Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Kantu inprobisatua: "Repentismo (Venezuela)" Lekua: Lasarte-OriaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 381
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-12 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean puntutan Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue Juliok Nafarroako bi txapel badituela, eta dagoeneko plazaz plaza dabil, eta saio pila egiten ditu, eta egoa hazita dauka, oso goian. Neskatan ere plazaz plaza eta herriz herri oso txulito dabil. Gaur, Ane tokatu zaio parez pare. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur ekainaren 29an hemen zaudete, Lasarte-Oriako oholtzan. Lehengo urtean ez zen saiorik egon. Duela bi urte ez zen gaur dagoenaren erdia ere. Festetako saioa egin denetan inoiz ez da ireki behar izan aretoko goiko aldea eta gaur beteta dago. Aurrera begiratuta, zer sentitzen duzue gaurkoa ikusita? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Festen garaietan murgilduta gaude. Horrelakoetan ohikoak izaten dira aldarriak eta askotan horretarako sarri izaten dira pankartak. Ostiralean Sorgin Jaiek herriko plazan pankarta bat kokatu zuten ez-festen harira. Bertan zure silueta jarri zuten zure bertsoaren amaiera batekin. Zer sentitzen duzu zure aurpegia, zure esaldiak, pankartetan agertzean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Lierni Rekondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken egunetan bolo-bolo dabil Mallorcako Covid agerraldia. Herriko gazte batzuk ere ikasturte bukaerako bidaia bertan egin eta konfinatuta ditugu etxean. Amets, zu ere izan zinen Mallorcan. Ez hain justu kurtso bukaerako bidaian, baina bat-batean Lierni aztarnariaren deia jaso duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo, hain koloretsu hain aske... Atzo gauean eraso sexista bat izan zela zioen mezuarekin esnatu gara. Hala zabaldu duzu sarean zuk ere Twitterren. Bat ez, bi izan ditugu. Hau kontuan hartuz, Habaneran kantatzeko eskatuko dizut eta nik emango dizkizut zortzi oinak bi bertsoetarako. Hirugarrena zuk nahi dizun moduan osatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-04-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zer suposatzen dizu zuri tradizioari traizioa egiteak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Unai Izagirre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Enpresa bateko jabeak zarete. Langileek kafe makinan denbora asko pasatzen dutela uste duzue. Zuk, Unai, kafe makina kendu nahi duzu. Oierrek, berriz, ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta"
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Kilometroak
Puntua: Joan behar al duzu / bihar Zarautzera?
Puntua: Helburua lortzeko / zerura begira
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola, Aitor Salegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Musika talde bateko kideak zarete. Zuen kantuen gaietan, Euskal Herriaren egoera politikoa izan da gai nagusia. Mikel, Aitorrek esan dizu aspertu dela gai horretaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Unai Izagirre, Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki semea eta Unai aita zarete. Zuri, Iñaki, Unai aita etorri zaizu esanez erakusketa antolatu nahi duela pintura-ikastaroan egindako artelanekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Artola
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Zure ohiko tabernara joan zara. Atea zabaldu, barrura begiratu, eta, bat-batean, alde egin duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Beñat asko estimatzen dut, baina gehien gustatzen zaidana da Habaneran nola egiten duen bertsotan, bakarka, eta gaur hori eskatuko diot. Gainera, aurten Kuban ibili da, Aste Santuan. Kubak zeresan handia ematen du, politikoki gehienbat: sozialismoa badela, ez dela, Fidel, hilko dela, ez dela hilko... Horren inguruko hausnarketa bat eskatu nahi diot Beñati, baina hiru ikuspegi desberdinekin, eta bertso bakoitzean ikuspegi bat erabiltzea nahiko nuke. Lehenengo bertsoan, zure bertsolari izaera baliatuz herriari, plazari kantatuko zeniokeena; bigarrenean, konfiantzazko lagun bati, gertuko bati, pribatuan kontatuko zeniokeena, eta hirugarren bertsoan, Kubako gazte bat bazina, kantatuko zeniokeena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertsoa eta antzerkia uztartu ziren joan den larunbatean Kultur Etxean
[Prentsa]2018-05-15. Diario Vasco [Egunkaria] Fitxa ikusi
Patxi Etxeberria omendu du herriko Bertso Eskolak
[Prentsa]2009-09-21. Txintxarri [Aldizkaria] Fitxa ikusi
