu du Haritzek telefonoa.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Agin Laburu
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kuadrillakoak zarete. Agin beti narras jantzita ibili izan da. Baina gaur dotore etorri da, galtza eleganteak eta polo arrosa jantzita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Goitia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Txikitatik lagunak zarete. Andoni zortzi urteko mutikoa, eta Aitor zure lagun imajinarioa. Gaur, esan dizu Andonik dagoeneko ez daukala zure beharrik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-11 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sortaldetik ihesi datorren hainbat errefuxiatu dela eta, asko hitz egin, baina inork ez du soluzio garbirik ematen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Baserritarrak. Bizi guztia baserrian eman duzue lan eta lan. Zuen seme alabentzako bizitza hobea lortzea aldera, hauek ikastea nahi zenuten. Eta ikasi dute, eta lanpostua lortu ere bai. Bata Txinan bizi da orain, eta bestea Estatu Batuetan. Zuek baserrian jarraitzen duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bar-kos eta Bar-cina zarete zuek. Uxue eta Yolanda (Unai eta Julio) eta noski “bar” batean egin duzue topo. Azken hilabete hauetan, aunitz aldatu da zuen bizitza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Sei puntu baino gehiago dituen bertso bana egin beharko duzue. Julioren bertsoa deskriptiboa izango da. Sustrairena aldarrikapen bat, eta Maialen, zurea gogoeta bat.
Jende uholdea Europa zeharkatzen ari da.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-31 Auritz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Biei txiki-txikitatik etiketa desberdinak jarri dizkizuete, etxean, auzoan, eskolan... Zuri, Maialen, beti erran dizute “Zu bai inteligentea, nahi duzuna egingo duzu bizitza honetan”; zuri, berriz, Amets, “Hau bai tontoa, ba ote dago tontoagorik?”. Bientzako zaila izan da karga horrekin bizitzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-12 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aimar Karrika
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Badakigu, zu, Aimar, Auritzekoa zarela, eta, zu, Amets, Hendaiakoa. Auritz eta Orbaitzeta muga herriak dira eta Hendaian itsasoratzen da Bidasoa.
1985ean Orbaitzetakoa zen Mikel Zabaltza Bidasoako uretan agertu zen hilik. Jakin duzue dokumental bat egin nahi dela, egia bilatzen duen dokumental bat.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-20 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, zentro komertzialera joan zara erosketak egitera. Bete duzu gurdia eta kaxara iritsi zara. Han, Iker kajeroa dago. Kobratu ahala erositakoaz komentario eta galderak egiten ari zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Autobus batean egin duzue topo. Uxue haurdun, zazpi hilabete eta erdikoa, oro min eta goragale. Andoni, laurogei urteko agurea, oro min eta oro marmar. Autobusean eserleku bakarra geratzen da libre. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, zuk Juliorengana jo duzu kexaka. Julio zure semearen maisua da, eta haurrari jartzen dizkion etxeko lanak zailegiak direla eta, kexatu zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-19 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka bukaerako agurra Jarritako gaia: Bukaerako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurtengo Gipuzkoako Txapelketan Inaxi Etxabek jarri zion txapela Beñati. Haren gazte garaian, emakumezko bertsolariek ez zuten tokirik oholtzan. Gaur lau gaude oholtzan, hiru ari zarete kantuan eta bat gai jartzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-26 Aramaio Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur institutu garaiko ikaskideekin afaria izan duzu. Etxera bueltan zoaz, bakarrik eta irrifartsu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-20 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Asier Azpiroz Iztueta
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ama-alabak zarete. Maddalen ama eta Asier alaba. Jubilatu berria zara Maddalen, eta senarrarengandik banatzea erabaki duzu. Gaur eman diozu alabari horren berri.
2015-09-04 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Oier Iurramendi Etxeberria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Badakizu hau dela zure azken aukera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-22 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Jon Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sei urteko haur baten aitona-amona erdaldunak zarete, Zu, Beñat, aitona eta Jon, amona. Gaur, lehenengo aldiz, euskaraz antzerkia egiten ikusi duzue, ikasgelako beste umeekin batera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa