Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Bertsolaria: "Egaña, Andoni" Pertsona: Elortza, IgorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2627
1993-07-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen aurrean dagoen bati bihotzak buelta ematen dio zure izena aipatzearekin bakarrik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-25 Etxebarri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bueno Igor, hire gorpuztxo lirain horrekin hemen Etxebarrian dagoen harri haundi horrek ze pentsamendu sortu dik? Hiru bat pentsamendu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-11-26 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eibar aipatzean, batzuek gauza onak entzuten dituzte, eta beste batzuek gauza txarrak. Jokin, Estitxu eta Unaik gauza onak; eta Irazu, Lujanbio eta Elortzak gauza txarrak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza, Anjel Larrañaga, Imanol Lazkano, Juan Mari Narbaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: I. Lazkano izango da EEUU-etatik etorri den estranjeroa edo; I.Elortza, berriz, 4 kalabaza edo 4 suspentso atera dituen iruñear gaztea; E.Arozena, alde zaharrean bizi den 80 urteko amoña; Narbaiza, Iruñako alkatea; eta Larrañaga, taberna batean lan egiten duen tabernaria. Nola pasatzen dituzue San Ferminak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-01-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Monjen etxean gaude. Gure Igor hemen utzi zuten jaioberritan eta Sor Estitxuk hazi du orain arte. Baina heldu zaio garaia Igorri hemendik aldegiteko. Zer esaten diozue elkarri? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-30 Ereño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuentzat ere aurtengo udan gertatutako gaia. Zu Unai Rociíto zara, Rocío Juradoren alaba eta zu Igor bere senargai guardiazibila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-11-05 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ostegun gauetan Gasteizko kaleetan ibili ohi zarete, ikasle asko bezala. Joan den astean goizeko ordubietan "txokolate" edo "porro"rik gabe gelditu zineten. Zer egin zenuten? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-02-12 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Peña, ijito zaharra haiz hi, eta Igor, ijito gaztea. Biok familiakoak. Erreka ondoan hala-moduzko txabola bat zeneukaten eta hantxe nola-hala bizi zineten. Oraintxe etorri dira autoritateak edo, bere eskabadora eta guzti kanpora bidaltzeko. Ijito zaharrak makina bat aldiz bizi izandako kontua eta ijito gazteak lehenengo aldiz, eta kezkatuta negarrez hago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-10 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskal Telebistan aurtengo urterako programazioan bi mutiko hauek prestatutako umorezko programa bat omen dago. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-19 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Igor, Jose Ignacio Munilla zara, Gipuzkoako gotzain izendatu berria. Eta gaur, Iker konfesatzera etorri zaizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Puntua: Gabonak badatoz ta / gastatu dezagun
Puntua: Itxurakeria da / hamarretik zortzi
Puntua: Abendua gainezka / estu urtarrila
Puntua: Gure laurdenarekin / bizi da jendea
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Famatua egin da aste honetan izan den ziber-atake mundial bat. Zu, Etxahun, informatika aditua izanik, erasoaren atzean nor dagoena ikertu behar duzu. Atzeko hirurak dira susmagarriak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-25 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon Maiak bere generazioari buruzko liburua idatzi du: Jaio ginen berriak. Zu zara belaunaldi horretakoa, Igor, eta zu beste batekoa, Sustrai. Nola bereziten dira generazioak? Belaunaldien arteko gerra dago? Pikerik ba aldago zuen artean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Nereak Bizkaikoan paper ona egin zuen. Orain, Igor, zuri proposatu dizu Txapelketa Nagusirako ea elkarrekin entrenatuko zareten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabat Galletebeitia, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospakizun garaia izaten da herriko jaietakoa eta baita aldarrikapenetakoa ere. Lehen bueltan esan zer dugun ospatzeko, eta bigarrenean zer nahi zenuketen aldarrikatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Olentzerorekin kantuan irten zarete etxekoak. Eta alabak galdetu dizu ea “Hator hator” kantatzen hasten zarenean, zergatik egiten duzun negar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-15 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gerra denboran jende asko desagertu eta hil zen. Zeanurin bertan ere izan dugu hitzaldi bat horren inguruan. Urte askoan familia askotan isiltasuna egon da eta ez dute hitzik egin nahi izan. Zuen familian ere gertatu zen. Zuen aitona badakizue hil egin zutela. Ez dakizue non dagoen edo nola hil zuten. Anaiak zarete. Etxahunek egiaren bila arakatzen hasi nahi du. Igorrek ez dauka hain garbi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bideo bat ikusten dute pantaila bidez. Kamera ezkutuko eszena bat da. Bertan aktore batzuk igogailu batean tratu txarren egoera bat irudikatzen dute, non gizon batek mehatxatu eta kolpatu ere egiten duen emakume bat. Igogailuko bidaiari zenbaitek (gehienek) ez du ezer egiten. Halako batean batek erreakzionatu eta salatzen du erasotzailea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikotea zarete. Hilabete honetan ez duzue etxean erratza pasatu. Ez dakit zenbat urte dituen sofa zaharrean zaudete eserita. Ostirala, gaueko hamabi eta erdiak, eta hautsita dagoen telebistari begira. Eta atzetik Imanolen kantu bat entzuten da: "Parke isileko banku txurian / ezpain beroen lankide..." Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela gutxiko notizia da fusiorik ez dagoela Kutxa eta BBKren artean. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zuek egiatan zer fusionatuko zenuketen, eta bigarrenean zer ez zenuketen sekula fusionatuko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
