Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Kantu inprobisatua: "Freestyle Rap" Pertsona: Lizaso, SebastianBilaketa zehaztu
Emaitzak: 3619
1988-08-20 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Pablo Joxe Aristorena, Manolo Arozena, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Nolako emakumeak gustatzen zaizkizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-08-21 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Baserriko emakumeari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-11-12 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarri hauxe esanez zabiltzate beti edo gehienetan: "Guk elkarri esan dizkiogunak, eta oraindik ere ez gaituk haserretu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Niri normalean ez zait gustatzen ofizioa eta afizioa nahastea, eta nik gaiak jartzen ditudanean, normalean eliza konturik-eta ez da izaten, baina disimuluan sartzen dira apaizarekin hemendik edo handik, eta hau pentsatu dut: hasieran jarriko diet gai bat, sar daitezela nirekin nahi duten dena, eta gero ni libre izango naiz eta gaiei erantzun diezaietela. Seminarioan jende gutxi dagoela-eta deialdi bat egin dute, eta bost hauek agertu dira curriculuma eskuan dutela, seminarioan sartzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-04-04 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bertsolariak nola kantatzen dio hutsuneari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-23 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela gutxi egin berri duten ikerketa lan batek zera dio:Gizonezkook,bataz beste, hamahiru koma bost zentimetroko zakila dugula. Zer iruditzen zaizue? Zuena inoiz neurtu al duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-09-28 Altzaga Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azpeitiko talde bat Everestera joana da gailurra egin asmoz, baina eguraldia oso txarra omen dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-02-21 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jose Joakin Mitxelena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zein ote zerate haundiena? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-01-11 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Martin Rezabal "Olaso", Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Atzeko hoiek nola imajinatzen dituk hogei bat urte barru. Gero besteek erantzun egiten dute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi abertzale zarete zuek. Euskal Herriaren egoera ikusita, zer etorkizun dugu abertzaleok? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurogeita hamar urte dituzue. Zegamako plazan bertsotan ari zarete. Bertsotan ari zinetela seko geratu zarete. Hilerri berean lurperatu zaituztete zuen emazteek zuen bizimodua ikusi eta gero. Bertsotan hasi dira zuen hezurrak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-15 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lizaso, senarra, eta Sarasua, emaztea, eztabaidan ari dira. Emazteak kapritxo bat du: Zaldi eder bat erosi nahi du, eta Egaña da zaldi eder hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-03-18 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sinisten al dezue justizian? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Lizaso, lege gizona da eta besteak arazoak dituztenak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herri bereko bi aitona zarete zuek. Jubilatu zinetenetik urte askotan egon zarete herriko plazan, banku banatan eserita, baina elkarrekin hitz egin gabe. Obra egin dute herriko plazan, banku bakarra dago orain, eta elkarren aldamenean eserita zaudete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña atzo gauean juergan atera zen, eta goizeko bostetan autoa hartzera doala hor ikusi du autoaren aurrean etzanda Sebastian punka neska bati muxuka. Paretik kentzeko esan dionean, haserretu egin da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da. 80ko eta 90ko hamarkadetan olatuaren gailurrean ibili hintzen Sebastian. Hiru mikrofono ditiagu eta bakoitzetik bertso bana kantatzea eskatuko diat. Lehenengotik garai hura nola bizitu huen erranen diguk; bigarrengotik txapelketa eta bertso kideen lana nola bizi dituan kontatzeko eskatuko diat; eta hirugarrengotik, txapelketei buruz gazte bati zer aholku emango hiokeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
